2020ko urriaren 20a

Egilea: Kapitalaren mintegia




Gaiak: Kapitala.

Karl Marxek idatzitako KAPITALA lanaren mintegiaren zazpigarren saioa. Hurrengo gaiak landuko ditugu:

XIV. KAPITULUA. GAINBALIO ABSOLUTUA ETA ERLATIBOA

XV. KAPITULUA. LAN INDARRAREN PREZIOAREN ETA GAINBALIOAREN MAGNITUDE-ALDAKETAK

XVI. KAPITULUA. GAINBALIO-TASA ADIERAZTEKO ZENBAIT FORMULA


Irakurketan lagungarri da atxikituta doan irakurgaiaren laburpena.


IRAKURKETA SAIOEN EGUTEGIA:

1) Lehenengo atala (1, 2 eta 3 kapituluak). Ekainak 3 - Uztailak 4

2) Bigarren atala (4 kapitulua). Uztailak 5 - Uztailak 15

3) Hirugarren atala (5, 6 eta 7 kapituluak). Uztailak 16 - Abuztuak 4

4) Hirugarren atala (8 eta 9 kapituluak). Abuztuak 5 - Abuztuak 29

5) Laugarren atala (10, 11 eta 12 kapituluak). Abuztuak 30 - Irailak 15

6) Laugarren atala (13 kapitulua). Irailak 16 - Urriak 15

7) Bosgarren atala (14, 15, 16 kapituluak). Urriak 16 - Azaroak 1

8) Seigarren atala (17, 18, 19, 20 kapituluak). Azaroak 2 - Azaroak 15

9) Zazpigarren atala (21 eta 22 kapituluak). Azaroak 16 - Abenduak 1

10) Zazpigarren atala (23 kapitulua). Abenduak 2 - Urtarrilak 1

11) Zazpigarren atala (24 eta 25 kapituluak). Urtarrilak 2 - Urtarrilak 31


METODOLOGIA

-Guztira 11 saio izango dira.

-Atal bakoitza zehaztutako epean irakurri behar da.

-Iruzkinak aktibo daude:

    -Irakurri ahala, zalantzak komentatu eta horien gaineko argipenak egiteko.

    -Atal bakoitzean lantzen diren gaien inguruko eztabaidetan sakontzeko.

-Iruzkinak idazteko ez da erregistrorik behar. Emaila eta erabiltzaile izena eskatzen ditu, besterik ez.

-Arazorik badago edo metodologiaren inguruko argipenak jasotzeko idatzi harremanak@gedar.eus helbidera.

Iruzkinak

3 iruzkin
M
Mattin Azaroak 9

Kaixo! Hasteko zorionak, mintegi hauen laburpenak egiteko zein web orriak berak dituen lanak egiteko denbora eta konpromezua hartzen duzuen militante guztiei! Bejondeizuela! Laburpen zorrotzak eta landuak ari dira izaten. Beraz eskerrik asko. Iruzkin honen arrazoira pasaz, besterik gabe XVI. kapituloko laburpenean gainbalio tasa-ren formula adierazteko marx-ek erabiltzen dituen forma ezberdinen esposaketan, azkenengo formula gaizki agertzen dela jakinarazi nahi nuen. Hau da, "Ordaindu gabeko lana (gaibalioa) / ordaindutako lana (beharrezko lana)" beharrean, alderantziz agertzen da. Bestalde, XV. kapituluko A ataleko 1. legearen formulazioa gaizki dagoela esango nuke, orden horretan formulatzeak interpretazio okerretara eramaten baikaitu. Hau da, formulazio horrekin; iraupen-aldaketarik jasan ez duen lanaldi batek, lanaren produktibitatea aldakorra den egoera batean, balio produktu berdina ekoizteaz gain, ekoitzitako produktuen kantitatea eta prezioa berdin mantentzen dela irudikatz ... Gehiago Irakurri

Kaixo! Hasteko zorionak, mintegi hauen laburpenak egiteko zein web orriak berak dituen lanak egiteko denbora eta konpromezua hartzen duzuen militante guztiei! Bejondeizuela! Laburpen zorrotzak eta landuak ari dira izaten. Beraz eskerrik asko. Iruzkin honen arrazoira pasaz, besterik gabe XVI. kapituloko laburpenean gainbalio tasa-ren formula adierazteko marx-ek erabiltzen dituen forma ezberdinen esposaketan, azkenengo formula gaizki agertzen dela jakinarazi nahi nuen. Hau da, "Ordaindu gabeko lana (gaibalioa) / ordaindutako lana (beharrezko lana)" beharrean, alderantziz agertzen da. Bestalde, XV. kapituluko A ataleko 1. legearen formulazioa gaizki dagoela esango nuke, orden horretan formulatzeak interpretazio okerretara eramaten baikaitu. Hau da, formulazio horrekin; iraupen-aldaketarik jasan ez duen lanaldi batek, lanaren produktibitatea aldakorra den egoera batean, balio produktu berdina ekoizteaz gain, ekoitzitako produktuen kantitatea eta prezioa berdin mantentzen dela irudikatzen da. Besterik gabe. Eskerrik asko.

A
Aitor Azaroak 12

Kaixo Mattin! Mila esker ekarpenengatik! Lehena jaso dut, hau da, ordaindu gabeko lana eta ordaindutako lanaren arteko erlazioa zuzendu dut, pdf-an ikus daitekeen bezala. Bigarren ekarpena ere zuzena da, baina oraindik ez dut jaso. Izan ere, jatorrizko testuarekiko fideltasuna zaintze aldera, aipatutako atala irakurri behar dut modu egokian formulatu ahal izateko. Aldaketa jaso bezain laster konfirmatuko dut bide honetatik, irakurleek jakin dezaten, eta gaizki ulertuak saihesteko. Ondo izan!

Kaixo Mattin! Mila esker ekarpenengatik! Lehena jaso dut, hau da, ordaindu gabeko lana eta ordaindutako lanaren arteko erlazioa zuzendu dut, pdf-an ikus daitekeen bezala. Bigarren ekarpena ere zuzena da, baina oraindik ez dut jaso. Izan ere, jatorrizko testuarekiko fideltasuna zaintze aldera, aipatutako atala irakurri behar dut modu egokian formulatu ahal izateko. Aldaketa jaso bezain laster konfirmatuko dut bide honetatik, irakurleek jakin dezaten, eta gaizki ulertuak saihesteko. Ondo izan!

A
Aitor Azaroak 29

Kaixo! Kosta zait honekin jartzea baina zuzendu egin dut aipatu parrafoa.

Kaixo! Kosta zait honekin jartzea baina zuzendu egin dut aipatu parrafoa.