AKTUALITATEA / Soldata sistema
21 urteko langile bat larri zauritu da Allon
Zuntz optikoa jartzen ari zela, sei metroko altueratik erori zen atzo behargina. Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, oso larri. Aurten 39 langile erail dituzte Euskal Herrian, gutxienez.
2019eko azaroaren 20
21 urteko langile bat larri zauritu da Allon

EITB-k jakinarazi duenez, atzo, hilak 19, langile bat larri zauritu zen Allon (Nafarroa), soldatapean lanean ari zela. Zuntz optikoa jartzeko lanetan ari zen, eta oraindik zehaztu ez dituzten kausak medio, sei metroko altueratik amildu zen. Hala, Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, artatua izan zedin. 21 urte ditu.

2019. urtea hasi zenetik, gutxienez 39 langile erail dituzte soldatapean, Euskal Herrian. Duela bost egun, Abanto-Zierbenan (Bizkaia) hil zuten behargin bat. Garabi bat eskuztatu nahian ari zela, metalezko habe batzuek hartu zuten azpian.