AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Donostian izan diren sexu-abusuak salatzeko elkarretaratzera deitu du Itaiak
Joan den astelehenean, gizonezko batek eraso egin zien bi emakumeri Donostiako (Gipuzkoa) erdigunean. Erasoak salatzeko elkarretaratzea antolatu du Itaiak biharko; hain zuzen, Artzain Onaren atzealdean egingo dute protesta, 13:00etan.
2021eko urtarrilaren 8
Donostian izan diren sexu-abusuak salatzeko elkarretaratzera deitu du Itaiak

Gizonezko batek bi emakume adingaberi sexu-abusuak egin zizkien joan den astelehenean, Donostiako (Gipuzkoa) erdigunean. Donostiako Itaiaren esanetan, indarkeria matxistak "hainbat forma" hartzen ditu, eta eraso horiei aurre egiteko eta salatzeko beharrezkotasuna azpimarratu du, "emakume langileon aurkako eraso orori" bezala.

Erasoak salatzeko eta sexu-erasoa pairatu duten emakumeei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzera deitu du Donostiako Itaiak larunbat honetarako, hilak 9, Artzain Onaren atzealdean. 13:00etan izango da protesta.