AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek Hondarribian
Duela egun batzuk izan zen erasoa, Hondarribian.
2020eko ekainaren 29
Emakume bati sexu-erasoa egin dio gizonezko batek Hondarribian

Hondarribiako Udalak sexu-eraso baten berri eman zuen aurreko ostiralean, hilak 26. Informazio zehatzagoaren faltan, orain dela egun batzuk jazo zen Hondarribian (Gipuzkoa) gizonezko batek emakume bati egindako erasoa.

Ostiralean beste eraso baten berri ere eman zuten Euskal Herrian: Lizarran (Nafarroa) 23 urteko emakume bat bortxatua izan zela jakinarazi zuten hainbat komunikabidek.