AKTUALITATEA
Errobi ibaia kutsatuta dagoela baieztatu dute
Pirita hobi zahar baten hondakinak isuri ziren ibaian apiril amaieran, eta metal pisuen presentzia frogatu dute oraintsu.
2022eko ekainaren 15
Errobi ibaia kutsatuta dagoela baieztatu dute

Apirilaren 28an agertu zen laranjaz margotuta Errobi ibaia, pirita hobi zahar baten hondakinak isuri baitziren Itsasu (Lapurdi) inguruan, Latsea errekan. Euskal Irratiak-ek azaldu duenez, prefeturak jakinarazi du kutsatuta dagoela Errobi. Izan ere, hainbat ikerketa egin dituzte, eta metal pisuen presentzia atzeman dute ur horretan. Hortaz, debekatuta dago oraindik han arrantzan aritzea edota bainatzea.

Besteak beste, Baiona (Lapurdi) hornitzen du urez Errobi ibaiak.