AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Gasteizkoa zen aurreko astean bikotekide ohiak Marbellan eraildako emakumea
Aurreko larunbatean izan zen hilketa Marbellako deskanpatu batean. Aurten, gutxienez lau erailketa matxistaren berri izan da Euskal Herrian.
2025eko ekainaren 12
Gasteizkoa zen aurreko astean bikotekide ohiak Marbellan eraildako emakumea

Joan den igandean atera zen argitara hilketa matxista bat izan zela Marbellan (Malaga): 53 urteko emakume bat erail zuen 47 urteko bere bikotekideak, Velez kaleko deskanpatu batean. Zenbait hedabideren arabera, gizonezkoak ez zuen armarik erabili erailketan, eta Malagako polizia-etxe batean aurkeztu zuen bere burua. Hildako emakumea Gasteizkoa (Araba) zen.

Urtea hasi zenetik, gutxienez lau erailketa matxistaren berri eman dute Euskal Herrian: urtarrilean 84 urteko andre bat hil zuen bere semeak Barakaldon (Bizkaia); otsailean Irunen (Gipuzkoa) erail zuen beste emakume bat bere semeak; apirilean Gasteizen bizi zen emakume bat erail zuen bere bikotekideak Haron (Errioxa); eta maiatzean, 13 urteko neska bat hil zuen bere aitak Bilbon (Bizkaia), amari eraso egin ostean.