2020ko urriaren 18a

Egilea: Kapitalaren mintegia




Gaiak: Kapitala.

Karl Marxek idatzitako KAPITALA lanaren mintegiaren seigarren saioa. Hurrengo gaiak landuko ditugu:

XIII.KAPITULUA. MAKINARIA ETA INDUSTRIA HANDIA


Irakurketan lagungarri da atxikituta doan irakurgaiaren laburpena.


IRAKURKETA SAIOEN EGUTEGIA:

1) Lehenengo atala (1, 2 eta 3 kapituluak). Ekainak 3 - Uztailak 4

2) Bigarren atala (4 kapitulua). Uztailak 5 - Uztailak 15

3) Hirugarren atala (5, 6 eta 7 kapituluak). Uztailak 16 - Abuztuak 4

4) Hirugarren atala (8 eta 9 kapituluak). Abuztuak 5 - Abuztuak 29

5) Laugarren atala (10, 11 eta 12 kapituluak). Abuztuak 30 - Irailak 15

6) Laugarren atala (13 kapitulua). Irailak 16 - Urriak 15

7) Bosgarren atala (14, 15, 16 kapituluak). Urriak 16 - Azaroak 1

8) Seigarren atala (17, 18, 19, 20 kapituluak). Azaroak 2 - Azaroak 15

9) Zazpigarren atala (21 eta 22 kapituluak). Azaroak 16 - Abenduak 1

10) Zazpigarren atala (23 kapitulua). Abenduak 2 - Urtarrilak 1

11) Zazpigarren atala (24 eta 25 kapituluak). Urtarrilak 2 - Urtarrilak 31


METODOLOGIA

-Guztira 11 saio izango dira.

-Atal bakoitza zehaztutako epean irakurri behar da.

-Iruzkinak aktibo daude:

    -Irakurri ahala, zalantzak komentatu eta horien gaineko argipenak egiteko.

    -Atal bakoitzean lantzen diren gaien inguruko eztabaidetan sakontzeko.

-Iruzkinak idazteko ez da erregistrorik behar. Emaila eta erabiltzaile izena eskatzen ditu, besterik ez.

-Arazorik badago edo metodologiaren inguruko argipenak jasotzeko idatzi harremanak@gedar.eus helbidera.

Iruzkinak

3 iruzkin
J
Junkal Lekuona Urriak 22

Aupa! XIII. ataleko bederatzigarren azpiatalaren amaieran Marxek hauxe adierazten du: "Al hacer que maduren las condiciones materiales y la combinación social del proceso de producción, hace madurar las contradicciones y antagonismos de la forma capitalista de ese proceso, y por ende, al mismo tiempo, los elementos creadores de una nueva sociedad y los factores que trastuecan la sociedad vieja". Gure interpretazioa zera da, Marxen ustez kapitalismoaren baldintza tekniko eta sozialak behar bezala garatzea ezinbestekoa dela sozialismoa eraikitzeko. Honen harira bi zalantza ditugu: Iraganeko esperientzia iraultzaileetan bete al zen baldintza hau? Zer nolako gaurkotasuna du baieztapen honek? Aldez aurretik mila esker.

Aupa! XIII. ataleko bederatzigarren azpiatalaren amaieran Marxek hauxe adierazten du: "Al hacer que maduren las condiciones materiales y la combinación social del proceso de producción, hace madurar las contradicciones y antagonismos de la forma capitalista de ese proceso, y por ende, al mismo tiempo, los elementos creadores de una nueva sociedad y los factores que trastuecan la sociedad vieja". Gure interpretazioa zera da, Marxen ustez kapitalismoaren baldintza tekniko eta sozialak behar bezala garatzea ezinbestekoa dela sozialismoa eraikitzeko. Honen harira bi zalantza ditugu: Iraganeko esperientzia iraultzaileetan bete al zen baldintza hau? Zer nolako gaurkotasuna du baieztapen honek? Aldez aurretik mila esker.

A
Aitor Azaroak 2

Kaixo Junkal! Nik ez nuke ezartzen duzuen beharrezkotasuna hain hertsiki baieztatuko, edo baldintzak ezarriko nizkioke, gutxienez. Bada eztabaida historiko bat, honen harira, Marxen ustezko teleologiaz aritzen dena. Teleologia da helburu batetara iristeko fase zehatz batzuk zeharkatu behar izatea, eta, beraz, sozialismoaren teleologia litzateke ezinbestean garapen baten fase guztiak eman behar izatea, sozialismoa eraikiko badugu. Honen ondorio kaltegarria litzateke subjektu iraultzailea garapen "ekonomiko" objektiboaren mendeko egitea, eta, beraz, subjektuaren askatasuna deuseztea, "ekonomia" baten elementu soila bilakatzeraino. Hein handi batetan horixe izan da aipatzen dituzuen iraganeko esperientzietan emandakoa: ez hainbeste iraultza garapen hori eman gabe gertatu izana, hau da, baldintza objektiborik egon gabe gertatu izana (azken finean, askok Errusiar iraultza modernizazio atzeratu gisa kalifikatu du, hau da, aipatzen duzuen kontzepzioaren arabera ez zen bertan baldintza objekt ... Gehiago Irakurri

Kaixo Junkal! Nik ez nuke ezartzen duzuen beharrezkotasuna hain hertsiki baieztatuko, edo baldintzak ezarriko nizkioke, gutxienez. Bada eztabaida historiko bat, honen harira, Marxen ustezko teleologiaz aritzen dena. Teleologia da helburu batetara iristeko fase zehatz batzuk zeharkatu behar izatea, eta, beraz, sozialismoaren teleologia litzateke ezinbestean garapen baten fase guztiak eman behar izatea, sozialismoa eraikiko badugu. Honen ondorio kaltegarria litzateke subjektu iraultzailea garapen "ekonomiko" objektiboaren mendeko egitea, eta, beraz, subjektuaren askatasuna deuseztea, "ekonomia" baten elementu soila bilakatzeraino. Hein handi batetan horixe izan da aipatzen dituzuen iraganeko esperientzietan emandakoa: ez hainbeste iraultza garapen hori eman gabe gertatu izana, hau da, baldintza objektiborik egon gabe gertatu izana (azken finean, askok Errusiar iraultza modernizazio atzeratu gisa kalifikatu du, hau da, aipatzen duzuen kontzepzioaren arabera ez zen bertan baldintza objektiborik eta, hortaz, berauek sortzeko iraultza izan da), baizik eta iraultza bera baldintza horiekiko menpekotasunetik askatu ezina. Nik baldintza horiek ohikoan egiten dena baino modu zabalagoan ulertuko nituzke: baldintza sozialak aipatzen direnean, ez dira soilik baldintza "ekonomikoak" modu aldebakarrekoan eta ekonomizistan ulertuta, baizik eta gehiago baldintza sozio-ekonomikoak eta politikoak. Adibidez, Marxen ustezko teleologia, zeina marxista desberdinek babestu duten, deuseztatzen duten testu desberdinak daude, bereziki Marxek, bere azken urteetan, Errusiako egoerari lotuta idatzitakoak. Horiek, eta horien inguruko irakurketak, jasotzen dira Teodor Shaninen "El Marx tardío y la vía rusa" liburuan. Laburbilduz, bertan Marxek aukera ikusten zuen Errusian sozialismoaren eraikuntza gauzatzeko kapitalismotik igaro gabe, Errusiari bereziak zitzaizkion nekazal-komunen bidez, hau da, forma sozial komunitarioaren bidez, betiere kontutan hartuta beste herrialde batzuetan emandako garapenarekin lotuta gertatu behar zela. Horrek subjektuaren eta politikaren zentralitatea aldarrikatzen du, batasunarena eta horren bidezko ekintza kontzientearena, eta ez, sarri interpretatu den bezala, politika ekonomizista eta mekanizistarekiko mendekotasuna. Nire ustez, bada, iraganeko esperientzia askotan "ekonomiaren" interpretazio erreformistak (gestioa, aparatu objektibo batekiko eta hari berezkoa zaion subjektibitatearekiko (burokrazia) mendekotasuna...) politika iraultzailearen beharrezkotasuna eta zentralitatea gainditu zuen.

J
Junkal Lekuona Azaroak 10

Aupa Aitor: Mila esker erantzun izanagatik. Zure iruzkina oso baliagarria egin zaigu gure artean auzi hau eztabaidatzeko, eta autore komunista ezberdinen posizioak bilatu eta ezagutzeko. Ondo izan!

Aupa Aitor: Mila esker erantzun izanagatik. Zure iruzkina oso baliagarria egin zaigu gure artean auzi hau eztabaidatzeko, eta autore komunista ezberdinen posizioak bilatu eta ezagutzeko. Ondo izan!