AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak
Arriskuan dago berriz Burlatako Gaztetxea
Lehengo Gaztetxearen eraisketa zela-eta, iaz jakinarazi zuten arriskuan zegoela Langile Kontrolpeko Espazioa; beste gune baten alde lan egin ostean, Gaztetxea tokialdatzea lortu zuten. Gaztetxeko kideek azaldu dute berriz daudela arriskuan orain, eta bihar egingo dute agerraldi bat egoeraren berri emateko.
2023eko maiatzaren 10
Arriskuan dago berriz Burlatako Gaztetxea

Burlatako Gaztetxea arriskuan. Horixe dio Gaztetxeko kideek berriki zabaldu duten abisuak. Bihar, maiatzaren 11n, prentsaurreko bat egingo dute 20:00etan, azken berriak azaltzeko eta une honetako egoeraren berri emateko. Burlatako udaletxe plazan izango da agerraldia.

Duela urtebete eskas, 2022ko otsailaren amaieran, antzeko ohartarazpen bat egin zuten Gaztetxeko kideek: "Pasa den astean gaztetxea botako dutela jakinarazi ziguten, kirol-instalazioetan hasiko dituzten obrak direla-eta. Burlatan ere antolakuntzarako espazioak behar ditugu eta, horregatik, momentu honetan lekualdatze baten alde egiten ari gara lan". Burlatako Udalarekin elkarrizketak hasi ondoren, Gaztetxea beste leku batera tokialdatzea lortu zuten.

Apirilean aurkeztu zuten Burlatako Gaztetxe berria jendaurrean; gaur-gaurkoz, hura erabiltzen dute jardunerako.