Gedar

Justizia Anderrentzat sortu dute, egia eta bortizkeria polizialaren aurkako neurriak exijitzeko
Justizia Anderrentzat herri-plataforma aurkeztu dute gaur goizean Santurtzin (Bizkaia), udaltzainek Ander izeneko gazte bat erail eta bi astera. Kolektibo sortu berriak ohartarazi du "erantzule eta konplize zuzenak" dituela santurtziarraren heriotzak, eta "operatibo hori egin zuten udaltzainak direla errudunak", hain zuzen ere. Dena den, "gobernu-taldearen konplizitatea" ere seinalatu dute plataformatik (EAJrena da alkatetza), "Poliziaren bertsioa zalantzan jarri beharrean,
udaltzainei baldintzarik gabeko babesa eman baitzien, gertakariak zuritzeko eta Ander
kriminalizatzeko helburuarekin"; eta, horrekin batera, komunikabideen jarrera kritikatu dute, "Poliziaren sindikatuen falaziekin bat egiteagatik".

"Hedabideak eta udaltzainak inposatzen saiatu diren narratiba faltsuaren aurrean,
azpimarratu nahi genuke Ander ez zela pertsona gatazkatsua, ezta bortitza ere", esan dute Justizia Anderrentzat ekimenetik. Gertakariak gogora ekarri dituzte, gainera: ekainaren 22an, agerraldi psikotiko bat pairatzen ari zela, udaltzaingoarengana jo zuen Anderrek, laguntza eske. "Laguntza jasotzetik urrun, bortizki jazarri eta indarrez atxikitu zuten, taserrak eta
borrak erabiliz.
Ondoren, bero-boladaren une gorenean, lurrean 2 ordu inguru eman zituen, aldi
berean jipoitzen zuten bitartean eta osasun-laguntza jaso aurretik", salatu du plataformak: "Ander konorterik
gabe eraman zuten ospitalera eta, bi egunez koman egon ondoren, hil egin zen". Horiek horrela, seinalatu du "Poliziaren esku-hartze bortitz baten ondorioz" galdu duela bizia gazte santurtziarrak, eta "justizia eskatzeko eta
polizia-inpunitatearen aurka borrokatzeko" batu dituztela indarrak herri-plataforma berrian.

Egia, erantzukizunak, aitortza, neurriak

Gaurko aurkezpen-agerraldian azaldu dutenez, hainbat helburu ditu Justizia Anderrentzat plataformak. "Lehenengoa. Anderren heriotzari buruzko egia mahai gainean jartzea.
Bigarrena. Erantzukizun polizialak, politikoak eta mediatikoak argitzea.
Hirugarrena. Ander Poliziaren indarkeriaren biktima gisa aitortzea.
Laugarrena. Etorkizunean halakorik beste inori ez gertatzea bermatzea, honako
neurri hauen bidez: hilgarriak izan daitezkeen polizia-baliabideak erabiltzea debekatzea, hala nola
taserrak, eta inplikatutako poliziak behin-behinean kargutik etetea".

Manifestazioa uztailaren 17an

Ekainaren 27an, manifestazio jendetsu bat izan zen Santurtzin, biolentzia eta inpunitate polizialaren kontra. Bada, beste mobilizazio batera deitu du orain Justizia Anderrentzat plataformak: uztailaren 17an izango da, 18:00etan Santurtziko udaletxe aurretik hasita. "Herritarren inplikazioa, presioa eta mobilizazioa oso
garrantzitsuak izan dira gertakariak argitzeko. Beraz, dei egiten dugu frogak eta
testigantzak aurkezten jarraitzera, eta, batez ere, kaleak har daitezen Anderrentzat
justizia egin dadin".

Guardia Zibilarengana eraman dituzte Sestaoko kirol-campus bateko haurrak
Haserrea sortu da Sestaoko (Bizkaia) hainbat familiatan, Las Llanas kirol-elkarteak haurrentzat antolatutako kirol-campusaren barruan, Guardia Zibilaren Bilboko (Bizkaia) kuartelera eraman baitituzte ikasleak, euren senideei aurrez jakinarazi gabe. Uztailaren 7an izan zen irteera, eta hainbat hedabidek jaso dutenez, besteak beste armak erakutsi zizkieten haurrei guardia zibilek.

Itxura denez, Sestaoko Udalak itun bat dauka Las Llanas klubarekin, baina bertan jasotako baldintzak urratzen ari dira campusean. Izan ere, teorian, jardueren %70ek izan behar dute lotura erdigunean dagoen kirol-modalitatearekin (Las Llanasen kasuan, taekwondoarekin), baina familiek kritikatu dute ez dela hori betetzen ari; eta, horrez gain, haurrei arreta euskaraz emateko gutxieneko baldintzak ere urratzen ari dira campusean, udal-hitzarmenek markatzen dutenaren kontrara. Horiek horrela, ikasleak Guardia Zibilaren kuartelera eraman izanak beste muga bat gainditu du, eta haurren familiak bultzatu ditu kexa formal bat aurkeztera.

Beto politikoa salatuz, Gasteizko jaietarako prestatutako egitaraua aurkeztu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak
Hilabete bat baino gutxiago falta denean Gasteizko (Araba) jaiak hasteko,
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu dute aurten ere ez dutela
txosnagunean normaltasunez parte hartzeko aukerarik izango: beren aurkako beto politikoa mantentzen du Gasteizko Txosna Batzordeak, Ezker Abertzalea buru dela. Urte osoan zehar egoera
aldatzeko ahalegina egin duela gogorarazi du Mugimendu Sozialistak, baina ez du erantzunik jaso. Maiatzean jakinarazi zuten aurten ere txosnetatik kanpo utzi dituztela GKS eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista.

Bi antolakundeek nabarmendu dute aurten Euskal Herriko 450 kulturgilek sinatu dutela denontzako jaiak aldarrikatzeko manifestua, Bada Garaia ekimenaren barruan, eta Gasteizko herri-mugimenduko hainbat kidek ere aldarrikatu dutela Mugimendu Sozialistak txosnagunean parte hartzeko duen eskubidea. Hori dela eta, Mugimendu Sozialistak berriz eskatu dio Txosna Batzordeari
eta, bereziki, bertan parte hartzen duten Ezker Abertzaleko eragileei "jarrera aldatzeko eta irtenbide bat
bilatzeko lanean hasteko", hurrengo ikasturteari begira. Era berean, kritikatu du azken hilabeteotan hainbat eragile
politikok baliatu dutela egoera euren interes alderdikoietarako; eta argitu du benetako arazoa "herri-mugimenduaren txosnagune batean Mugimendu Sozialistako bi eragile,
batzuen interes politikoengatik, kanpoan egotea" dela.

Debekuei aurre eginez, txosna propioa aurten ere

Dena den, Gasteizko Txosna Batzordearen debekuak debeku, GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurten ere jarriko dute txosna propio bat Letren Fakultatearen
parean, baimen ofizialik gabe. Azaldu dutenez, espazio horren helburua izango da "pairatzen ari garen beto politikoa salatzea" eta, aldi berean, "jai
borrokalariak aldarrikatzea, zapalkuntza ororen aurkako aldarri
askatzaileak plazaratzeko gune gisa".

Hiru eguneko egitaraua prestatu dute abuztuaren 4rako,
5erako eta 6rako, baina aurrerago emango dute xehetasunen berri. Aurreratu dute, hala ere, egitarauan parte hartuko dutela Ben Yart,
Kumbialari, Silitia, Maixa eta Malakiasek, besteak beste. Dei egin diete gazteriari eta
gasteiztar guztiei aurtengo jaietan ere Letren Fakultatera gerturatzera eta
aldarrikapenekin bat egitera, "denontzako jaien alde".

BBK Live, Last Tour eta laguntza instituzionala: milioi askoko aliantzak
Beste urte batez, jendetza hurbilduko da egunotan Bilboko (Bizkaia) Kobetamendira, gorriz nabarmendutako data batean gainera: bi hamarkada beteko ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak. 100.000 entzule baino gehiago, milioika euro mugituko dituen beste edizio batean; eta, beste urte batez, Last Tour enpresa erraldoia ekimenaren atzean.

Gaur egun, Yurdana Bengoak zuzentzen du Last Tour, Espainiako Estatuko musika-promotore "independenterik" handiena. 120 langilek jarduten dute bertan, eta egoitzak ditu Bilbon, Iruñean, Bartzelonan, Madrilen, Lisboan nahiz Bogotán. Last Tourren negozio-eremua zabala da oso: nazioarteko musika-jaialdi ugari eta ehunka kontzertu antolatzen ditu, hainbat artistaren musika-birez arduratzen da, Oso Polita musika-zigilua dauka, Movistar Arenaren kudeaketan parte hartzen du, ostalaritzan muturra sartuta dauka, eta abar luze bat. Last Tourren esku dauden jaialdirik ezagunenetakoak dira Bizkaia International Music Experience (BIME), Gasteizko Azkena Rock, Iruñeko El Vivo, Lisboako Meo Kalorama eta, noski, Bilboko BBK Live. Bengoa enpresaburuak berak elkarrizketa batean azaldu du berriki 13 milioi euro inbertitu dituela Bilboko jaialdian.

Bere enpresa eta antolatzen dituzten jaialdiak zuritzeko ahalegin etengabean, azkenaldian elkarrizketa ugari eskaini ditu Bengoak komunikabideetan, BBK Live ez dela makroialdi bat eta "esperientzia izugarri zaintzen" dutela defendatuz, besteak beste. Datuek errealitate bat agerian uzten dute, ordea: BBK Liven 115.000 entzule izan ziren aurreko edizioan, eta 33 milioi euro inguru mugitu zituen.

Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko elkarlana

Erakunde publikoek ere dirutza sartzen dute halako makroekimenetan. El Salto-k oraintsu argitaratu dituen datuen arabera, Last Tourrek instituzio publikoen laguntzei esker monopolizatu ditu Hego Euskal Herriko jaialdirik handienak: 2022tik hona, diru publikoko gutxienez 12 milioi euro jaso ditu enpresak, BBK Live, BIME eta Azkena Rock antolatzeko besteren artean. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak 121.000 euro eman zizkion BBK Liveko antolakuntzari, Gaztelagun laguntza-sistema sustatzeko, teorian.

Kolaborazio publiko-pribatua ez da BBK Livera eta Last Tourrera mugatzen, hala ere: Newtral-ek bildutako datuek diotenez, Espainiako Estatuko hamar jaialdirik handienak antolatzeko, erakunde publikoek 8,5 milioi euro eman dizkiete ekimen horien sustatzaileei. Rankingeko hiru onuradun nagusien artean ageri da BBK Liven antolaketa, ia 1,5 milioi euroko laguntza publikoarekin; eta bere aurretik daude Santiago de Compostelako O Son de Camiño (3 milioi baino gehiago) eta Madrilgo Mad Cool (2 milioi baino gehiago) jaialdiak.

Eremu pribatuaren eta publikoaren arteko lotura estu hori erakusten du Last Tourreko zuzendariaren ibilbideak berak, gainera: enpresa hori zuzendu aurretik, Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailean aritu da Yurdana Bengoa. El Salto-ren esanetan, bere momentuan, EAJren konfiantzazko komunikazio-enpresa bat sortu zuen Bengoak. Are: atzera eginez gero, bere aurretik Last Tourreko zuzendari izandako Alfonso Santiagok aktiboki parte hartu zuen EAJren aldeko hauteskunde-kanpainan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtorentzat botoa eskatzen aritu baitzen hainbat bideotan.

Lan-gehiegikeriak: teknikarien greba aurten

BBK Liven moduko makrojaialdiek ez dute diru publikoari esker soilik funtzionatzen: langileen erabateko prekaritateak markatzen ditu ekimenok, hainbatetan salatu duten bezala. Bilboko Laneko Autodefentsa Sareak (LAS) eta Kontseilu Sozialistak urteak daramatzate BBK Liveko "lan-gatazka isildua" salatzen: iaz protesta bat egin zuten, azalduz Last Tourrren irabaziak "langile-klasearen zuzeneko esplotazioan eta kultur-industriaren monopolizazioan baino ez direla oinarritzen". Bilboko Udala ere jo zuten konplizetzat.

Teknikarien sektorea ere bereziki nabarmendu da aurten: EAE osoan egin dute bat beharginek lan-baldintza prekarioen aurka, eta hainbat lanuzte egingo dituzte uda honetan, Teknikariok Sindikatuak, ESK-k, LABek, UGTk, ELAk eta CCOOk deituta. BBK Liven izango dira udako lehenengo lanuzteak, hain zuzen ere.

Kontsumitzaileen aurkako urraketak

Langileen aurkako erasoez gain, bestelako urraketa batzuk egiteagatik ere seinalatu izan dituzte makrojaialdiak, eta BBK Live ez da inola ere salbuespena. FACUA kontsumitzaileen erakundeak 2023an jarri zuen ekimenaren kontrako salaketa bat, bezeroei "abusuzko klausulak" ezartzeagatik (ez zietelako utzi jai-eremura kanpoko edariekin edo janariarekin sartzen, pultsera berezi batzuekin bakarrik ordaindu daitekeelako, eta abar). Hurrengo urtean, 2024an, OCU elkarteak jo zuen BBK Liven aurka, antzeko arrazoiengatik.

BBK Live eta makrojaialdiak zalantzan: eztabaida publikoa

Azken urteetan, indarra lortu du BBK Livek sustatzen duen makrojaialdi-ereduaren aurkako kritikak. Aurka kolektiboak, adibidez, iaz argitaratu zuen ohar bat, ekimen horietako lan-esplotazioa, enpresen eta instituzioen aurpegi zuriketa eta betetzen duten funtzio politikoa gaitzetsiz. JOMO lelopean, Bilboko hainbat kolektibok prestatu dituzte makrojaialdien aurkako ekimenak datozen egunetarako, eztabaida publikoa zabalduz: Sarean Guneak, Espora Espazioak eta Aurkak berak hartu dute iniziatiba, hainbat deialdi eginez.

Bilbao BBK Liven eta makrojaialdi-ereduaren aurkako hamaika ekimen datozen egunetan
Gaur hasiko da BBK Live jaialdi erraldoia Bilbon (Bizkaia), eta ohi bezala, ekimenaren eta makrojaialdi-ereduaren aurkako aldarria ozen entzun ahal izango da egun hauetan. Bilbon bertan, Bilbao BBK Liven kontrako kritika erdigunean ipintzeko hainbat deialdi egin dituzte zenbait kolektibok, tartean Aurkak, Sarean Guneak eta Espora Espazioak.

Aurka kolektiboak, esaterako, egitarau berezi bat egingo du gaur Bilbiko plazan. Bi mahai-inguru antolatu ditu arratsalderako: 17:00etan, Bilboko eta Euskal Herriko kultur-eredua nola aldatu den aztertzeko saio bat izango da, Garazi Pascual, DDT Banaketak eta Sarean Gunearen eskutik. Horren ostean, 18:30ean, musika-kolektiboen erronkei buruzko hausnarketa bat eskainiko dute Aurka, Afterpost eta Hil da Laboa taldeek. Jarraian, Grapa eta Akëer taldeak arituko dira zuzenean Bilbin.

Bihar eta etzi, berriz, Sarean Gunean eta Kampai Espazioan izango dira ekimen ugari, Sareanek eta Esporak antolatuta: Kris II, Udda, Chikawaii, Niebla Fascista, Leire Aranbarri eta abarren musika-emanaldiak, bazkaria Bilboko Afari Transfeministen eskutik...

Beste urte batez, jota aldarrikatzailea presente egon da sanferminetan
Hirugarren
urtez, Iruñerriko (Nafarroa) Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jota
aldarrikatzaile bat abestu du San Fermin eguneko prozesioan. Hain zuzen
ere, iaz etxegabetzeen aurkako jota bat kantatzeagatik jasandako
errepresioari egin dio erreferentzia aurtengo jotak. Honela zioen herenegun entzun ahal izan zen jotak:

Mientras
sufran los de abajo

Y
el rico sea más rico

Borrokak
jarraituko du

Ez
dugu ahoa itxiko

Jota
herriarena da

Mantentzen
bada kritiko

Karrika
Nagusiko balkoi batetik bota zuten jota, Muebles
Apesteguía zenaren
ondoan. "Joan den urteko zentsura saiakera gorabehera,
berdin-berdin kantatu dugu aurten", azaldu dute sindikatuko kideek. Jotariek bi
ahotsetan abestu zuten, akordeoi eta gitarra baten laguntzaz,
balkoitik pankarta bat zintzilik zegoelarik, ondoko mezuarekin: "Frente a la represión. Frente a la censura. Kritikoa den kultura zapalduon zerbitzura".

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/EtxeSindikatua/status/2074469577904267770

Aurtengo jotaren bidez, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu
Sozialistak aldarrikatu nahi izan du "injustiziek dirauten
bitartean" beti egongo direla "borrokarako eta kritika
politikorako arrazoiak". Modu berean, "jotaren eta bestelako
kultur-adierazpenen izaera herrikoia" nabarmendu dute, "historikoki bertsio ofizialaz bestelako mezuak zabaltzeko"
tresna gisa duten balioa azpimarratuz.

Etxebizitza-eskubidearen aldeko kolektiboak gogora ekarri du iazko prozesioan
kantatu zuten jotarengatik 1.800 euroko isunak jaso dituztela sindikatuko bi kidek eta GEDAR LANGILE KAZETAko kazetari batek.
Isun horiek "eskubide politikoen eta kritika politikoa egiteko
askatasunaren kontrako eraso larritzat" jo zituzten duela bi
hilabete egindako salaketa publikoan, Iruñerriko hainbat artista
kolektiborekin batera JOTA-KE
elkartasun-jaialdia
aurkeztu zutenean.

Beste
alde batetik, Nafarroako hainbat artistarekin batera (Ainhoa
Naxker, Ekain Alegre, I.ANAI, Kimikari, Marta Moreno, Kiliki Frexko,
Raimundo el Canastero, Lawera) Segiko dugu kantatzenabestia eman zuten ezagutzera duela astebete, "zentsuraren
aurkako mezua" zabaltzeko asmoz. "Artea kritikarako eta
aldarrikapen politikorako bitarteko gisa defendatzea denoi dagokigu",
azpimarratu dute.

Bi polizia-agentek Zumarragako Udalean lapurtu zuten praktikaldian zeudenean
El Diario Vasco-k jakinarazi duenez, bi polizia-agenteren aurkako prozesu judizial bat dago zabalik, Zumarragan (Gipuzkoa) udaltzain modura jarduten zutenean hainbat material lapurtu izana leporatzen baitiete. Udaltzaingoko buruzagitzak berak salatu ditu: itxura denez, euren praktikaldia bukatzen ari zenean, udal-instalazio batzuetara sartu eta 2.000 euro inguruko obra-material batzuk ostu zituzten, tartean, lorezaintzako erremintak. Polizia-uniformea jantzirik eta euren akreditazioak erabilita egin zuten lapurreta.

Aipatutako egunkariaren arabera, 25 urte baino gutxiago dituzte bi poliziek, eta Bilbon (Bizkaia) eta Getxon (Bizkaia) aritzen dira gaur egun. Itxura denez, agenteek ondoen baloratzen dituzten udalerrien artean daude biak, soldatagatik esaterako: Gipuzkoako herri txikietan baino 1.000 euro gehiago kobratzen dituzte udaltzainek Bilbon eta Getxon.

Ikusteke dago zer gertatzen den lapurretagatik kondenatzen badituzte, El Correo-k berak aitortzen duenez, "urraketa oso larriak" egin dituzten agente batek baino gehiagok jarraitu baitute polizia izaten, behin-behineko zigorrekin bakarrik.

Israelen aurkako aldarria sanferminetan
Zalaparta handia sortu du sanferminetako txupinazoan EHKSk Destroy Israel leloa zeraman pankarta bat atera izanak. Hainbestekoa izan da oihartzuna, Israelgo Atzerri Ministerioak pankartaren aurka idatzi duela sare sozialetan, eta Al Jazzera hedabideak ere gertaeraren berri eman du.

Destroy Israel leloaren esanahia ondorengoa da: estatu genozida desegin behar da, genozidioan, espantsionismoan eta apartheidean oinarritutako estatu bat ez delako onargarria. Ekialde Hurbileko herritarren arteko bizikidetzaren alde egiten ari gara. Horretarako, ordea, Israelgo estatu-paratuak eta sionismoa desegin behar dira. Berdina esango genuke Alemania Naziaren kasuan: Alderdi Nazia eta Hirugarren Reich-a desegin behar direla, bakerako eta bizikidetzarako oztopoa zirelako. Ba ia 100 urte beranduago berdinetan gaude, bakarrik oraingo estatu supremazistak judutarren izenean hitz egiten duela, ordukoak arraza arioaren izenean hitz egiten zuen moduan. Jakina, sionismoa ez da judutarren ordezkaria, eta Israelen krimenak judutarrei leporatzea erabateko akatsa litzateke. Ezin dugu onartu Israelgo Estatuaren biktima bezala aurkeztea. EHKSren aldarrikapenean ez baitago inolako antisemitismorik: gerra inperialistaren eta genozidioaren salaketa da Destroy Israel mezuaren atzean dagoena.

Dozenanaka milaka pertsona erail ditu Israelek soilik azkenengo urteetan. Alemania Naziaren antzera, gerra-ekonomia eta espantsionismoa bere oinarrian ditu Israelek. Bere gerra-gosea aseezina da, eta horrek guztiak ez dauka amaierarik, gutxienez Ekialde Hurbila eurenganatzen duten artean. Imajinatu zer nolako infernua litzatekeen Israelek osoki kontrolatutako eskualde bat. Gazaren eredua Ekialde Hurbil osora zabalduko lukete.

Hori guztia honakoagatik ari gara aipatzen: EHKSrena bezalako aldarrikapenak beharrezkoak direla azpimarratzeko. Ausardia handiz atera zuten pankarta Iruñeko plazan, aurrez Indar Gorrik Sadarren edo La Vueltaren testuinguruan dozenaka kidek egin bezala. Desobedientzia behar-beharrezkoa delako genozidioaren eta inperialismoaren aurkako mezua mundu osora zabaltzeko. Jarrai dezagun sionismoa amorrarazten.

Maruxak taldeak eraso homofobo bat jasan du sanferminetan
Maruxak musika-taldeak Instagram bidez salatu duenez, eraso homofobo bat jasan du Iruñeko (Nafarroa) sanferminetan. Bi gizonek egin zieten eraso taldeko kideei eta haien lagun batzuei: "Putos maricones" oihukatu ondoren, kristalezko botilak jaurti zizkieten. Halako eraso homofoboak gertatzen direla ohartarazteaz gain, "espazio seguruak" sortzera deitu dute Maruxaketik.

CCOO eta UGT, greba orokor gutxien deitzen dituzten Europako sindikatuen artean
Ekainaren 18an Vistalegren egindako ekitaldian, kontzertazio-sindikatu handietako liderrek "erreferente kontinentaltzat" hartu zuten Espainiako Estatua, eta beharrezkotzat jo zuten "Europar Batasunean aldaketa sozial sakon" bat gertatzea. Esther Lynchek (CES) Espainiako Estatuko eredua txalotu zuen, "neurri sindikalek funtzionatzen dutelako froga" gisa, eta prekaritateari, murrizketei eta xenofobiari amaiera emateaz hitz egin zuen. Ildo horretan, "berrarmatzeaz eta austerizidio berri batez" ohartarazi zuen Unai Sordok (CCOO), eta aldarrikatu zuen ezinbestekoa dela "Europan gehiago sakontzea". Pepe Alvarezek (UGT), berriz, "lan-eskubide gehiago, genozidioen amaiera eta jasangarritasuna" defendatu zituen, argudiatuta "planetarik gabe ez dagoela lanik".

Greba-deialdiei dagokienez, Alvarezek honakoa proposatu zuen esplizituki: "Migratzaile guztien greba-egun batera deitu beharko genuke, egiten duten guztia jakin dadin". Yolanda Diazek, bestalde, ondokoa zioen PPko diputatu baten akatsari esker onartutako lan-erreformari buruz: "Jendeak egin zuen [erreforma] kaleetan eta grebetan, ez beltzez jantzitako gizonek".

Europako Institutu Sindikalaren (ETUI) eta Eurofounden datuen arabera, zorraren krisiaren ondorengo aldiak (2010-2012) aldaketa nabarmena ekarri zuen hitzarmen-sindikalismoaren estrategian, mobilizazio orokortuei dagokienez batik bat. 2012ko martxoaren 29ko eta azaroaren 14ko greba orokorretatik, CCOOk eta UGTk ez dute estatu mailako 24 orduko greba orokor bakar batera ere deitu, eta, beraz, behealdean kokatu dira lanuzte masiboen deialdiei buruzko Europako rankingean.

Bien bitartean, Europa hegoaldeko beste herrialde batzuek askoz ere jarduera handiagoa izan dute. Grezian hainbat greba orokor izan dira azken urteetan (horietako bi 2025ean, lan-erreformaren aurka), Frantzian mobilizazio masiboak izan dira maiz aurrekontuen eta pentsioen murrizketen aurka, eta Portugalek 2025eko abenduan bizi izan zuen hamabi urtean izandako lehen greba orokorra, lan-erreforma atzerakoi bat bertan behera gera zedila lortuz. Espainiako Estatuko zentral sindikal nagusiek Europako rankingean duten posizio baxu hori ez da langileen oinarrietatik sortutako ekimen borrokalari sindikalaren ustezko faltaren ondorio (alderantziz), burokrazia sindikalaren kupulen erabaki politiko baten ondorio baizik. Izan ere, Europan sektorekako greba gehien egiten dituen herrialdeetako bat da Espainiako Estatua, bereziki garraioan, osasunean eta hezkuntzan; lan-gatazkek gora egin dute pandemiaz geroztik. Horrek gezurtatu egiten du, beraz, langileengandik abiatutako "borrokarako bultzada faltari" buruzko edozein aitzakia. ETUIren esanetan, 2025. urtean errekorrak hautsi ziren Europan, 1991tik egindako greba kopuruari dagokionez, baina gehienak sektorekoak edo eskualdekoak izan ziren, ez orokorrak.

Etengabea izan da CCOOk eta UGTk negoziazio instituzionalaren, "elkarrizketa sozialaren" eta greba orokorra tresna gisa desmobilizatzearen alde egin duten apustua, "gobernu aurrerakoiak" deitutakoak egon diren bitartean. Horiek horrela, klase-sindikatuen eta Kataluniako eta Euskal Herriko zentral sindikalen kritikak jaso dituzte; haiek zenbait deialdi egin dituzte berriki, nahiz eta irismen mugatukoak izan.

Europarekin alderatuz gero, Espainiako Estatuko sindikatu handiek Europa iparraldean edo erdialdean ikus daitezkeen jarrera antzekoak izan dituzte, non kontziliaziorako tradizioak eta lege-murrizketek greba orokorrerako deialdiak mugatzen baitituzte. Hala ere, Europa hegoaldean, baldintza ekonomikoak eta lanekoak gogorragoak izan diren eremuan hain justu, lanuzte masiboek ohiko tresna izaten jarraitu dute, batez ere eskuinak agintzean. Airean geratzen den galdera da ea CCOOren eta UGTren burokrazia sindikalen hitzarmen-estrategia eraginkorragoa izan den, murrizketak geldiarazteko eta lan-eskubideak konkistatzeko mobilizazioa baino; edo, kontrara, desmobilizazioa indartu ote duen, langile-klasea gero eta pobreagoa den eta patronala irabazi errekorrak lortzen ari den testuinguruan.

Kartelak jartzea eta margoketak egitea gogorrago zigortu nahi du Gasteizko Udalak
"Espazio publikoa errespetatu edo ordaindu egin behar da", izan dira Gasteizko alkate Maider Etxeberriaren (PSE-EE) hitzak, esku artean daukaten ordenantza berriaren inguruan hitz egitean. Kaleetako "bandalismoari" eta "gizatasun" faltari erantzuteko asmoa duela argudiatuta, gaur egun hainbat ordenantzatan bereizita dauden neurri batzuk elkartu eta aurreikusitako zigorrak berrikusiko ditu udalaren araudi berriak, eta arau-urraketatzat hartuko diren gertaera gehiago ere seinalatu ditu, gainera.

Baina, bilgarri horren azpian, udalak irmotasun handiagoz jazarri nahi du kaleetan aldarriak plazaratzea: esaterako, zigortzeko moduko ekintzen barruan sartu du margoketak egitea eta kartelak baimen ofizialik gabe jartzea. Bestalde, zaku berean sartu du espazio publikoan pixa egitea, animalien kaka ez jasotzea, hondakinak legez kontra isurtzea, edukiontziak erretzea eta beste.

Hainbat hedabidek azaldu dute Gasteizko Udalak kontsulta publiko bat irekiko duela ordenantza berriari buruzko proposamenak eta iruzkinak jasotzeko, eta "gizatasun faltari" aurre egiteko "udal-aliantza" bat aldarrikatu du alkateak, propaganda politikoa egiteko ekintzak ere "gizatasun faltari" lotuz.

Beroagatik, 227 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian ekainetik hona
Hilabete batean, bi bero-bolada izan dira jada, eta ehunka pertsona hil dira, muturreko tenperaturekin zerikusia izan dezaketen arrazoiengatik. Eguneroko Hilkortasunaren Monitorizazio Sistemak (MoMo) emandako datuen arabera, joan den ekainean, beroari lotutako 937 heriotza inguru izan ziren Espainiako Estatuan, eta uztaileko lehen egunetan, badirudi gutxienez 153 lagunek galdu dutela bizia arrazoi berdinagatik.

Ekaineko datuei erkidegoka erreparatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) gertatu ziren heriotza gehien, 153 hain zuzen ere. Nafarroan 54 izan ziren gutxienez. Hego Euskal Herria, beraz, gorriz markatutako eremuetako bat da MoMo sistemaren esanetan: ekainean, 207 pertsona hil ziren bertan beroari lotuta. Uztailaren hasieran, gainera, 27 izan dira dagoeneko.

Gasteizko festen atarian, denontzako jaiak aldarrikatuko dituzte
Hilabete baino gutxiago geratzen da Gasteizko (Araba) festak hasteko, eta Mugimendu Sozialistako hainbat antolakunderi txosna jartzea debekatzen die oraindik Gasteizko Txosna Batzordeak. Beraz, beto politikoaren aurka lanean jarraitzen dute Bada Garaia ekimenetik, eta hitzordu baten berri eman dute uztailaren 24rako, Santiago bezperarako: bertso-poteo bat egingo dute Gasteizko Alde Zaharrean barrena, "denontzako jaiak" erreibindikatzeko.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, Faroloitik, eta hiru bertsolarik abestuko dute: Onintza Enbeitak, Sustrai Colinak eta Peru Abarrategik. Bertso-poteoaren ostean, Gasaltza Txaranga eta DJ KA arituko dira iluntzea girotzen, Kutxi kalean.

Maiatzaren bukaeran aurkeztu zuten Bada Garaia, artistok denontzako jaien alde ekimena, betoaren aurkako kanta baten eskutik. Euskal Herriko 450 kulturgilek baino gehiagok sinatu dute Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzeko duen eskubidearen aldeko idatzia.

Ehunka atxilotu Turkian, NATOren aurkako protestetan
Turkiako agintaritzek 140 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten igandean Ankaran, NATOren aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela, Turkiako Alderdi Komunistak (TKP) ohar baten bidez jakinarazi duenez. Aliantza Atlantikoaren goi-bilera hasi aurretik egin zen mobilizazioa: bilkura horretan, 32 herrialde kideetako buruzagiak eta elkar loturiko ordezkariak bilduko dira, gaur eta bihar hain zuzen ere. Nazioarteko ekitaldi hori hurbil zela, Turkiako Gobernuak errepresio-neurriak areagotu zituen hiriburu osoan, eta, horren barruan, manifestazioak debekatzea, bide publikoak ixtea eta hiriko eremu zabaletan barrikadak altxatzea erabaki zuen.

TKPren txostenaren arabera, Kizilay plazan izan zen asteburuko manifestazio nagusia, Ankaran. Istiluen aurkako polizia-indarrek gas negar-eragileak erabiliz esku hartu zuten manifestariak sakabanatzeko; bandera ugari zeramatzaten, eta "NATO hiltzailea, alde herrialdetik!" eta "NATOri ezetz esatea ez da delitua; NATOzalea izatea bai. Ez dezala inork ahaztu" oihukatzen zuten besteak beste. 145 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten goi-bileraren aurka hainbat hiritan izandako protestetan, eta tartean dira TKPko kideak. Aldi berean, beste mobilizazio bat antolatu zuen kolektiboak Istanbulen, Taksim plazatik Dolmabahceraino, eta beste bi ekitaldi ere egin zituzten Kadikoy barrutiko talde zibil batzuek.

Kemal Okuyan TKPko idazkari nagusiak Istanbulen azaldu duenez, mobilizazioak lurralde osoan hedatu ziren, nazioarteko erakunde militarrari gaitzespena adierazteko. Okuyanek baieztatu zuen, hala, "Aliantzaren jarraitzaileen aurrean hiriburua isilik gera zedila ez uzteko" promesa bete dutela. Turkiako Gobernuak ez du ezertxo ere esan gertaerei edo igandeko atxiloketei buruz. Azken atxiloketa horiez gain, aurreko hilean, 103 manifestari gehiago atxilotu zituzten Ankaran, "terrorismoa" leporatuta besteak beste.

41 igeltsero etorkin esplotatzen zituen sare bat desegin dute
Langile etorkinak esplotatzen zituen sare bat atzeman dute berriki, eta hiru pertsona atxilotu dituzte desegite-operazioaren barruan; bat Araban eta beste bat Bizkaian. Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko iparraldeko hainbat lurraldetan jarduten zuten sarean harrapatutako beharginek, igeltsero-lanetan batik bat. Gutxienez 41 langile esplotatzen zituzten bertan; Asiakoak dira jatorriz, eta goizero Gasteizen (Araba) elkartu ostean eramaten zituzten lanera, hamaika obratara.

Berria-k jaso duenez, ikerketaren barruan, hamar lanetako mugimenduak aztertu dituzte iazko abuztutik hona, eta horietatik zazpitan topatu dituzte "irregulartasunak". Hiru egoitza ere miatu dituzte ikerketari lotuta. Gaur-gaurkoz, Santanderko epaitegi baten esku dago auzia.

Itxura denez, esplotazio-sareko arduradunetako baten lana zen Asian beharginak erakartzea, lan-eskaintzak eginez. Gero, modu irregularrean mugiarazten zituzten erakarritako langileak, eta esplotatzaileekin 30.000 eurorainoko zorra zutela esaten zieten. Une honetan esplotatuak izaten ari ziren 41 langileetatik 40 daude egoera administratibo irregularrean.

Voxek hainbat azpeitiarren aurka irekitako auzia artxiba dadila eskatu du epaileak
Azpeitiko (Gipuzkoa) epaile batek artxibatu egin du, behin-behinean gutxienez, Voxek dozenaka herritarren aurka irekitako prozesu judiziala. "Berri ona izanagatik ere, erreklamaziorako aukera du oraindik ere alderdi ultraeskuindarrak, eta beraz, adi jarraituko dugu kasuaren bilakaera hurrengo egunetan", jakinarazi dute Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformatik.

Voxek 2024ko apirilean jarri zuen propaganda egiteko postu bat Azpeitian, baina herritar ugarik egin zuten protesta faxisten aurka, eta alde egin behar izan zuten azkenerako, Poliziak babestuta. Horren ondoren, dozenaka pertsonaren aurkako auzi judizial bat zabaldu zuen alderdiak, eta 23 lagunek deklaratu behar izan dute horregatik epailearen aurrean. Azken berriak ezagutzean, Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak adierazi du "kikildu eta isildu nahi gaituzten horiek ez dutela beren helburua lortuko, eta faxismoaren, arrazakeriaren eta klase-zapalkuntzaren aurpegi guztiei imorki erantzuten jarraituko dugula".

Plataformatik eskerrak eman dizkiete "prozesu honetan ekonomikoki, komunikatiboki, kale-mobilizazioetan eta abar lagundu diguzuen guztiei", eta dei egin dute "errepresioari klase-batasunez erantzuten" jarraitzera. Horiek horrela, gogora ekarri dute dozenaka azpeitiar daudela ikerketapean oraindik, Azpeitiko Gaztetxearen iazko urteurrenean izandako gertakarien harira sortutako muntaia mediatiko erraldoia tarteko. Bi kasu judizialei erantzunez eratu zuten iaz Azpeitia Errepresioaren Aurka.

Irungo alarde baztertzaileak bere buruetako bat omendu du; eraso matxista bategatik ikerketapean dago
Irungo (Gipuzkoa) epaitegi batek aginduta, aurtengo sanmartzialetan, alardean parte hartzea debekatuta izan du konpainia baztertzaileko buru batek. Izan ere, ikerketapean dago indarkeria matxistagatik: otsailean jakin zen konpainia "tradizionaleko" emakume gazte bati eraso egin ziola eta "jarrera desegokia" izan zuela berekin. Horiek horrela, kautelazko neurri modura, aurtengo alardean aritzea debekatu zion gizonari auzitegi batek.

Hala ere, une oro, konpainia "tradizionaleko" kide ugariren babesa jaso du ikertua izaten ari den gizonezkoak. Are gehiago: burua, uniformea jantzirik, bere balkoira irten zen alarde baztertzailea kaleak gurutzatzen ari zenean, ekainaren 30ean hain zuzen ere, eta balkoiaren azpian gelditu eta bertan omendu zuten konpainiako kideek. Bere aldeko oihuak eta txaloak entzun ziren, biolentzia matxistagatik zabalik dagoen prozesuari entzungor eginez.

Alardeko agintariak berak jardunera bueltatzeko asmoa erakutsi du, bere aurkako debekua indargabetu dadila eskatu baitu jada. Irungo epaitegiak, baina, atzera bota du eskaera momentuz. Otsailean, erasoa argitara atera zenean, polemika ikaragarria izan zen Bidasoa aldean: erasotzailea babesteko elkarretaratze bat egin zuten Irunen alarde baztertzaileko hainbat kidek.

Alarde baztertzaileak ez du baimentzen emakumeek normaltasunez parte hartzea: kantinera modura soilik uzten die aritzen, eta gainera, hainbat baldintza bete behar dituzte emakume horiek, tartean, ezkongabeak izatea. Dena den, Hondarribian (Gipuzkoa) bezala, gero eta indar handiagoa du paraleloki egiten den alarde parekideak.

2.700 polizia Iruñeko sanferminetarako
Gaur da Iruñeko San Fermin jaietako lehen eguna. Aurtengo festetan ere dispositibo polizial erraldoi bat ezarriko dute, eta ikusteke dago zer ondorio ekarriko dituen horrek. Uztailaren 3an egin zuten Segurtasun Batzar bat gaiaren inguruan, eta bertan bildu ziren Endika Alonso (EH Bildu), Iruñeko Segurtasun zinegotzia; Inma Jurio, Nafarroako Gobernuko Barne sailburua (PSN); eta Alicia Etxeberria, Espainiako Gobernuko ordezkaria Nafarroan. Bertan egin zioten bide sanferminetarako polizia-dispositiboari: 2.700 agente arituko dira hurrengo egunetan.

Europa Press-ek jaso duenez, Espainiako Poliziako agenteak izango dira horietatik 950, Guardia Zibilekoak 700, Foruzaingokoak beste 700, eta Iruñeko Udaltzaingokoak 412. Gainera, Babes Zibileko 186 kidek jardungo dute. Aurreko ostiraleko bileraren ondoren, polizia-indarrek egiten omen duten "ahalegin izugarria" txalotu zuen Alicia Etxeberriak, eta gaineratu zuen Poliziari esker direla sanferminak "munduko festarik onenak" eta "seguruenak".

Ez Etxeberriak ez gainerako ordezkari politikoek ez zituzten aipatu, ordea, iazko sanferminetan jazarpen polizialak izandako ondorioak. Aurreko astean egin zuten agerraldi bat Iruñerriko herri-mugimenduko hainbat kolektibok, eta gogora ekarri zuten 2025eko sanferminetako lehen eguneko balantze errepresiboa: 50 pertsona identifikatu, beste hainbeste jipoitu eta bat atxilotu zuen Poliziak, ezein aldarri politiko isilarazteko esku-hartze polizial etengabean.

Osakidetzak 127 osasun-etxetako ordutegia murriztuko du udan zehar
Osakidetzak
eta Eusko Jaurlaritzako
Osasun Sailak, Alberto Martinez (EAJ) buru duela, Arabako,
Bizkaiko
eta Gipuzkoako osasun-zentro ugaritako
ordutegiak murriztuko dituzte datozen udako hilabeteetan. Osasunaren
Euskal Zerbitzuak 337 anbulatorio ditu, gaur-gaurkoz, Euskal
Autonomia Erkidegoko
(EAE) hiru lurraldeetan banatuta. Hala, gutxienez 100
anbulatoriotako
ordutegia mugatu,
eta beste 27 itxi egingo dituzte
momenturen batean. Ondorioz, nabarmen eragingo dio horrek
herritarrek beharko duten osasuneko Lehen Arreta zerbitzuari.

Ordutegi
murrizketei dagokienez, 100
osasun-etxek 17:00ean itxiko dute, 20:00ean beharrean. Horrez gain,
oporraldiko egun batez
behintzat
itxita egongo dira beste 27 anbulatorio. Osakidetzak ez du zehaztu
aldaketok noiz hasiko diren, ezta 27 osasun-etxe horiek zehazki
noiz zarratuko
dituzten
ere.

Eusko
Jaurlaritzak, erabakia hartzeko, osasungintzako langileen oporrak
erabili ohi
ditu
aitzakia gisa. Hartara, EAEko hiru osasun-etxetatik batek baino
gehiagok (%38k) murrizketak izango badituzte ere, "kalitatezko
osasun-arreta bermatuta" egongo
dela
adierazi du Lakuako gobernuak, herritarrek "arreta txikiagoa
beharko" omen
dutela argudiatuta.
Hala ere, komunikatu bidezko adierazpenetan aitortu egin dute udako
hilabeteetan arreta "beharrezkoa" eta "ohikoa" dela, baita
aurrez iragarritako ordutegi hori aldatzea posible
dela
ere.

Azken
urteotan, murrizketak etengabe udan eta Gabonetan

Denbora
da agintari politikoek antzerako erabakiak hartu dituztela, udaldian
ez ezik, baita Eguberrietan ere. Urtaro beroenean, aurrekoez gain, "eguraldi ona" eta "arnas-aparatuko gaixotasunen beherakada"
argudiatu ohi dituzte; neguan, ordea, "langileak kontratatzeko
zailtasunak" dituztela esan dute behin eta berriro. Hori dela
eta, sindikatuek salatu dute Lehen Arretak urtean 180 egunez
pairatzen dituela murrizketa zuzenak. Hala, honako hauek dira azken
urteotako Eguberrietako zenbakiak: 2021ean murrizketek 62
anbulatoriori egin zieten kalte; 2022an 90ri; 2023an 104ri; eta, 110ri iaz. Horiek horrela, erabaki horiek agerian utzi dute, berriro ere,
EAEko osasun-sistema
krisian dagoela, baliabide faltagatik besteak beste (langileak, bereziki).

Indarkeria matxistaren aurka, kalea berriz ere borroka-lehentasun
Sanferminen atarian Iruñeko kaleak hartu ditugu indarkeria matxistaren aurka. Jakin badakigu jaiak
direla sexu-eraso gehien pilatzen diren uneetako bat, Iruñean bezala Bilbon, Baionan, Gasteizen, baita
beste hamaika herritan ere.

Aurten, gainera, hamar urte betetzen dira mugarri esanguratsu batetik: bost gizonek, tartean guardia
zibil batek eta Espainiako militar batek, sanferminetan emakume bat bortxatu zutenetik, eta milaka lagunek
kaleak bete zituztenetik. Hemezortzi, dirudun zirujau bat Nagore Laffage bortxatzen saiatu zenetik, eta erail
zuenetik.

Erantzun jendetsu horiek ez ziren hutsetik sortu, mobilizazio-ziklo baten kate-segida izan ziren (Ni Una Menos, Me Too, greba feministak eta beste hainbat borroka nazioartean), zeinak lagundu
baitzuen indarkeria matxista eta emakumeen aurkako zapalkuntza eztabaida publikoaren erdigunean
jartzen, eta emakumeen kontzientzia zabaltzen.

Ezkerreko alderdiek azkar atzeman zuten protesta horietan hauteskunde-aukera, eta emakumearen
auziari tokia eman zioten beren programetan. Orduan piztutako borroka-grina instituzioetara bideratu
zuten; protestetan maiz, beren izaera matxista eta klasistagatik, seinalatzen zituzten instituzio
berberetara. Gerora etorri ziren lege aldaketak, kanpaina sinbolikoak eta kaleen hustea.

Baina indarkeria matxista ez da amaitu; kontrara, matxismoaren aurkako borroka apaldu eta ideia
erreakzionarioek arnasa hartu ahala, emakumeon aurkako erasoak gogortu dira, kopuruz eta
biolentzia mailaz.

Hala ere, hau ez da etsipenerako mezu bat. Hamar urteko ikuspegiak argi utzi digu zer dugun egiteko:
matxismoaren aurkako jarrera gizartean berriz orokortu eta indar politiko gisa artikulatu, gizarte
aske baten eraikuntzaren norabidean.

Matxismoa desagerraraztea helburu, segi dezagun kalea borroka-lehentasun bihurtzen jai eremuetan, herri
eta auzoetan.

Eraso matxisten gogortzea eta normalizazioa salatu ditu Itaiak Iruñean, 'Manada' auziaren 10. urteurrenean
Iruñean, manifestazio jendetsu bat egin zuen atzo Itaiak, Emakumeen Antolakunde Sozialistak, indarkeria matxista gogortu dela salatzeko eta horren aurka antolatzera deitzeko. Izan ere, manifestazioaren amaierako hitz-hartzean salatu zuen "eraso matxisten gogortzea eta normalizazioa" gertatzen ari direla jendartean, eta "bereziki
kezkagarria" izaten ari dela urtea Nafarroan.

"Bi bortxaketa saiakera kalearen erdian, adingabeen kontrako sexu-eraso
ugari, eta polizia erasotzaile eta konplizeen hainbat kasu.
Horiez gain, gogora ekarri nahi ditugu aurten Nafarroan eraildako hiru emakumeak, baita Nagore Laffage
ere; indarkeria matxistaren aurpegirik gogorrena bizi izan genuen 2008ko sanferminetan". Eta gaineratu zuen: "Haiengatik
guztiengatik, eta indarkeria matxista jasan eta jasaten duten guztiengatik, borrokan segitzea
dagokigu, erasotzaileen inpunitatea eta matxismoa amaitu arte".

Hamar urte 'Manada' auzitik

Horiek horrela, sanferminak gainean direla, Itaiak gogorarazi du ezinbestekoa dela sexu-erasoen aurkako "jarrera irmoa" izatea: "Badakigu jai giroan gure
aurkako erasoak ugaritu egiten direla". Aurtengo sanferminetan, gainera, hamar urte beteko dira Manada auzitik: 2016an bortxatu zuten emakume gazte bat bost gizonezkok, taldean, eta inflexio-puntu bat izan zen hura biolentzia matxistaren aurkako borrokan, jendetza atera baitzen kalera protesta egitera.

"Kasu horrek agerian utzi zuen justizia eta instituzioak klasistak eta matxistak direla. Izan ere, gure hitza
etengabe zalantzan jartzen dute, behin eta berriz berbiktimizatzen gaituzte eta salaketa asko gutxiesten
dituzte. Aldiz, erasotzaileek legearen babesean beti topatzen dituzte beraien buruak babesteko eta
gizarte mailan erasoak zuritzeko moduak",  salatu du Itaiak urteurrenean.

Kale mailan, "erantzuna eredugarria" izan zela nabarmendu du Emakumeen Antolakunde Sozialistak, baina azken urteetan gaitasun mobilizatorioa galdu dela ohartaraziz. Uste du "feminismoaren zati baten instituzionalizazioak" ekarri duela arazo hori, "indarkeria matxista kudeaketa instituzional eta juridikora bideratu" baitute. "Agerian geratu da proposamen
horrek matxismoa amaitzeko egiturazko mugak dituela. Eta, bien bitartean, kale mailako erantzuna
apaltzen joan da", seinalatu du.

"Diskurtso matxista eta erreakzionarioei erantzuteko unea
da"

Itaiak kezkaz azaldu du indarkeria matxistaren "errealitate gordina" ukatzen duten ahotsek indarra hartu dutela jendartean. "Faxistak indarkeria matxista gutxiesten eta ukatzen ari dira eta, Iruñean ikusi bezala,
emakumeon aurkako erasoak erabiltzen dituzte beren ideologia faxista zabaltzeko", salatu du: "Ondo dakigu
zein den haien helburua: emakumeok zapalduta eta esaneko mantentzea".

Horiek horrela, antolakundeak esan du ez duela baimenduko "diskurtso
matxista eta erreakzionario horiek zabaltzen jarraitzea", eta, "orain arte egin bezala, faxismoaren eta
matxismoaren aurkako borrokan lehen lerroan" segituko duela.

Manada auzitik hamarkada bat beteko denean, beraz, Itaiak adierazi du "duela hamar urte kaleetan piztu zen erantzun irmo eta jendetsu hura berriz indartu" nahi duela. "Garai horretako antolakuntzari eta indar mobilizatorioari esker, indarkeria matxistaren aurkako
kontzientzia eta erasotzaileen aurkako jarrera zabaldu ziren. Eta, orain ere, inoiz baino
garrantzitsuagoa da matxismoaren aurka kaleak hartzea", sakondu du: "Ez da momentua arduragabekeriaz jokatzeko
edo erasoen aurrean beste aldera begiratzeko.
Diskurtso matxista eta erreakzionariei erantzuteko unea
da; eraso baten aurrean aurpegia emateko unea da; erasotzaileei aurre egiteko unea da; matxismoaren
aurka indar politikoa garatzeko unea da".

Itaiako kideek beharrezkotzat jo dute "matxismoarekin behin betiko amaitzeko" borroka egitea, eta, horretarako, "emakumearen
zapalkuntza oinarri duen gizarte kapitalista kolpatzea". "Guztion ongizatean eta
berdintasunean oinarrituko den gizarte sozialista eraiki behar dugu. Gaurdanik, borroka horretara
batzera dei egiten dizuegu", gaineratu du.

4.000 euroko isunekin zigortu dituzte Subflubiala Ez plataformako zazpi kide
Eusko
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Ertzaintzaren bidez, Subflubiala
Ez
plataformako zazpi kide isundu ditu, bakoitzari 600 euroko zigor
ekonomikoa jarriz. Mozal Legearen 36.3 artikuluan oinarrituta, desordena publikoa eragitea egotzi diete. Hala, plataformak 4.000 eurotik gorako zigorrei egin
beharko die aurre, iazko urrian egindako ekintza batengatik.

Hain
zuzen, urriaren 16an, "Subflubialaren aurka manifestazioa urriak 18" zioen
pankarta bat erakutsi zuten hiru lagunek Bizkaiko Foru Aldundiaren
(Bilbo) jauregian, eta, bisita gidatu bat baliatuta, eraikinaren barruan
kateatu ziren makroproiektuaren kontra protesta egiteko. Orain, ekintza harengatik isunak
iritsi zaizkie, baina, leporatzen dietenaren aurka, ekintzaileek
adierazi dute ez zutela "inongo momentutan hiritarren segurtasunean
larriki eragin". Are, "pertsonen joan-etorrian ez zuen eraginik
izan protestak, eta jauregian egiten ari ziren bisita gidatuak bere
horretan jarraitu zuen", plataformaren esanetan.

Hori gutxi ez, eta Ertzaintzak salaketan "gezurra"
erabili duela salatu dute. Izan ere, plataformako eledun Hodei Rodrigezek Berria-ri azaldu dionez, ertzainek salaketa
jartzeko erabili duten bideoan argi eta garbi ikusten da hiru pertsona ageri
direla ekintzan, baina autoak dio sei izan zirela. Helegitea
jarriko dutela ere jakinarazi du Rodriguezek, isuna ez baitute "onartzen". Protesta-ekintza egin eta bi egun beranduago, Bilboko kaleak hartu zituen plataformak antolatutako mobilizazio jendetsu batek, eta bertan ezetz esan zioten ehunka lagunek aldundiak egin asmo duen
Leioa
(Bizkaia) eta Portugalete (Bizkaia) arteko itsasadarraren azpiko
tunelari.

Gertakariok gaitzesteko agiri bat plazaratu du plataformak, eta bertan esan dute
isun horiek "herritarren askatasunaren" eta "protestarako
eskubidearen aurkako" erasoak direla. Hala eta guztiz ere, borrokan
jarraitzeko asmoa dutela berretsi dute, tunelak eragingo
dituen kalteak salatzeko, baita borroka horren ondoriozko errepresioa ere.

Ebidentzia
ugarik zalantzan jarri dute makroproiektua. Batetik,
epaitegiek oraindik ez dute hura aztertu eta ebatzi, eta
baliteke egitasmoa gelditzea. Bestetik, azken hilabeteetan herritar
andanak salatu du makroproiektuak "ondorio sozial eta ekologiko" lazgarriak
izango dituela. Azken hilabeteotan, besteak beste,
makroproiektuaren hainbat alderdi salatu dituzte: obrek iraun artean
auzoko bizilagun eta ikasleek bibrazioak, zarata eta kutsadura
pairatuko dituztela; Leioako Artatza parkeko zuhaitzak bota
dituztela, CO2 gasaren emisioak nabarmen haziko direla, eta
egitasmoak Ballonti errekari eragingo diola, besteak beste. Hartara, hainbat mobilizazio egin dituzte orain artean. Eta, hurrengoa ere, bertan da: datorren larunbatetik iganderako
gauean, hilaren 4tik 5era, kanpaldia egingo dute Leioako Artatza
parkean; berdegune eta jolastoki horretan egingo dute
tunelaren ahoetako bat. Parkeak ondoan du Artatza-Erromo ikastetxea, eta
bertako ikas-komunitatea ere haserre da: obraren nondik norakoak
ageri dituen txostenean, orduro 48 kamioi inguru igaroko direla
onartzen da.

Zubietako makrokartzela berriko presoen eskubideak nabarmen urratu dituzte dagoeneko
Bi
aste pasatxo dira joan den ekainaren 17an Martuteneko (Gipuzkoa)
espetxe zaharreko preso gehienak Zubietako (Gipuzkoa) makropresondegi
berrira lekualdatu zituztenetik. Lehenago, proiektuak hainbat hutsune
zituela salatu zuten hainbat gizarte-eragilek. Bada, hainbat irregulartasun atera dira argitara jada, eta
urraketa horiek zuzenean eragin diete presoen oinarrizko eskubideei.

Alde
batetik, ezohiko tenperatura altuak pairatu
dituzte kartzelan. Izan ere, iragan asteko muturreko beroaldiaren erdian,
aire egokituko sistemak huts egin zuen, eta dutxetatik ez zen ur
freskorik ateratzen. Hala, preso dauden pertsonek salatu dute azala kiskali egin zaiela. Gainera, beroaldian zehar, dutxa ugarik ez zuten funtzionatzen.
Horri guztiari garbiketa-zerbitzuaren egoera gehitu zaio, jakinarazi baitute Gizarteratze Zentroan ez dituela inork garbitzen azpiegiturak.

Bestalde,
kartzela osoan zehar hainbat akats informatiko izan dira, eta pabiloi arteko telefonoek, adibidez, ez dute egoki funtzionatzen. Zubietako makropresondegi berria moduluka banatuta dago, eta kartzelariek telefonoak erabili beharko lituzkete haien artean komunikatzeko. Beste akats baten ondorioz, presoek ezin izan dituzte oinarrizko produktuak erosi kartzelan,
erosketak egiteko txartel elektroniko batzuk banatu baitizkite; baina, orain artean, horiek ez dute funtzionatu. Makropresondegia lehenbailehen ireki ahal izateko, "behar gabe
prozedurak azkartu eta inprobisatu" dituztela salatu dute kartzelazainen izenean hitz egin duten sindikatuek.

45,5 milioi euro

Makropresondegi
berria eraikitzeko 45,5 milioi euro bideratu dituzte Eusko
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Azken hilabeteotan,
Maria Jesus San Jose (PSE-EE) Justizia eta Giza Eskubideen
sailburuak eta Denis Itxaso (PSE-EE) Etxebizitza Sailburuak Zubietako
egitasmoa "euskal espetxe ereduaren" ikur dela adierazi dute, eta
eredu hori "gizarteratzean" nahiz "bizikidetzan" oinarritzen
dela. Bada, ireki eta lehen bi asteotako gertakariek agerian utzi
dute eredu horrek barne hartzen duela presoen oinarrizko eskubideen urraketa.

Donostian, neska adingabe bati hainbatetan egin dizkio sexu-erasoak gazte batek
Joan den asteartean, 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Donostian (Gipuzkoa), adin txikiko neska bati gutxienez birritan sexu-erasoak egitea leporatuta. Amara Berrin goxoki-denda bat dauka erasotzaileak, eta bertan eraso dio neskari. Aurrekariak ditu antzeko gertakariengatik.

Gertatutakoa salatzeko, mobilizatzera deitu du Donostiako Itaiak. Gaur arratsaldean egingo du protesta bat, 19:00etan, Amara Berriko Ferrerias Plazan.

Euskararen aurkako azken erasoak salatu dituzte EHUn
Gaur, eguerdian, mobilizazioak izan dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hiru campusetan, euskararen aurkako azken eraso politiko eta judizialak salatzeko. Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Bilboko (Bizkaia) Ingeniaritza Eskolan, Donostiako (Gipuzkoa) Karlos Santamaria Zentroan eta Gasteizko (Araba) Letren Fakultatean egin dituzte protestak, Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat aldarritzat hartuta. Kolektibo ugarik egin dute bat deialdiarekin, tartean, Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS); ELA, LAB eta Steilas sindikatuek; Denon Eskolak; Euskal Herriko Ikastolek, eta abar.

"Unibertsitatera  sartzeko  probetan  zenbait  ikaslek  lortutako  emaitza  eskasak euskararen aurkako oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu direla" salatu zuen atzo Euskalgintzaren Kontseiluak. Izan ere, euskaran 0 atera duten hainbat ikasleren senideek auzitegietara jo dute nota hori baliogabetu dezatela eskatzeko, eta, oraingoz, arrazoia eman die Bilboko Instantziako Auzitegiak: EHUri eskatu dio, behin-behinean, ez ditzala ikasle horien euskarako notak kontuan hartu hurrengo ikasturterako matrikulazioetan. Auziak hautsak harrotu ditu azken asteetan, eta ebazpenaren berri izatean, Euskalgintzaren Kontseiluak nabarmendu du "hizkuntza-ereduen sistema gainditzea eta euskarazko ikasteredua orokortzea" dela "ikasle guztien euskalduntzea bermatzeko bidea". "Euskararen normalizazioari" trabarik ez jartzeko eskatu du.

Euskalgintzaren Kontseiluak hiru arrazoi azpimarratu zituen gaurko mobilizazio-deialdia aurkeztean: "euskararen desofizializazioa, botere judizialaren oldarraldia eta euskararen gutxiespen sistematikoa salatzeko"; "hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasle guztiak, berdintasunean, euskararen jabe egitea bermatuko duen euskarazko ikasteredu orokortuaren alde egiteko"; eta "euskara larrialdian dagoen honetan, normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko".

Sanferminetan aldarri politikoak egiteko eskubidea defendatu dute hainbat kolektibok
2026ko San Fermin jaien atarian, iaz propaganda politikoaren aurka izandako errepresioa ekarri dute gogora Iruñerriko hainbat kolektibok, agerraldi baten bidez. "Iruñerriko herri-mugimenduak urteak daramatza uztailaren 6an
propaganda politikoa egiten eta txupinazoa aldarrikapenez betetzen.
Aurreko urtean, ordea, aspalditik gertatzen ez zen egoera bat bizi
izan zen: errepresio zuzena Espainiako Polizia Nazionalaren eta
udalaren agindupeko udaltzaingoaren partetik", seinalatu dute Mugimendu Sozialistak, Harituk, Indar Gorrik eta Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak (AZGM).

Gogora ekarri dute jaien lehenengo egunean, uztailaren 6an, 50 pertsona identifikatu eta "beste hainbeste kolpatu" zituztela aldarri politikoak plazaratzeko ekintzetan, eta pertsona bat atxilotu zutela gainera. "Orain, jasandako errepresioari bigarren atxilotu bat, deklaratzera
deitutako pertsona bat eta egun horretako 8.000 euroko isunak gehitu
behar zaizkio. Auzipetuei dagokienez, horietako bati bost urte eta
erdiko espetxe-zigorra, 20.000 euroko isuna eta bost urtez sanferminetan egoteko debekua ezarri dizkiote", jakinarazi dute.

"Instituzioetatik at antolatzen diren kolektiboak itotzeko helburua"

Gaurko prentsaurrekoan azaldu dutenez, sanferminak "gero eta gehiago kontsumo eta turismora bideratuta dauden bitartean", enpresen irabaziak "oztopatzen" dituzte nolabait antolakunde politikoek eta euren aldarriek, "normaltasun kapitalista hankaz gora jarriz". Horrela sakondu dute: "Poliziak, statu quoaren bermatzaile izanik, ezin du onartu
kaleak aldarrikapenez beterik egotea, eta instituzioen
oniritziarekin, propaganda politikoa egiten duten antolakunde horien
kontra egiten du. Horren atzean, protesta soziala kontrolatzeko, eta
bide batez, instituzioetatik at antolatzen diren kolektiboak itotzeko
helburua dago".

Horiek horrela, uste dute "militantzia politikoaren aurkako erasoa" izan zela iaz gertatutakoa, eta erantzuleak seinalatu dituzte: "Alde batetik, Polizia, indar betearazle gisa; eta, beste aldetik,
haien defentsan atera ziren instituzioak".  Eta gaineratu dute: "Polizia ez da herriaren defendatzailea,
boteretsuen klase-pribilegioen eta ordena sozialaren defendatzailea
baizik. Zein da bestela kolektiboen adierazpen-askatasuna zapaltzeko
arrazoia?".

Kaleko saltzaileen kontrako errepresioa

Aldarri politikoak egiten ari ziren pertsonek jasandako jazarpenaz gain, iazko uztailaren 9an Karlos III.aren etorbidean materiala saltzen ari ziren lagunek pairatutako errepresioa oroitarazi dute gaurkoan. "Foruzaingoak pertsona horiek identifikatu zituen eta isuna jarri
zien, eta hori gutxi balitz, piperbeltz espraiarekin eraso zien,
haietako bati arnas-krisia eraginez. Foruzaingoa joan ondoren, udaltzaingoa agertu zen, gazteak inguratu zituen eta osasun-langileen
lana oztopatu zuen". Agerraldian bildu diren kolektiboen esanetan, "pertsona arrazializatuek jasaten dituzten arrazakeria, kriminalizazioa
eta errepresio poliziala" agerian geratu ziren berriz.

Protesta-eskubidea

Iazko sanferminei buruzko balantze errepresiboa egitearekin batera, "gizarte bidegabe honen aurkako protesta-eskubidea" aldarrikatu dute kolektiboek, eta esan dute "kaleak aldarrikapen politikoz betetzen jarraituko" dutela, "bai sanferminetan baita urteko gainontzeko egunetan ere".

"Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari mezu irmo bat bidali nahi
diegu: ez diogu protesta egiteari eta defendatzen duzuen sistemaren
miseriak salatzeari utziko. Ez gaituzue isilduko. Eta aurten ere
gertatzen baldin bada, adierazpen-askatusunaren urraketa berriz
salatuko dugu", gehitu dute. "Jaiak aldarrikapenez eta borrokaz betetzera" deitu dute, beraz.

Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexeko lan-erregulazioa
Zortzi hilabeteko iraupena izango duen lan-erregulazioko espediente bat sartuko du indarrean Tubacexek. Bukatu da neurriari buruzko kontsulta-aldia, eta nahiz eta ez dagoen akordiorik langile-batzordearen eta zuzendaritzaren artean, aldi baterako espedientea ezarriko du azken horrek. Hurrengo asteartetik aurrera egongo da martxan Laudioko (Araba) Tubos Inoxidables eta Amurrioko (Araba) Aceralava lantegietan, eta 430 behargini eragingo die guztira.

Aldi baterako espedientea tarteko, 2027ko otsailera bitartean, jarduera 95 egunez etengo dute bi lantokietan.
Ormuzko itsasartearen egoera eta horrek salmentetan eragin omen duen beherakada hartu ditu argudiotzat enpresak, baina ELA sindikatuak ekainaren bukaeran seinalatu zuen enpresa ez dela gai izan "arrazoiak modu argian egiaztatzeko". 2025ean, enpresako zuzendaritzak "dibidendutan 6 milioi banatu" zituela ekarri du gogora ELAk, gainera. Erantzuna prestatzen ari dira bera eta LAB sindikatua, EITBk jakinarazi duenez.

Palacio de Arozteguia enpresak diru publikoko 18 milioi euro jaso behar dituela dio auzitegi batek
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko gaien salak (TSJN gaztelerazko sigletan) ontzat eman ditu Palacio de Arozteguia SM enpresak Nafarroako Gobernuaren aurka aurkeztutako kexak. Horiek horrela, ebatzi du gobernuak diru publikoko 18 milioi euro eman behar dizkiola enpresa horri, argudiatuta Foruzaingoa "geldirik" egon zela Aroztegiko makroproiektuaren aurkako protestetan eta horrek kalteak ekarri zizkiola Palacio de Arozteguiari. Izan ere, mobilizazioak zirela-eta, ezin izan zituen proiektu txikitzailea gauzatzeko obrak nahi bezala hasi.

Arrazoi horregatik, makroproiektuaren sustatzaileek eskatzen zuten 26 milioi euroko kalte-ordainak kobratzea Nafarroako Gobernutik. Auzitegiak onartu egin du eskaera, baina ez eskatzen zuten zenbateko osoa: izandako galeren erantzukizunaren zati bat enpresarena berarena dela esan du, beharrezko "segurtasun-neurriak" ez hartu izanagatik.

Horren aurretik, erreklamazioak Nafarroako Gobernuaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren aurrean aurkeztu zituen Palacio de Arozteguiak, kalte-ordainak eskatzeko. Auzitegi Nazionalak atzera bota zituen eskaerak, bai foruzainek bai guardia zibilek "estandar arrunten" arabera jokatu zutela defendatuz.

Orain Nafarroako Gobernuaren aurkako ebazpen bat mahai gainean dagoela, helegite bat aurkeztuko du hark, Noticias de Navarra-ren arabera: Javier Remirezek gogorarazi duenez, Auzitegi Nazionalak emandako beste irizpide batean, legez kontrakotzat jo zituzten Aroztegiko makroproiektuko obrak: horien esleipena baliogabetzat hartu zuten, bai administratiboki bai judizialki, "gardentasun" falta eta "berdintasun" baldintzen urraketa argudiatuta. Hala ere, lanekin aurrera jarraitu zuen enpresak.

Palacio de Arozteguiak 2021eko apirilean ekin zien obrei Baztanen, hotel bat, golf-zelai bat eta luxuzko ehunka etxebizitza eraikitzeko asmoz. Proiektu txikitzailearen aurkako mobilizazio eta protesta-ekintza ugari izan ziren garaian, eta horrela lortu zuten lanak oztopatzea. Ekintza horiengatik, zazpi pertsona epaitu zituzten iaz, zigor-eskaera ikaragarri altuekin. 2025eko amaitzean izan zen epaiketa. Irailean eman zuten ebazpena: ez zituzten akusatuak espetxeratu, baina ia 10.000 eurorainoko isunak ezarri zizkioten bakoitzari, "bortxaz" nahiz "intimidazioz" Aroztegiko makroproiektuaren obrak eragoztea egotzita.

Vito Quiles bilatzeko eta atxilotzeko agindua, indarrean
Vito Quilesen egoera judiziala nabarmen zaildu da bera bilatzeko eta atxilotzeko agindu bat indarrean sartu ostean. La Razón-ek atzo aurreratu zuenez eta El Plural-ek baieztatu zuenez, kasuaz arduratzen den instrukzio-epaitegiak kautelazko neurri hori aktibatu du Quilesen aurka, aurrez, hainbat zitazio judizialetara aurkeztea saihestu duelako. Hainbat polemika ditu zabalik auzitegietan, gehienak Espainiako Gobernuko kideekin eta ezkerreko esparru politikoko ordezkariekin izandako liskarrekin eta salaketekin lotutakoak. Hori dela eta, epaileak presioa areagotu du probokatzaile faxista agertu dadila bermatzeko.

El País-en arabera, hasiera batean, Quilesen etxebizitzara joan ziren Espainiako Poliziako hainbat agente, bera aurkitzeko asmoz. Ez zuten lortu, ordea. Horren ondoren, EDA TV-ren egoitzara joan ziren agenteak. Javier Negrek zuzentzen du "komunikabide" hori, eta Quilesek lan egiten du bertan, Madrilgo Lagasca kaleko egoitzan. Lehen saiakeran bezala, poliziek ezin izan zuten Vito aurkitu. Bere abokatuak "zentzugabekeriatzat" jo ditu jardunbide polizialak, argudiatuz aukera zegoela egoera "berari edo prokuradoreari jakinarazteko". Dena den, onartu du bere bezeroak "bost auzi" dituela irekita gaur egun, eta ez dakiela horietako zeini erantzuten dion zehazki atxilotzeko eskaerak.

Quilesek publikoki hartu zuen hitza X sare sozialeko bere kontuaren bidez, gobernuaren aurka egiteko eta "instituzioen instrumentalizazioa" salatzeko. Bere mezuan, Quilesek esan zuen epaile batek bera atxilotzeko agindua eman zuela "Sanchezen inguruak egindako salaketa masiboen kanpaina baten ostean", Begoña Gomezekin bilera bat izan eta gero. Honako hau gaineratu zuen hitzez hitz: "Gobernuak Justizia erabiltzen du aurkariei arrazoirik gabe jazartzeko, baina gero biktimizatu egiten dute beren burua euren ustelkeria epaitzen dutenean. Atzerapausorik ez". Probokatzaile faxistaren adierazpenak gorabehera, iturri ofizialek oraindik ez dute zehaztu zein izan den oraingo atxilotze-agindua eragin duen prozesu judizial zehatza.

Horren aurretik, Diputatuen Kongresuak behin betiko kendu zion prentsako akreditazioa Quilesi, Behe Ganberan behin eta berriz istiluak izan eta korridoreetan hainbat agintari politikorekin tirabirak izan ondoren. Duela hilabete inguru, Espainiako Poliziak Carrera de San Jeronimo kalera sartzea galarazi zien Quilesi eta Bertrand Ndongo probokatzaileari; Vox talde parlamentarioak gonbidatu zituen eztabaida batera, euren prentsa-akreditazioak indargabeturik zeudenean jada. Taxian alde egin behar izan zuten lekutik.

Nagore Laffage oroitu dute bere erailketaren 18. urteurrenean
Hemezortzi urte beteko dira aurten Nagore Laffageren erailketa matxistatik. Atzo, Iruñeko (Nafarroa) Geltokin egin zuten gazte irundarra gogoratzeko ekitaldi bat, eta txiki gelditu zen espazioa: jendetza bertaratu zen Lunes Lilas kolektiboak antolatutako omenaldira. "Justizia eta erreparazioa eskatzen ditugu", azaldu zuten bertan hitza hartzean, eta salatu zuten urte hau bereziki gogorra izaten ari dela indarkeria matxistari dagokionez: "Zifrek berez hitz egiten dute. Genero-indarkeriagatiko 875 salaketa izan dira Nafarroan 2026ko urtarriletik martxora bitartean.

Nagore 2008ko uztailaren 7an erail zuen Diego Yllanes izeneko gizonezko batek, Iruñeko sanferminetan. Jai-giroan topatu ondoren, emakumea bortxatzen saiatu, bortizki jipoitu eta hil egin zuen erasotzaileak, itota. Gero, Ebro ibaira eraman zuen gorpua.

20 urte besterik ez zituen Nagorek. Iruñeko Klinika Unibertsitarioan ari zen erizaintzako praktikak egiten, eta Diego, berriz, psikiatriako ikasketak egiten ari zen han. Bertan ezagutu zuten elkar.

Hamabi urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zioten hiltzaileari, erailketa beharrean, homizidioa leporatuta. Hala ere, 2017an lortu zuen hirugarren graduan sartzea, eta mediku psikiatra gisa aritzen da gaur egun.

IASek beharrezkotzat jo du "euskararen aurkako eraso politiko eta judizialei aurre egitea"
Bilboko epaitegi batek ebatzi du hainbat ikaslek euskaran ateratako nota kaskarra ez dela kontuan hartu behar EHUn matrikulatu nahi badute, eta ebazpen horren aurka mobilizatzera deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, hainbat antolakunderen babesarekin. Besteak beste, Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) egin du bat protesta-deialdiarekin, "egun hauetan gauzatu diren euskararen eta milaka
ikasleren eskubideen aurkako eraso judizial eta politikoak" gaitzetsiz. Uste du azken asteetan gertatutakoak erakusten duela "euskara bigarren mailako hizkuntza dela eta
zenbaiten hizkuntza-pribilegioak euskaraz ikasten dugunon eskubideen
gainetik daudela".

IASek salatu du auzi honetan hainbat eragilek jardun dutela eskutik, Jaurlaritzaren "oztoporik gabe": "batetik, euskararen ofizialtasuna errealki inoiz
onartu ez duten eta dirudun familiei bideratuta dauden itunpeko
ikastetxeak"; "bestetik, Vox, PP, PSE  eta CCCOO bezalako
alderdi politiko zein sindikatu espainolistak" eta komunikabideak; eta, "azkenik,  horiekin guztiekin harremanak
dituzten epaile eta auzitegiak". Ikasle-antolakundearen esanetan, "mezu argi bat zabaldu" nahi izan dute guztiek, alegia, "euskara jakitea ez dela beharrezkoa unibertsitatean
sartzeko". Iritzi dio, gainera, "klase osagaiak" garrantzia nabarmena izan duela kasu honetan ere: "Familia dirudunek alderdi politiko, sindikatu,
komunikabide eta epaitegiak dituzte eskura beraien pribilegioak
mantentzeko. Aldiz, langile-klaseko ikasleok guztiz bestelako egoera
batean gaude, pairatzen ditugun oztopoei eta eskubide urraketei aurre
egiteko baliabiderik gabe".

Horren guztiaren aurrean, IASek aldarrikatu du "beharrezkoa" dela "hizkuntza-eskubideen defentsa egitea eta
euskararen aldeko borroka kalera eramatea", baita "klase-kontzientzia eta kontzientzia linguistikoa
batuko dituen borroka indartzea" ere. Euskaraz ikasteko eskubidea erreibindikatu du, "ikasleon beharrak eta hezkuntza euskalduna
erdigunean jarriko dituen hezkuntza-sistema sozialista baten alde" jardutera deituz; eta, gainera, funtsezkotzat jo du "euskararen aurkako eraso politiko eta judizialei
aurre egitea". Hala sakondu du: "Beste behin ere, espainiar estatuko egitura
judiziala Euskal Herriko langile-klasearen aurkakoa dela ikusi dugu,
eta horren aurrean euskal langileriaren eskubideak, linguistikoak
barne, bermatuko dituen euskal estatu sozialistaren aldeko borroka
indartu behar dugu".

Euskararen aurkako azken ebazpen judiziala salatzeko, mobilizatzera deitu dute unibertsitatean
Bilboko Instantziako Auzitegiak ebazpen harrigarri bat eman du berriki, Selektibitateko euskara ikasgaiko nota batzuei buruzko polemikan jarrera argi bat hartuz: hainbat ikaslek euskaran 0 atera izanari entzungor eginez, epaitegiak eskatu du, momentuz, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ez dezala ikasgai horretako nota kontuan hartu Selektibitatearen araberako hautaketak egitean. Auzitegiak markatu du, beraz, euskara ikasgaiak ez duela gainerako ikasgaien garrantzia berdina izan behar EHUn matrikulatu ahal izateko. 0 atera zuten hainbat ikasleren familiek egin zuten eskaera hori.

Ebazpenak haserrea sortu du jendartean eta hezkuntza-komunitateko hainbat sektoretan, eta mobilizazio-deialdiak egin dituzte. Euskalgintzaren Kontseiluak, hain zuzen ere, protestak antolatu ditu biharko, Justizia euskararentzat. Euskara denontzat lelopean. 12:00etan izango dira mobilizazioak, EHUko hiru campusetan: Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Donostiako Karlos Santamaria Zentroan, eta Gasteizko Letren Fakultatean. Hainbat antolakundek egin dute bat deialdiarekin: ELA, LAB eta Steilas sindikatuak; Ikasle Antolakunde Sozialista (IAS); Denon Eskola; Euskal Herriko Ikastolak; Ikasleria Martxan; Ireki Lei(h)oa Euskarari; Ibaetako Euskaltzaleon Plaza; Gasteiz Uniko Euskara Taldea...

Euskalgintzaren Kontseiluak hiru arrazoi nagusi nabarmendu ditu bihar mobilizatzera deitzeko: "euskararen desofizializazioa, botere judizialaren oldarraldia eta euskararen gutxiespen sistematikoa salatzeko"; "hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasle guztiak, berdintasunean, euskararen jabe egitea bermatuko duen euskarazko ikasteredu orokortuaren alde egiteko"; eta "euskara larrialdian dagoen honetan, normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko".

Añorgan, bi familia etxegabetu nahi dituzte ostiral honetan
Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez, euren etxea galtzeko arriskuan daude Añorgako bi familia, tartean, 2 eta 13 urteko bi haur. Azpierrentan bizi dira gaur egun, baina iruzur egin die errentatzaileak. Izan ere, legez alokairu-kontratua daukan pertsonak logelak alokatu zizkien bi familiei, baina gero, ez zizkion etxejabeari errentak ordaindu. Hori dela-eta, etxegabetuak izateko arriskuan daude engainatuak izan diren maizterrak.

"Kontraturik ezak, besteak beste, erabateko babesgabetasun egoeran utzi ditu familiak, lege eta administrazio publikoan eskubiderik gabe. Ez kaltetuak haiek direla azaltzeko eta ezta alternatiba bat eskatzeko ere", salatu dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik. Desalojoaren aurka erantzuteko, hainbat deialdi egin ditu: uztailaren 2an, auzo-asanblada bat izango da Amassorrainen, 18:30ean; eta desalojoa ezarrita dagoen egunean, uztailaren 3an, etxegabetzeari aurre egingo diote sindikatutik. 09:00etan Añorga hiribideko 8. zenbakira bertaratzera deitu dute.

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/Kontseilua_Don/status/2072221511000482182

Tubos Reunidoseko enpresaburuak inputatu dituzte Leire Diezen auzian
"Kriminalitate-zantzuak" topatu dituela argudiatuta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak 25 pertsona inputatu ditu Leire Diezen auziaren barruan, guztiak enpresaburuak edo Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietateko (SEPI) arduradunak. Tartean daude Aiaraldeko Tubos Reunidos enpresako bi buru: Francisco Irazusta presidente ohia eta Carlos Lopez de las Heras zuzendari nagusia.

Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak seinalatu du "Hirurok" deituriko hirukoteak (PSOEko Leire Diaz, SEPIko presidente ohi Vicente Fernandez eta Antxon Alonso enpresaria) komisio truke ematen zituztela diru-laguntzak. Mugimendu horiei buruzko ikerketan, Tubos Reunidosek pandemia garaian jasotako erreskate publiko bat ikertzen ari dira: 112,8 milioi ingurukoa izan zen. Sumarioan seinalatu dute, gainera, EAJko kide batek bitartekari-lanak egin zituela diru-laguntza hori modu irregularrean esleitzeko elkarrizketetan.

Ikerketari lotuta, Guardia Zibilak miaketak egin zituen Tubos Reunidosen bulegoetan, joan den ekainaren 4an. Paraleloki, zabalik dago enpresaren salmenta-prozesuko hartzekodunen konkurtsoa, eta arriskuan daude bertako ehunka langileak. Ia 265 milioi euroko zorrak ditu Tubos Reunidosek.

'Manada auzia: hamar urte geroago' bideo-erreportajea, ikusgai
2026ko sanferminetan, hamarkada bat beteko da bost gizonek, tartean guardia zibil batek eta militar batek, emakume bat bortxatu zutenetik. Eraso hark oihartzun handia izan zuen gizartean, eta bereziki epaiketako lehen ebazpenaren ondoren piztu zen haserreak izugarrizko protesta-olatua eragin zuen. Manada auzia inflexio-puntu bat izan zen eraso matxisten aurkako borrokan, ordura arte isilarazitako eztabaida batzuk erdigunean jarri eta kontsentsu sozial berriak bultzatu baitzituen.

Zer gertatu zen 2016ko sanfermin haietan? Zer aldaketa ekarri zuen auziak? Aldatu al da egoera? Hau guztia landu dugu 12 minutuko bideo-erreportaje baten bidez.

Anderren familiak auzitegietara joko du
Anderren senideek auzitegietara joko dute, gaztea zendu eta egun gutxira jakin denez. Santurtziko (Bizkaia) udaltzainen esku-hartze polizial baten ondorioz galdu du bizia mutilak: aurreko astean, brote psikotiko bat izan zuenean, bortizki interbenitu zuten udaltzainek, eta taser-pistola bat eta borrak erabiliz jipoitu zuten. Gero, gainera, bi orduz egon behar izan zuen anbulantziaren esperoan. Koman sartu zen Ander, eta asteazkenean hil zen.

EITBk jaso duenez, gaztearen familiak atxiloketarekin lotu du heriotza, eta salatu du hori "saihestu zitekeela". Gurutzetako Ospitaletik (Barakaldo, Bizkaia) helarazi duten txostenak dio "bero-kolpe" baten eraginez hil zela Ander, baina senideek argi seinalatu dute hori ez litzatekeela gertatuko Poliziaren esku-hartzerik eta atxiloketarik izan ez balitz. Ordubetez baino gehiagoz eduki zuten eguzkiaren azpian atxikirik, 40 graduko tenperaturak zirenean.

Joan den larunbatean, mobilizazio jendetsu bat izan zen Santurtzin, Poliziaren indarkeriaren eta inpunitatearen aurka: ehunka pertsonak eskatu zuten justizia Anderrentzat.

Indarkeria polizialari buruzko legea alda dadila eskatu du Egiari Zor Fundazioak
Egiari Zor Fundazioko hainbat kide aurreko asteazkenean bildu ziren Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriarekin, "Estatuaren indarkeriaren biktima guztien aitortza eta erreparazioaren" aldeko hainbat eskaera egiteko eta indarkeria polizialaren biktimei buruzko legedia alda dezatela exijitzeko. Salatu zuten biktimek hamarkadak daramatzatela "justizia eta aitortza ofizialaren zain", eta beharrezkotzat jo zuten bat bera ere ez gelditzea "baztertuta". Izan ere, fundazioak seinalatu du, gaur egun, milaka pertsona geratzen direla EAEko legediak eta prozesu instituzionalek markatutako mugetatik kanpo.

Estatu-biolentziaren biktimak aitortzeko bide-orri instituzionalaren barruan, Eusko Jaurlaritzak epe bat ireki zuen 2019an, biktima posibleen erregistro bat egiteko. Egiari Zorrek jakinarazi du, ordea, biktimek euren eskaerak aurkezteko epea murritzegia izan zela, eta askok ez zutela informazioa garaiz jaso. Gainera, 1979tik 1999ra bitarteko indarkeria-gertakariak besterik ez zituen kontuan hartu gobernuak; epe "arbitrario" bat, fundazioaren esanetan: "Lehenagoko kasuak eta, batez ere, 1999tik aurrera gertatutakoak kanpoan uzten ditu, eta horrek hainbat mila pertsonari eragiten die". Horiek horrela, erregistro ofiziala osatzeko beste epe bat ireki dezatela eskatu diote gobernuari Egiari Zorretik, eta 1960tik gaur egunera arteko bortizkeria-kasuak aintzat har daitezela ere exijitu dute.

Erregistroan sartzeko eskaerak jasotzeko epea 2019tik 2021era bitartean egon zen zabalik, eta 711 pertsonak aurkeztu zuten eskaera. Horietatik 400 baino ez zituzten biktima gisa aitortu. Egiari Zorrek ohartarazi du, dena den, torturaren 4.000 biktimaren berri izan duela dagoeneko, eta kasuak jasotzen jarraitzen duela: azken urteetan, 500 kasu gehiago jaso ditu, eta Jaurlaritzari helarazi dizkio den-denak. Oraindik ez dago horien aitortza ofizialik.

8 urtetik gorako haurrak zezen-ikuskizunetara sartu ahal izateko, EAEko legea aldatu dute
Aurreko ostegunean, lege-aldaketa bat onartu zuten Eusko Legebiltzarrean, 8 urtetik gorako adingabeek aukera izan dezaten zezen-ikuskizunetara sartzeko, gurasoen baimen idatzirik gabe. EAJk, PSE-EEk, PPk eta Voxek bozkatu zuten alde; EH Bildu abstenitu egin zen (gutxieneko adina 12 urtekoa izan zedila proposatzen zuen), eta Sumarrek aurka bozkatu zuen. 8 urte beteta dituzten haurrak sokamuturrera eta bestelako ikuskizunetara joan ahal izatea erraztuko du neurriak.

ElDiario.es-ek jaso duenez, zezen-ikuskizunen zaleek eta hainbat abeltzainek (Euskal Larrabehi Elkarteak, Euskal Zezenzale Elkarteak eta ENBA sindikatuak esaterako) aldaketa txalotu dute, "belaunaldiarteko erreleboa bermatzen" duelakoan. Iaz iragarri zuten neurria EAEn, eta aurreikusten bazen ere adingabeek gurasoen baimena beharko zutela ikuskizun horietan barrura jauzi egiteko eta parte hartzeko, azkenean, ez dute halako derrigortasunik ezarri. Gainera, animalien ongizatea bermatzeko beterinarioen figura desagerraraziko dute, eta ez dituzte antolatzaileak horretara behartuko. Zaleek eta abeltzainek argudiatzen dute beterinario falta dagoela.

Animalien aldeko dozenaka kolektibok lege-aldaketa kritikatu dute, eta aipatutako komunikabidearen esanetan, azaldu dute "lotsa" sentitzen dutela Legebiltzarrak onartutako azken neurria dela-eta. Auziak eztabaida sortu du berriz, Eibarko Udalak, PSE-EE buru duela, sokamuturra berreskuratu baitu aurtengo sanjoanetan; animaliei eragiten dien sufrimenduagatik sarri seinalatutako praktika bat. Hego Euskal Herri osoan, askotariko alderdiek gobernatutako udalerrietan izaten dira zezen-ikuskizunak oraindik ere; EH Bilduk, adibidez, aitortu du "kontraesanak eta zalantzak" sortzen dizkiola auziak.

Legegintzaldi honetan, oraingo lege-aldaketa onartu duten alderdi berdinek (EAJ, PSE-EE, PP eta Vox) beste neurri bati egin zioten bide, ehizako hainbat jardueratan adingabeek parte hartzeko.

Derrigorrezko soldaduska aztergai Alemanian, ez baitute "nahikoa boluntario lortu"
Indar Armatuetara belaunaldi berriak erakartzeko lehen ahalegin instituzionalean, oso kontrako erantzuna jaso du Alemaniako Gobernu federalak. Errekrutatze militarrari buruzko legeria berria indarrean sartu zenetik bost hilabete igaro direnean, agintari zibil eta militarrek ozta-ozta lortu dute 530 gazte "boluntario" batzea armadara. Kopuru hori Alemaniako Gobernuaren aurreikuspenen oso azpitik dago, estrategia masibo bat diseinatu baitzuen berez: armadan sartzeko gaitasunak eta interesa neurtu ahal izateko inkesta bat prestatu zuen, ehunka milaka gaztek derrigortasunez erantzun zezaten. Administrazio publikoaren kanal ofizialen bidez, 18 urtetik gorako 300.000 gazteri bidali zieten galdetegia erantzuteko eskaera, baina oso txikia izan da bertan erakutsi duten onarpen-portzentajea.

Kontsulta masiboko prozesu horretatik lortutako behin-behineko emaitzen aurrean, Alemaniako Parlamentuko Defentsa Batzordeko presidenteak agerraldi publiko bat egin du: urtebetez itxarotea proposatu du, "erakartze-mekanismo horren funtzionamendua behin betiko ebaluatu ahal izateko". Hala ere, ohartarazi duenez, "datozen hamabi hilabeteetan nahikoa kide lortzen ez badira, erakunde politikoek formalki baloratuko dute herrialdean berriro ere derrigorrezko soldadutza ezartzeko aukera". Nahitaezko errekrutamenduaren arauketa zaharrera itzultzea, beraz, aukera bideragarritzat hartzen da momentu honetan, gaur egungo pizgarri indibidualen bideak aurrera egingo ezean.

Soldadu zibilak erakartzeko saiakeran izandako porrot hori testuinguru zehatz batean gertatu da: Alemaniak bere politika militarrean norabide-aldaketa historikoa egin duen agertoki baten barruan, hain zuzen ere, kuarteleko bizitzarekiko gogo bizia aurrekaririk gabeko berrarmatze baten bidez berpizteko ahaleginean. Berlinek diru-kantitate astronomikoen bidez sustatu ditu gerra-aparatuak azken urteotan. 100.000 milioi euroko funts berezi bat aktibatu ondoren, Alemaniako gastu militarrak marka historikoak hautsi ditu urtez urte, eta 83.000 milioi euroko langa ezarri du.

Gastu belikoaren hazkunde absolutu horri kontrajarrita, Berlinek langileriaren aurkako erasoaldian jarraitzen du, duela gutxi erretiro-adina 70 urtera arte atzeratzea eta pentsio-sistema pribatu baten derrigortasuna onartu baititu. Era berean, Merzen gobernuak murrizketa gogorrak egin ditu osasun-sisteman.

Bero-kolpe baten ondorioz hil da Andoaingo garraiolari bat
Aurreko ostiralean, Burgosen, bero-kolpe baten eraginez hil zen garraiolari andoaindar bat. Ibilgailutik karga kentzen ari zela zendu zen, EITBk jaso duenez. Badirudi tenperatura altuen ondoriozko shock multiorganiko bat izan zuela beharginak, eta horrexegatik galdu zuela bizia. 56 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herriko gutxienez 36 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Biolentzia poliziala kritikatzeko eskubidea
Hautsak harrotu dituzte Santurtziko azken berriek. Udaltzaingoak
Ander izeneko gazte bat hil du, taserrarekin tiro eginda koman utzi
eta gero. Poliziaren gehiegikeriek bukaerarik ez dute eta inoiz baino
urgenteagoa da haien inpunitateari amaiera jartzea.

Bingen Zupiria sailburuak dio Polizia instituzio gisa ezin dela
zalantzan jarri. Eta adierazpen horiek egin zituen, hain justu,
Hernaniko txosnetan ertzain bati ez zitzaiolako zerbitzatu. Tentuz
erreparatzen badiogu, argi ikusiko dugu zein puntutaraino den
totalitarioa Zupiriaren ikuspegia: ezin baditugu estatu-egiturak
zalantzan jarri instituzioak ukiezinak omen direlako, akabo
adierazpen-askatasuna eta kritikarako eskubidea. Zentzuzkoa dirudi
ertzain bati, Poliziaren jarduna nolakoa den ikusita, txosnetan ez
zerbitzatzea. Izan ere, ikus dezagun zein izan den Poliziaren
ekinbidea azkenaldian: Flotillako kideak erreprimitu ditu, Amaia
Zabarte, Xuhar Pazos, Iker Arana edo Aritz Ibarra golpatu eta
mutilatu ditu, herri-mugimenduaren aurkako dozenaka jazarpen eta
errepresio ekintza gauzatu ditu, etxegabetzeak burutu ditu, faxistak
babestu ditu, eta orain, Santurtziko Udaltzaingoak gazte bat erail
du.

Hori guztia eta gero, EAJko buruzagiari bururatzen zaion bakarra da
Hernaniko gazteen aurkako eskandalu publiko bat muntatzea, zergatik
eta Ertzaintzaren inpunitatea ezbaian jartzen duen ekintza ñimiño
bat gauzatzeagatik; txosnetan ez zerbitzatzeagatik, hain zuzen ere.
Bide batez, ohartarazpen bat merezi du EH Bilduk ere, Txosna
Batzordearen erabakiaren (ertzainari ez zerbitzatzea) aurka jo
baitzuen, zuzenean Ertzaintzarekin lerratuta. Instituzio burgesen eta
herri-mugimenduaren arteko antagonismo argi bat gertatu da Hernanin,
eta EH Bildu lehenengoarekin lerratu da bigarrenen aurka eginda.
Horrek guztiak zer pentsatua eman beharko lioke bati baino gehiagori.

Anderren senitartekoei eta lagunei doluminak adierazteko unea da.
Inpunitate polizialarekin bukatzeko garaia da. Ez dugu Poliziaren
zuriketarik onartuko, besteak beste, horrelako ezbeharrak gertatzen
ari direnean. Gauza bat jakinekoa da: poliziek guztion gainetik
daudela uste dutela. Arazo argi bat dago auzi honetan, eta ezin dugu
beste alde batera begiratu. Borroka ideologikoa egiteari uko egiten
badiogu, Poliziaren egiturazko arazoari buruz hitz egin beharrean
eredu polizialari buruzko eztabaidaren tranpa irensten badugu, jai
ederra dugu aurrerantzean.

Etxerik gabeko pertsona bat hil da Tuteran
Pertsona bat hilik topatu dute berriki Tuterako (Nafarroa) parking publiko batean. Badirudi kale-egoeran zegoela gaur egun, baina oraindik ez dute lortu bera identifikatzea. Heriotzaren arrazoia guztiz argitu ez badute ere, hainbat hedabidek seinalatu dute posible dela gizonezkoa kamioi batek harrapatu izana istripuz, eta gidariak alde egin izana konturatu gabe.

Aurreko astean bertan, Donostian (Gipuzkoa), etxerik gabeko beste pertsona batek galdu zuen bizia. Donostian bakarrik, kale-egoeran zeuden lau lagun hil dira ikasturte honetan.

Voxek 13 milioi euro desbideratu ditu Disenso Fundaziora 2020tik
Vox alderdi faxistak 12,9 milioi euro transferitu dizkio Disenso Fundazioari sei urtean, erakundearen urteko kontuek erakusten dutenez. Hain zuzen ere, duela sei urte sortu zen Santiago Abascal buru duen elkartea. Cadena SER irrati-kateak eskuratu du informazio ofiziala, eta zehazten denez, iaz bi milioi euro gehigarri desbideratu zituen alderdiak Abascalen fundazio horretara. Zifra horri beste milioi bat euro gehitu behar zaizkio, gainera, urtea hasi zenetik ekainera bitartean ordaindu direnak.

Finantza-balantzeetan jasotako artxibo historikoak ekarpen instituzionalen etengabeko joera bat erakusten du: beste bi milioi euro 2024an, bi milioi eta erdiko partidak 2023ko, 2022ko eta 2021eko ekitaldietan, eta 400.000 euroko hasierako ordainketa bat 2020an. Voxek, bere kudeaketa-txostenean, mugimendu horiek justifikatzen ditu, fundazioak "ikasketa, prestakuntza eta dibulgazio jarduera handia garatu" zuela argudiatuz. Dokumentuen arabera, Disenso Fundazioak nortasun juridiko propioa duenez, bere kontuak ez dira zehazten Voxen zerga-egituraren barruan, eta praktika hori beti defendatu izan du alderdiaren zuzendaritzak aurretiazko polemiken aurrean, dohaintzen zenbatekoa "eskasa" dela ziurtatuz.

Bestalde, finantza-dokumentazioaren arabera, erakundearen diru-sarrera arrunten %25,6 iturri pribatuetatik datoz, gehienak afiliatuen kuotetatik. Fundazioak 71.194 afiliatu ditu guztira, baina horietatik 33.609 baino ez dira alderdiarekiko betebehar ekonomikoak egunean dituztenak, erdia baino gutxiago. Pasiboei eta zorpetzeei buruzko atalean, bestalde, 2025eko kontuek erakusten dute Voxek erabat kitatu duela Hungariarekin zuen finantza-lotura, 2023an MBH Banki (Viktor Orban presidente ohiaren bueltako entitate bat) eskatu zizkion zazpi milioi euroak osorik itzuli baititu jada.

Alderdi faxistak aurretik ere jo zuen Hungariako bankura, eta 14 milioi euroko abalak eman zizkion hark. Voxek argudiatu zuen "Espainiako finantza-erakunde bakar batek ere ez zuela onartzen bere eragiketa komertzialak babestea". Hala ere, Orbanen agintaldiaren azken urtean, Abascalen alderdiak alde batera utzi zituen atzerriko zerbitzuak, eta Extremadurako Parlamentuko hauteskundeak ordaintzeko hiru kreditu berri sinatu zituen: 130.356 eurokoak guztira, BBVAren, Banco Santanderren eta Abancaren artean banatuta.

Alderdiaren aldeko ebazpen judizial bat ere jasotzen da aipatutako dokumentazioetan, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin baitzituen Kontu Auzitegiak alderdiari ezarritako bi zigor administratibo. Gorenak indargabetutako isunak 233.324,22 eurokoak eta 862.496,72 eurokoak ziren, eta zuzenean lotuta zeuden Espainiako Estatuko erakunde fiskalizatzaileak adierazitako zalantza batzuekin, Voxen promozio-materialaren finantzaketaren legezkotasunaren inguruan eta jasotako dohaintza posible batzuen inguruan.

Santurtzin, justizia eskatu dute Anderrentzat
Gaur eguerdian, bortizkeria eta inpunitate polizialaren aurkako oihuak ozen entzun dira Santurtziko (Bizkaia) kaleetan, ehunka lagun atera baitira kalera Anderrentzat justizia eskatzeko. Brote psikotiko bat izan zuenean, bere kontra bortizki esku hartu zuten udaltzainek, taser-pistola bat eta borrak erabilita. Koman sartu zen interbentzio horren ondorioz, eta asteazkenean galdu zuen bizia. Bada, gaur, biktimaren gertukoei babesa emanez eta justizia eskatuz, manifestazio handi batek igaro ditu kaleak, udaletxe aurretik abiatuta. Ezkerraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), Berri Otxoakek eta beste hainbat taldek antolatu dute protesta.

Mobilizazioaren amaieran, minutu bateko isilunea egin dute bertaratutako pertsonek, Anderren oroimenez. Horren ondoren hartu dute hitza antolatzaileek, eta seinalatu dute "oso larriak" direla gertakariak. Lau udaltzainen artean jipoitu zuten Ander, eta gero, bi orduz egon behar izan zuen anbulantziaren zain. "Horren aurrean zer aurkitu dugu? Hamaika lerroburu esanez 'hiru
polizia zaurituta' omen zeudela, eta  gazteari eta jipoiari buruz aipamenik ere ez; komunikabideen errelato desitxuratuak,
gertatutakoa ezkutatuz eta Poliziari biktima izaera emanez".

EAJren eta Voxen jarrera: babesa Poliziari eta buloak

Azaldu dute Santurtziko Udalaren (EAJ) jarrera izan dela, hasieratik, "erabateko babesa adieraztea indar polizialei". Gertakariak ezkutuan mantentzea "ezinezkoa izan denean", ikerketa bat irekitzeko eskatu du udalak, baina "Poliziaren jarduna inondik inora ere kolokan jarri gabe", manifestazioaren deitzaileen esanetan.

"Hori guztia gutxi balitz, Vox alderdi faxistak gezur eta bulo
arrazistak zabaltzeko aprobetxatu du egoera gogor hau. Oraindik ere
gertatutakoaren inguruko informaziorik ez zegoenean eta publikoki
esaten zen bakarra 'hiru udaltzain zauritu' zeudela zenean, 'Joven de
jovenladia' bezalakoak entzun behar izan ditugu [biktimari buruz]. Argi geratzen da
faxistei ez zaiela biktima axola, arrazista nazkagarri batzuk izatea
baino".

Ez da kasu bakartu bat

Gaurko protestan, dena den, presente izan dute Santurtzin gertatutakoa ez dela "kasu isolatu" bat: "Euskal Herrian adibide asko ditugu. Ertzaintzaren eskuetan Flotillako kideek jasan zuten errepresioa oso hurbilekoa egiten zaigu Santurtzin. Iker Arana gazte bilbotarraren adibidea ere badugu, bere auzoko Gaztetxea defendatzeagatik mutilatu baitzuten. Ezkerraldeko zerrenda beltza ere luzea da: Barakaldoko Poliziak tiroka egiten dio aurre egoerari. Ongi daki hori, bere babesleku bakarra zen zubitik bera botatzen ari zirenean, begian tiro egin zioten pertsonak. Begia galdu zuen. Barakaldoko udal-polizia izan da taserra eta droneak erabiltzen lehena Euskal Herri osoan. Duela hilabete batzuk, beste gizon bati ere tiro egin zioten. Eta horrekin, azken bi urteetan, hiru pertsonaren aurka egin dute tiro. Sestaon, gazte batek testikulu bat galdu zuen jipoi polizial baten ostean".

Mobilizazioaren deitzaileek ohartarazi dute "gizartearen eta indar polizialen faxistizazioa" erakusten duela horrek guztiak, eta "erabat normalizatuta dagoela ez-hilgarriak diren armen erabilera", Poliziak "inpunitate osoz" erabiltzen baititu "jendea mutilatzeko eta hiltzeko". Eta gaineratu dute: "Polizia leporaino armatuta dago; taserrak, droneak, borrak, foam-balak...".

Gaurkoan, beraz, polizia-indarren berezko funtzioak nabarmendu dituzte berriz: "Poliziaren funtzioa langileria otzanduta eta diziplinatuta mantentzea da, eta zentzu horretan kokatu behar dugu indarkeriaren eta errepresioaren erabilera. Gure zeregina da inpunitate poliziala seinalatzea eta normalizazioaren aurka borrokatzea. Etorkizunean inork horrelako erasorik jasan behar ez izateko".

"Langile-klasea Donostiatik bota eta aberatsentzako hiri bilakatu nahi dute"
Bulebarretik abiatu da Donostiako Kontseilu Sozialistak gaurko antolatu duen manifestazioa, eguerdian. Hiri-eredu kapitalistaren aurka borrokatu zioen pankarta handi bat mobilizazioaren buruan zela, erdiguneko kaleak hartu dituzte ehunka pertsonak, salatzeko etxebizitzaren eta turismoaren negozioa ardatz duen hiri-eredua indarrez ezartzen ari direla Donostian. Eta salaketa hori xehatu dute Kontseilu Sozialistako kideek manifestazioa bukatu denean, Sarriegi plazan: "Hiri-eredu kapitalistaz hitz egiten dugunean,
burgesiaren neurrira eraikitako hiriez ari gara. Jabe handi eta
enpresarien bizimodura egokitutako hiriak, haien poltsikoak betetzeko
pentsatutakoak. Eredu honek ez die langile-klasearen beharrei
erantzuten. Areago, etxebizitzaren prezioa dela-eta, milaka pertsona
Donostiatik kanporatzen ditu".

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/GedarLangileKZ/status/2070823483110523343

Donostiako alkate Jon Insaustik eta EAEko Etxebizitza sailburu Denis Itxasok proposatzen dituzten aterabideak kritikatu ditu Kontseiluak, gogoraraziz eremu batzuk "tentsio handikotzat" izendatzea eta "etxebizitza gehiago eraikitzea" dela politikariek proposatzen dutena. "Neurri horien helburua ez da etxebizitza-eskubidea
bermatzea, biak aplikatuta ere, etxebizitzaren prezioa mugarik gabe
igotzen ari baita", Donostiako kideek seinalatu dutenez: "Zein da, beraz, neurri horien xedea? Zalantzarik
gabe, etxebizitzaren negozioa bermatzeko, jabeen eta enpresarien
eskubideak babestea".

Luxuzko turismo masiboa

Horren adibide modura aipatu dute Donostiako kaian arriskuan dagoen pertsonaren kasua, Elizak bere etxetik bota nahi baitu: "Desalojo saiakera hau ez da edozein testuingurutan gertatzen. Azken sei
urteetan Donostiako Elizak 50 milioi euro irabazi ditu bere jabetzak
hotelak eraikitzeko salduz". Horiek horrela, Kontseilu Sozialistak uste du "luxuzko turismorik gabe ezingo genukeela gertakari hori ulertu", hiriko "negozio-izarra" bihurtu delako.

Jakinarazi dutenez, "azken 15 urteetan 70 hotel eraiki dira, hiriko erdigunea luxuzko
turismora bideratutako merkataritza eta zerbitzuz josi dute,
Intxaurrondon sei izarreko hotela eraikitzen ari dira… Langile-klasea Donostiatik bota eta aberatsentzako hiri bilakatu nahi dute". Insaustik, berez, konpromisoa hartu zuen Grosen hotel gehiagorentzako lizentziak ez emateko, baina onartu egin du Mariaren Bihotzean hotel berri bat egiteko lizentzia, besteak beste.

Olatu erreakzionarioa, segurtasuna eta ordena

Kontseilu Sozialistatik ohartarazi dute, gainera, "segurtasuna eta ordena" bilakatu direla alkatearen eta EAJren obsesio: "Ez kasualitatez, beren eginbeharra hirian eredu
ekonomiko hori burutzeko baldintza politikoak ezartzea baita.
Horregatik elikatzen dituzte ideia klasistak zein arrazistak, eta
ezkutatu egiturazko pobrezia eta horien kausak. Defendatzen duten
hiri-ereduan pobreek ez baitute lekurik". Horri lotuta, gogoan izan dute, ikasturte honetan, kale-egoeran zeuden lau pertsona hil direla Donostian, azkena aste honetan: "Saihestu zitezkeen heriotzak izan dira guztiak, eta beraz,
erantzuleak dituzten heriotzak; etxebizitzarekin negozioa egiten duten
enpresarietatik hasi eta negozio horiei alfonbra gorria jartzen
dietenetaraino".

Bestalde, gogorarazi du "hiri-eredu kapitalistaren aurkako borroka isilarazten" saiatzen direla etengabe udaletik, "propaganda zentsuratzen, militantziari jazartzen eta mugimendu
politikoen eskubideak murrizten"; "militantzia politikoak ere ez duelako lekurik defendatzen duten
hiri-ereduan".

"Instituzio publikoek sektore pobretuenak
segurtasunaren arazoaren erantzule eta enpresariak etxebizitza-arazoaren konponbide gisa saldu nahi dizkigute. Baina gezurretan ari dira. Badakigu gure
bizitzekin negozioa egiten duten enpresariak pobretze orokortuaren
erantzuleak direla, horregatik jarraituko dugu diskurtso
erreakzionarioen eta etxebizitzaren negozioaren aurka borrokatzen", aldarrikatu dute manifestazioaren amaieran, hiri-eredu kapitalistari aurre egitera deituz.

Beste prostituzio-sare bat Donostian
Algortan (Getxo, Bizkaia) berriki sexu-esplotazioko sare bat desegin ondoren, Donostian (Gipuzkoa) izan da prostituzio-sare baten aurkako operazio bat. Hamabost pertsona atxilotu dituzte egitura horri lotuta. Ikertu nagusia 2018an atxilotu zuten jada, Gipuzkoako beste esplotazio-klub bat zela-eta. Atzeman duten azkeneko prostituzio-sarearen zentroa Zubiberri bidean kokatutako txalet bat zen, eta aipatutako proxeneta horrek eskuratzen zuen han lortutako irabazien %50.

Gutxienez hamahiru emakume zituzten harrapatuta esplotazioko egituran. Mehatxuak tarteko, etengabeko kontrola ezartzen zieten proxenetek, janzteko moduan barne; eta esplotatzaileetatik bik kontrolatzen zituzten txaleteko jarduna, ordainketak nahiz emakumeen mugimenduak, bezeroengana mugitu behar zirenean. Harremanetarako web-orriak kudeatzen zituzten bezeroak erakartzeko, eta drogak ere banatzen zituzten txaletean.

Maiatzean izan ziren lehen miaketak etxe horretan, eta dirutza eta drogak aurkitzeaz gain, hainbat arma topatu zituzten bertan; bi pistola, katana bat, hiru taser-gailu...

Iruñeko Udalak murrizketak ezarriko ditu udal-etxebizitzetarako sarbidean
Udal-etxebizitzei buruzko ordenantza berri bat dauka esku artean Iruñeko Udalak (EH Bildu), eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, erabiltzaileentzat murrizketa gehiago eta babes gutxiago dakartza, udal-etxebizitzetara sartzen diren pertsonak "azkarrago kanporatu" ahal
izateko. "Administrazioak
aldi baterako erabilera-epeak ezartzen ditu, aurrez zehaztutakoak,
nahiz eta pobrezia ez den kondizio iragankor bat berez; horrela,
pertsona gehiago pasatu daitezke baliabide publikoetatik eta azkarrago
utz ditzakete, haien egoera konpondu den ala ez axola izan gabe", seinalatu dute sindikatutik.

2016ko ordenantza ordezkatuko du araudi berriak, eta behin betiko onartua izateko bidean da. Sindikatuak azaldu du "etxebizitzaren
arloan babes publikoaren eskatzaileen kopurua handitu" izanari erantzuten diola aldaketak, baita "etxebizitza-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak gero eta gehiago" izateari ere. Baina, krisiaren aurrean, "errealitateari
erantzuteko baliabideak handitu beharrean", udalaren jarrera "lehendik dauden
baliabideen gaineko presioa handitzea" izan da, sindikatuaren esanetan.

EH
Bildu, PSN, Contigo-Zurekin eta Geroa Bairen aldeko botoak

Martxoaren 30ean egin zioten bide ordenantza berriari, alde bozkatu baitzuten EH
Bilduk, PSNk, Contigo-Zurekinek eta Geroa Baik. Ziur aski, uztailaren hasieran onartuko dute neurria behin betiko, osoko bilkuran. 2016tik indarrean dagoen ordenantza eta orain onartuko dutena alderatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta nabarmendu du "eredu-aldaketa" bat ekarriko duela, "udal-etxebizitzen erabiltzaileen betebeharrak, haien gaineko kontrol-mekanismoak eta bazterketarako arrazoiak gogortuko" dituena eta "babes-bermeak ezabatuko" dituena.

Etxegabetze azkarragoak eta berme gutxiagorekin

Udal-etxebizitzen izaera juridikoa aldatuko du ordenantzak, sindikatutik zehaztu dutenez: "Larrialdiko udal-etxebizitzak
hiri-errentamenduen legediari lotuta zeuden. Araudi berriak, aldiz,
etxebizitzak udal-zerbitzu publiko baten barruan integratutako 'aldi
baterako zuzkidura-ostatu' gisa definitzen ditu". Zehaztapen juridiko horrek ondorio zuzenak ditu erabiltzaileentzat, izan ere, "etxebizitzan
jarraitzeko eskubidea ez da ohiko alokairuaren parekoa izango",
eta, gainera, bide egingo zaie "administrazio bidezko etxegabetzeei". "Lehen,
normalean, okupazio kasuetarako gordetzen zen aukera hori".

Desalojo administratiboek "epeak
asko murrizten dituzte eta maizterren defentsarako aukera ia erabat
ezabatzen dute", sindikatuaren hitzetan: "Prozedura ez da
epaitegietatik pasatzen, eta administrazioak berak erabakitzen du
noiz utzi behar duzun etxea". Aipatutako aldaketa juridikoarekin, "etxegabetze administratiboaren bidea udal-etxebizitza guztietara
hedatuko da".

Udalak jasotako "Ekarpenen Txostenean" ageri da xehetasun hori, hala baitzioen norbaitek egindako iruzkinak: "24.1 artikuluak modu orokorrean ezartzen du betebeharrak urratzeak etxebizitza berehala uztea ekarriko duela. [...] Nola gauzatuko da berehalako irteera hori familiak etxebizitza borondatez uzteari uko egiten badio?". Udalak honela erantzun zion: "Nahikoa izango litzateke 39/2015 Legeak [...] arautzen duen administrazio-prozedura eta ebazpen araubidea aplikatzea, eta hori izango da erabiliko dena".

Alokairua ordaintzeko dirua zuzenean kentzea eta sartzeko irizpide gogorragoak

Hori gutxi balitz, bi hilabetetik gorako ez-ordaintzeak daudenean, maizterren diru-sarreretatik zuzenean hartuko du dirua udalak, "baita
diru-sarrera horiek familia-unitateko edozein kidek jasotzen duen
Errenta Bermatutik badatoz ere", sindikatuak jakinarazi duenez. Pobreziaren
eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak alegazio bat aurkeztu zuen artikulu horren aurka, iritzita "enbargaezina" izan beharko lukeela Errenta Bermatuak, baina eskaera baztertu zuen udalak. Sindikatuak kritikatu du "familia
zaurgarrien diru-sarrera urriak enbargatzeak haien zaurgarritasuna
areagotzea eragin dezakeela".

Bestalde, udal-etxebizitzetara sartzeko eta horietan egoteko irizpideak ere zorroztuko ditu udalak. "Azken
bi urteetan etxebizitza-alternatibarik baztertu ez izana eskatzen da; udalak egokitzat jotzen dituen lekualdaketak onartu behar dira; eta
etxebizitza bilatzeko jarrera aktiboa mantendu behar da, izan
etxebizitza publiko zein pribatuak", azpimarratu du sindikatuak. "Pertsonen eta familien infantilizazioa" gaitzetsi du, eta gogorarazi du sarri ikusi dela zer nolako bizitoki-alternatibak eskaintzen dituzten udal-administrazioek: alegia, "familien
beharrei inolaz ere erantzuten ez zietenak", besteak beste, "errotzea,
familia-unitatearen tamaina, mendekotasun egoerak edo eskaintzen
ziren etxebizitzen kalitate eskasa" kontuan hartzen ez zirelako.

Horrekin batera, araudi berrian ezartzen diren "baremazio-irizpideak" salatu ditu sindikatuak: puntuak emanez sarituko da "beste pertsona
batzuekin etxebizitza partekatzeko prestutasuna", "eremu
geografikoa aldatzeko prestutasuna" edo "laguntza sozialeko
prozesuei atxikitzea". Etxegabetze
bat jasan izanak puntuak ematen jarraituko du, baina orain, maizterren "fede
onez" gertatu izana sarituko du udalak. Gainera, "gizarteratzearekin
lotutako konpromiso zehatzak sinatzera eta udal-zerbitzuek
zehaztutako jarraipen-programetan parte hartzera" behartuko ditu maizterrak udalak.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak laburbildu duenez, beraz, "etxebizitza
egonkor baterako eskubidea indartu beharrean, aldi baterako,
baldintzatutako eta etengabeko berrikuspenera azpiratutako
ostatu-eredu bat sendotzen du" ordenantzak eta "bazterketa kudeatzera bideratuta" dago, "haren
erroei heldu ordez". Eta araudi berrian, gainera, "biraketa zigortzaile" bat atzeman daitekeela ere ohartarazi du: "Kontrol
burokratiko handiagoak eta Errenta Bermatuaren zuzeneko erauzketak
gizarteratzea administrazioaren tutoretza iraunkor eta hertsagarri
bihurtzen dute".

Santurtziko udaltzainek gazte bat erail dute
Astelehenean, Santurtziko lau udaltzainek brote psikotiko bat izaten ari zen gazte bat modu bortitzean atxilotu zuten, borrak eta taserra erabilita. Atxiloketaren ondoren ospitaleratu egin zuten, eta bi egun koman eman ostean, asteazkenean hil zen.

Santurtziko Udalak (EAJ) eta hainbat komunikabidek zabaldu zuten gaztea agenteen aurka oldartu zela. ErNE erakunde polizialak ere gertakarien inguruko bere bertsioa plazaratu zuen, eta udalak elkartasuna adierazi zien agenteei. Bestalde, Bizkaiko Voxek gaztearen lurralde-jatorriari buruzko bulo arrazistak zabaldu zituen.

Gertatutakoa salatzeko, mobilizazio bat antolatu dute biharko Ezkerraldeko hainbat eragilek, Bortizkeria polizialari ez! lelopean. Deitzaileen artean daude Berri Otxoak eta Ezkerraldeko Gazte Koordinadora Sozialista (GKS), besteak beste.

Kale-egoeran zegoen pertsona bat hil da Donostian
Kale-egoeran zegoen beste pertsona bat hil da Donostian, bertako Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez. Ikasturtea hasi zenetik, etxerik gabeko lau lagunek galdu dute bizia Gipuzkoako hiriburuko kaleetan, joan den neguan gutxienez hiru pertsona hil baitira.

Donostiako Kontseilu Sozialistak salatu du La Sirena udal-aterpetxeko plazak hutsik mantentzen dituela udalak, eta bitartean, kale-egoeran dagoela jendea. Iazko abenduan, udala etxerik gabeko pertsona baten heriotza ezkutuan gordetzen saiatu zela azaldu zuen Kontseilu Sozialistak.

Lau urte Melillako hesiko sarraskitik: 70 bat pertsona erail zituen Poliziak
Duela lau urte, 2022ko ekainaren 24an hain zuzen ere, Marokoren eta Espainiako Estatuaren arteko muga gurutzatzen saiatu ziren ehunka pertsona (ia 2.000 izan ziren hainbat iturriren arabera), Melillako hesia igarota. Bi estatuetako polizia-indarrak, ordea, ikaragarrizko biolentziarekin saiatu ziren haien saiakera oztopatzen, eta gogor kargatu zuten migratu nahian ari zirenen kontra.

Biktimen kopuru zehatza ez da sekula argitu, baina zenbait Gobernuz Kanpoko Erakundek azaldu izan dute 70 lagun erail zituztela egun horretan. Iturri ofizialen arabera, 23 inguru izan ziren. Horrez gain, baina, hainbat pertsona desagertu ziren sarraskian.

Badirudi Marokoren lurraldean izan zirela erailketa denak, Marokoko jendarmeen aldetik hain zuzen ere, baina gerora argitaratu diren informazioek erakutsi dute Espainiako Guardia Zibilak ere bortizki jardun zuela: gasa erabili zuen pertsona horien aurka, eta harriak bota zizkien.

Sarraskia gertatu eta bi urtera, 2024an, Marokoko Fiskaltzak bertan behera utzi zuen Melillako hesian gertatutakoari buruzko ikerketa, eta auzia artxibatu zuten. Bada, Espainiako Estatuan are ahalegin txikiagoa egin zuten gertaerak argitzeko eta erantzukizunak eskatzeko: Espainiako Fiskaltzak 2022ko abenduan artxibatu zuen ikerketa, eta ez zuten inolako neurririk hartu Guardia Zibilak edo Barne Ministerioak ardura har zezaten.