AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Emakume bat erail du haren bikotekideak Miarritzen
Tiroz hil du emakumea gizonak eta, ondoren, bere buruaz beste egin du. Etxebizitza batean aurkitu dituzte gorpuak, Miarritzen (Lapurdi).
2021eko apirilaren 15
Emakume bat erail du haren bikotekideak Miarritzen

Gizon batek bere bikotekidea erail du Miarritzen (Lapurdi), Agilera auzoko etxebizitza batean. Asteazkenetik ostegunera bitartean izan da erailketa eta, dirudienez, eskopetaz hil zuen 75 urteko emakumea 77 urteko gizonezkoak. Suhiltzaileek bigarren gorpua topatu ondoren, azaldu dute bere buruaz beste egin zuela gizonak.

Honakoa da aurten Euskal Herrian argitara atera den hirugarren erailketa matxista; urtarrilean Aintzane Pujana erail zuten Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta otsailean Conchi Gonzalez Sestaon (Bizkaia).