AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
20 sexu-eraso baino gehiago izan dira oraingoz sanferminetan
Aurreko ostegunean hasi ziren San Fermin jaiak Iruñean, eta astelehen honetan azaldu dutenez, hogei emakumek baino gehiagok salatu dute sexu-erasoak jasan izana.
2023eko uztailaren 12
20 sexu-eraso baino gehiago izan dira oraingoz sanferminetan

Sei festa egun izan dira jada Iruñean (Nafarroa), urteko jairik potoloenean; sanferminetan. Ostegunean hasi ziren festak, eta aurreneko egunean, jada, sexu-eraso bat salatu zuen emakume batek. Ordutik, bata bestearen atzetik atera dira argitara eraso amaigabeak.

Joan den astelehenean (jaietako bosgarren egunean) jakinarazi zutenez, ordura arte, hogei emakumetik gora ziren aurtengo sanferminetan sexu-erasoak jasan izana salatu zutenak. Tartean, Iruñeko etxebizitza batean bortxatu dute emakume bat eta ukituak egin dizkiete emakume ugariri.