AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Jon Kortazar
2022/05/18 10:48

Ukraina eta Donbassen inguruko gaurkotasunaren gaia dela eta, bi iritzi-artikulu irakurri ditut azken egunotan; bata Joxe Manuel Odriozola euskara irakaslearena (“Iragana orainaz mintzo da”; Berria, 2022-IV-27i) eta bestea Alternatibako kide Joxe Iriarte “Bikilarena” (“Faxista eta atzerakoiak Ukrainako gerran”; Gara, 2022-IV-28ii). Biak, Euskal Herriko sektore soziologiko batetan erreferentziazko hedabideak izaki, iritzi artikuluoi ematen dieten zabaltasuna medio, zenbait kontzeptu erantzutea beharrezkoa begitantzen zait.

Artikuluok bi ikuspuntu ezberdin dituzte, lehen ezberdintasuna izaki Iriarteren artikulua objektibotasun itxura edo asmo batetik egindakoa delarik –posizioa ez hartzeko asmoz, edo posizioa hartzea ezkutatuz-, eta Odriozolarenak, ordea, posizioa hartzeko asmo garbiagoa erakusten du.

Iriarte “Bikilak” artikulua faxismoaren inguruan enfokatzen du, edo hobeto esanda faxismoa erabiltzen du aldez aurretik erabakita duen posizio bat justifikatzeko. Kasu honetan Bikilaren posizioa da Errusiaren inbasioaren aurka Ukraina babestea eta Ukraina eta Donbassen artean posiziorik ez hartzea. Zergatik den posizio hori ez du azaltzen; baina hori justifikatzeko “bi aldeetan” jende gomendagaitza –hots, naziak- daudela erabiltzen du.

Iriartek hasi baino lehen “aukeratu” duenez Ukraina-Donbass gatazkan bi aldeak gaitzak direla, orduan bi aldeetako naziak –“naziak daude” baita bere artikuluaren oinarria- orekatu egin behar du, kasu batzuetan zenbait falazia erabiltzen baditu ere. Adibidez, badio guda honekin egin direla Azov eta enparauak “lehen mailako”; baina egia dena da Maidan Estatu-kolpean paper erabakigarria izan zutela eta horrek ekarri zuela ukrainar Estatuko zenbait sektoreetan (batez ere armadan eta polizian zein hezkuntzan) neurriz gaineko garrantzia izatea. Zein paper jokatzen dute ukrainar Estatuaren barruan, jakinik Zelenski berari, hauteskundeetan aukeratua izateko “Minskeko Ituna martxan jartzeko” eman zuen hitza jan arazi egin badiote? Ezin dugu esan bazterreko papera denik.

Bigarrenik, alderdi faxisten pisua gora-behera, hauen ideologia “Estatu-aparailu” ezberdinen ideologia nagusi bihurtu izana (Ukrainako kale-espazioak edo eskola-kurrikulumak hitz egin dezake horretaz). Joxe Iriarte marxista zahar bat dugu, hori dela eta Antonio Gramsciren eta Nikos Poulantzasen Estatu-aparailuen egiturez eta ideologiaz eginiko azterketak ezagun egin behar zaizkio; bietako inork ez du esaten Estatu-aparailu ezberdinen ideologia nahitaez ideologia horrek parlamentuan duen ordezkaritzaren araberakoa denik. Euskal Herriko (eta Kataluniako eta Espainiako) ezkerrak ez al du behin eta berriz salatu 1978-osteko Espainiar Estatuaren “lorratz frankista”, “izaera frankista”, nahiz eta 2017 arte (Vox) alderdi frankistarik ez agertu? Analisi horiek Bikilarentzat ezagun izango dira: polizian, judikaturan, kapital handian erregimena frankistaren ideologiadun pertsonak, ohiturak egiturak bizirik mantendu izan direlako. Eta analisia zuzena da. Baina galdera da, zergatik Iriartek ez du analisi hau aplikatzen Ukrainan? Halakorik taldeek ez dute halako pisu erabakigarririk Donetsken, eta hau ezin da itzuri.

Bikilak esan dezake “Mosku Kiev baino hurbilago dago faxismotik”; ziur aski ahaztu ditut bai dekomunizazioaren legea, zeinak ez soilik Alderdi Komunista, baizik eta baita ere edozein espresio komunista debekatzen duen –kazeta hau ilegala zatekeen Ukrainan-; edota hizkuntzen gaineko lege ezberdinak, zeintzuek edozein koofizialtasun ezabatzen duten –baita ere ukraineraz besteko hizkuntzak nagusi diren tokietan- eta Estatuaren hizkuntza baita ere gutxiengo etnikoen agerkarietan inposatzen duten. Halako neurri hertsatzailerik ez dago Errusian.

Adibideekin jarraituz, alde batetik Azov batailoia “Parlamentuan ez dagoela” dio baina gero Dugin aipatzen du (Argentinan bizi dena, eta errusiar eguneroko politikan duen itzala hutsaren hurrena dena) Donetskeko edo “errusiar nazionalismoaren” pertsona oso erabakigarri bezala. Azov Batailoiaren indar-neurgailu bakar bezala ordezkaritza parlamentarioa hartu ostean, deigarria da neurgailu hori Duginen edo errusiar ultranazionalisten edo nazien kasuan ez erabiltzea. Kasu honetan halako taldeek Donbassen izan dezaketen pisua puztu egiten du talde ezberdinen zerrenda luze bat eginez, kasu batzuetan desegindako edo Donbassetik egotzitako taldeak (Unité Continentale, Sputnik i Pogrom, adibidez) edo faxistak eta bestelako ultraeskuindarrak nahastuz (adibidez Errusiako Mugimendu Inperiala, neotsarista). Zerrenda honi “froga” bezala “nazioarteko loturak” ere aipatzen ditu, hauek Donetsk eta Lugansken alde sekula agertu ez badira ere –adibidez Vox “Putinekiko hurbileko” aurkezten du, nahiz eta Vox publikoki atera Kieven defentsan-. Beste alde batetik, isildu egiten ditu Azov Batailoiak eta Gorputz Nazionalak arrakasta osoz Kieven egindako ultraeskuindarren nazioarteko topaketak –Bikilak Donbass babesten duen talde ultranazionalista poloniar txiki bat aurkezten digu, isildu egiten du poloniar eta ukrainar ultranazionalisten lankidetza askoz ere emankorragoa-.

Praktikan, Bikilaren enfoke osoa ezeztatzailea da, logika positibo edo proposatzailerik gabekoa: zeren alde edo zergatik alde galdetu ordez, zeozerren (Donbassen) alde zergatik ez garen egon behar da honen helburua. Hau da, langa oso goian jartzen du mugimendu bati “onarpena” emateko, bestelako ukoa luzatzen dio, kasu honetan Donbasseko mugimenduari. Iriarteren artikulua cancel-culture famatuaren beste adibide bat besterik ez dugu. Hala ere, ikusi beharko da Bikilak cancel-culture prozedura horri beti eusten al dion? Euskal autodeterminazioaren aldeko borroka kantzelatuta gera daiteke Jon Mirande zela eta? Iriartek aipatutako Unité Continentale talde famatu horretako militanteak, Donbassetik kaleratuak izan ostean Irakeko Kurdistanera joan ziren borrokara, Bikilak Irakeko Kurdistan kantzelatuko al du? Eta ez ditugu aipatuko Ukrainako batailoien eta Siriako Kurdistango YPGren artean egon den trasbasea, hautsak gehiegi harrotu nahi ez ditugu eta.

Pentsamoldea halako logika ezeztatzailean oinarritzeak zerbait arriskutsua du, eta da “besteren esku” uzten dela posizio hartzea guztiak; hau da, ez dela egoerari buruzko analisi materialistaren arabera posizioa hartzen: zerk eraman duen gatazka horretara, zein den gatazkaren oinarrian dagoen kontradikzioa, zein mediazio dagoen kontraesan honen eta beste faktoreen artean –historia, programa politikoak eta abar-; eta dena uzten du “nork babesten” duenaren esku, hau da, kanpo faktoreen esku. Iriarteren tesien arabera, II Mundu Gudan ez zatekeen Ardatzaren eta Aliatuen artean aukeratzearen alderik izango, Aliatuen alde zenbait talde edo Estatu faxista edo faxismoarekiko hurbileko izan baitziren –Poloniako diktadura, Greziako diktadura, Frantziako erresistentzian alistatutako maurrasista zahar batzuk, eta abar-.

Hala ere, Bikilari bere artikuluan gako bat azaltzea falta zaio: zergatik daude hainbeste errusiar nazi (Errusiako errusiar, ez Ukrainako errusiar etniako) Azov Batailoian eta Ukrainako beste talde paramilitar batzuetan, edo ukrainar alderdiaren aldeko propaganda egiten? –Batzuk gainera, Poroxenkok edota Zelenskik “zerbitzu bereziengatik esker onez” ukrainar herrtaratasuna emanda-. Dmitri Diomuxkin, Maksim Martsinkevitx, Aleksei Levkin, Sergei Korotkikh, Ilia Goriatxev bezalako izenak edo Restrukt, WotanJugend, Russkie, Russki Tsentr, M8l8th bezalako antolakundeak edo musika-talde erreferentzialak aipatu ditzazkeguiii. Jakina bada faxismoa eta nazismoa ultranazionalismo mota bat bada, deigarria da nazio bateko ultranazionalistak beren nazioaren kontra aritzea (kontrako eredurik ez dugu guda honetan, ez dugu ukrainar ultranazionalista bat ere ezagutzen guda honetan Donbass/Errusia alderdiaren alde). Noiz izan zen nazio jakin bateko ultranazionalistek beren nazioa “traizionatu” zuten azkenengo aldia? Asmatu duzue, 1945an bukatu zen guda hartan, beren armadaren aurka eta Alemaniaren alde, “Kolaboen” fenomeno famatua gertatu zenean. Kasu horietan ultranazionalista horiek euren ideologia jarri zuten beren Estatuaren (demokrata “degeneratua” finean) aurretik, Alemaniarengandik “Europa berria”, “birsortze nazionalerako aukera” eta abarrak esperoz. Guda honetan ere baditugu ultranazionalistak beren nazioaren kontra, eta kasu honetan ere isuria alde bakarrekoa da. Pista bat eman beharko zukeen honek, zergatik dauden hainbeste errusiar ultranazionalista “errusiar alderdiaren” aurka eta zergatik ikusten duten Ukrainan garatu izan den “iraultza nazionala” eredu bezala.

Odriozolak ordea bestelako ikuspuntu bat erabiltzen du. Bikilak elementu (ustezko) bat badarabil “posiziorik eza” justifikatzeko (edo Donbasseko Herri Errepublikei elkartasuna ukatzeko), Odriozolak badu elementu baieztatzaile bat oinarri: nazionalismoa. Bere ustez, nazioak eta “nazioen autodeterminazioa” dira arazoaren koxka, hala dio berak: nazionalismoa da historiako motor nagusienetako bat, nagusiena agian (…) ez dago aberririk gabeko burgesiarik edo langileriarik”. Joxe Manuel Odriozolak nazioen arteko borroka horretan, nazionalismo zilegizkoen (kasu honetan ukrainarra) eta zilegi ez direnen edo “erasokorren” (kasu honetan errusiarra) artean bereizten du; ex populo argudio bat erabiliz gainera: irakurleen belarrian soinu goxoa ezartzen du nazionalismo bat katalan (euskal?) nazionalismoekin parekatuz eta beste espainiar nazionalismoarekin parekatuz.

Hala ere, oso hankamotz geratzen zaigu Odriozolaren artikulua. Izan ere, nazioak badira historiaren motorra,eta “nazio guztiei autodeterminazioa zor” bazaie ez dugu ulertzen nola artikulu osoan “Donbass” edo “Donetsk eta Lugansk” bezalako hitz edo kontzeptuak ez diren agertzen; jakinik 2014an Donetskeko Herri Errepublikak eta Luganskeko Herri Errepublikak erreferendum batean erabaki zutela independente izan nahi zutela (eta zortzi urtetako gerra jasan izan dute Kieveko Gobernuaren aldetik). Odriozolaren arabera, ez dira existitzen, beraz, “Errusia” edo “errusiar nazionalismo espantsionista asimilatzailea”-ren (beraz, ukrainar nazionalismo “defentsiboaren” aldean, gaitzaren) proxy bezala dituela ondorioztatzen dugu. Donbassen nortasuna, historia, finean autodeterminazioa eta subjektu bezala egikaritzea desagertuta daude Odriozolaren artikuluan, eta 2014tik aurrerako gatazka ere bai.

Hemen agertzen zaigu lehen arazoa: Odriozolak nazioak hizkuntzekin identifikatzen eta parekatzen ditu (berriz ere, gure inguruko ereduak “esportatuz”, gurean hizkuntza elementu oso garrantzitsua izan baita). Arazoa da, beti ez dela hala (Jugoslavia ohian, serbiarrek, kroaziarrek eta bosnakiarrek hizkuntza berean egiten dute, eta nekez hartuko genituzke nazio beraren parte gisa). Eta arazoa da baita ere, beste elementu bat ahazten duela: lurraldearena. Lurraldea nazioa definitzeko edozein definizio akademikotan agertzen zaigu, bai artikulu honetan aipatutako Stalinen definiziotik hasiz, Leninengandik jarraituz (zeozergatik ez zituzten judutarrak “naziotzat” jotzen, zeozergatik egin zioten aurre austromarxisten nazio-kontzeptu estra-territorialari), eta baita ere egungo definizio akademikoetan bukatuz (adibidez, Benedict Anderson). Nazio guztiek dute lurralde bat errebindikatu beharra, baina hemen, lurraldea zedarritzean sortzen da arazoa: nazio bat izateak ez baitakar honek errebindikatutako lurralde osoan nazio hori berdin sentitzen denik, lurraldearengan edo beste nazioekin (nazioez ari naiz oraindik, ez Estatuez) talkarik egingo ez duenik edo kontraesanik ez dagoenik, mugako eskualdeak egon ez daudenik. Kasu honetan Donbass dugu arazoa: Ukraina da edo ez da? Ukrainar nazioaren lurraldearen baitan sartzen ote da nagusiki errusieraduna den eskualde hori? Errusiar hiztun horiek ukrainar naziokoak al dira? Hemen datza arazoa, ez nazioa izatean, baizik eta nazioaren lurraldea noraino luzatzean; hau desagertarazteak edo honi ezinikusiarena egiteak (edo are “errusiar” huts gisa tratatzeak?), Odriozolak egin moduan, ez du arazoa konpontzen edo gainditzen. Eta ezta ere “hau Espainiaren antzekoa da, hura aldiz Katalunia edo Euskal Herriaren antzekoa” esateak. Joxe Manuel Odriozolak historia aztertzeko beharra aipatzen du, baina ez du batere ahaleginik egin bere artikuluan Donbass (eta oro har, egungo Ukraina Hego-Ekialdea) Ukrainaren parte nola izatera iritsi zen eta beraz nola bizi duten eskualde (errusieradun) horretako biztanleek ukrainartasunarekiko harremana.

Donbassek historia propioa du, industriarekin eta XIX mendeko gorakadarekin lotua; hots, komunitate horren identifikazioaren oinarrietako bat industriari eta lanari lotua izan zaio. Mugako eskualde izaki, bere baitako sentimendu indartsu bat izan du betidanik. Lurralde hori “Ukraina” deitutako unitate politiko baten parte hain zuzen Sobietar Batasunaren parte bezala sartu zen –aurretik ez zen egungo ukrainar kontzientzia garatu zen “Errusia Ttipia” eskualdearen parte hartzen-. 1918ko otsailean bertako komunistek Donetsk-Krivoi Rog Errepublika Sobietarra aldarrikatu zuten, Fiodor Sergeiev “Artiom” ezizendunaren buruzagitzapean (bitxikeria gisa, aipa dezagun haren seme Artiom Sergeiev, euskaldun batekin, Amaia Ruiz Ibarrurirekin ezkondu zela). 1918ko otsail horretan Kiev gorrien kontrolpean zegoen, beraz errepublika berri hori aldarrikatzeko arrazoia ez zen “ideologikoa” izan, beste mota batetakoa baizik, nortasun kulturalekoa izan zela pentsa genezake. Bide batez, Moskuko boltxebikeek –Leninen Gobernuak- ez zuen aintzatetsi eta Ukrainako Errepublika Sobietarraren parte izan zedin agindu zuen (hara, Errusiatik Ukrainaren mugak handitu egin zituzten). Argudia dezakegu 1918ko otsailean, guda zibilaren hastapenetan eta I Mundu Gudatik guztiz atera gabe (1918ko martxoan sinatu zen Brest-Litovskeko Ituna eta alemaniarrak sartu ziren Ukrainan), erabakiak premiaz hartzen zirela, fundamentuzko eztabaidarako beharrezko tarterik ez zegoela eta agian eztabaida arrazional baterako baldintzak egonda Donetskeko langileek ez zuketela 1918 hartan Ukrainaz bereiztearen alde egingo; baina nolabaiteko nortasun bat egon bazegoela argi erakusten du honek. Hau ezin da “errusiar asimilazio” soil bezala tratatu, ezta ere donbasstarrak errusiar nazionalismoaren mesedeko kolono eta abar gisa. Eta ezin da ezkutatu beraz Donbass eta oro har Hego-Ekialdeko eskualde hori (1925eko zentsu etnikoaren arabera, gehiengo etniko errusiarduna) Ukrainan Sobietar Batasunaren eraginez sartu zela. Honek bi arlotan ihardesten du Odriozolaren artikulua: alde batetik, Sobietar Batasuna errusiar nazionalismoaren jarraipen bezala tratatzeaz ez dator bat eskualde horietan ukrainar identitatea Sobietar Batasunaren garaian zabaltzearen errealitatearekin –Ukrainako zentsu etnikoetan Ukrainako Hego-Ekialde horretako populazioaren 1925eko eta 1985eko identifikazio etnikoa alderatzea besterik ez dago-, eta bestetik, kontuan izan behar dugu zonalde handi horren ukrainartzea eta ukrainar nortasuna bereganatzea sobietar kontestuan eman zela, sobietar ondarea eskualde horren ukrainartasun berezi horren parte zelarik. 2014tik hona arteko Kieven politika ultranazionalistak, aipatu bezala komunismoa, sobietar historia, ondarea, balioak eta abarrak kriminalitzatzeak, ondorio logiko gisa, eskualde hau ukrainartasunetik aldentzea besterik ezin du ekarri. Hau ulertu beharra dago, iragana mintzo bada –Odriozola aipatzearren- iragana osorik ezagutu beharra dago.

Honez gain, marko teorikoaren bigarren arazoa agertzen zaigu: Odriozolak argi definitzen du beraren ustez zeintzuk diren nazionalismo “zilegizkoak” eta zeintzuk ez diren “zilegitasunik gabekoak”. Odriozolak garbi erakuste du nazionalismo batzuk askatzaileak direla, “espantsionismaren” aurkakoak direnak, beraz nazionalismo mota baten eta bestearen arteko osina zabaldu du. Errusiar eta ukrainar nazionalismoen artean zein zer den ere garbi du. Jakina, Estaturik gabeko nazionalismoak, koertzio-tresnak eskura ez dituztelarik, koertziorako kulturara gutxiago emanda daude Estatudun nazionalismoak baino; eta nolabait potentzialitate demokratiko handiagoa izan dezakete (hainbat marxistek historian zehar esan duten moduan). Baina beste afera bat da nazionalismoa bera hartan bada unibertsal emantzipatzaile bat, edo nazionalismoak –Estatu gabeko herriena bada ere- aurreko egoera, hau da, nazioen arteko borrokaren premisak gainditzeko gai baden; hau da, dialektika askatzaile bat baduen. Odriozolaren arabera, erantzuna ezezkoa da, hau da, nazioen arteko borroka betierekoa izateaz gain, ez dago hartaz kanpo ezer ere ez, dena irensten du.

Baina historiak ez du Odriozolaren alde hitz egiten. Estatu gabeko herrien nazionalismoaren helburua ez da baldintza jakin batzuk gainditzea, baizik eta Estatudun nazionalismoak jabe diren baldintzen jabe eurak ere izatea. Hori onartuta, nazionalismoen borrokan, nazionalismo jakin bat, demokratikoena ere, “bere aurkakoa” bihurtzeko –dialektikaren arauek dioten moduan- aukerak oso handiak dira. Historiak ematen dizkigu baita ere nazionalismoen arteko kontraesan hau, nazionalismoen arteko dialektika kontraesan emantzipatzaile nagusi gisa jotzearen aurkako arrazoiak: Ukrainaz ari garenez, Ukraina Mendebaldeko biztanleek poloniar nazionalismo Estatuduna sufritu zuten gerren arteko garaian, baina abagunea izaterakoan, ukrainar nazionalismoaren poloniarrekiko tratua ez zen hobea izan, okerragoa izan. Jugoslaviako Erresumaren (1918-1941) politika zentralistaren aurka, kroaziarrek eta albaniarrek protestatzeko arrazoiak bazituzten, baina 1941ean nagusi izatera pasa zirenean, nazio-zanpaketa inoiz baino gogorragoa ezarri zuten Balkanetan. Beraz, dialektika hau gainditzeko baldintzak ez daude dialektika honen baitan, beste nonbaiten baino; halere, esan bezala, Odriozolak hori ukatzen duenez gertatzen zaio hurrengoa: SESB “Errusia” bezala aurkeztu behar duela, ezin baitu hura nazio-Estatua ez den beste zerbait gisa ulertu. Hau da, Odriozolaren kontakizunetik Donbass desagertzeaz gain, nazioen arteko borroka gainditzeko baldintzak, moduak, bestelako ortzimugak desagertu egiten dira.

Arazo teoriko hauen ondorioz gertatzen zaio Odriozolari SESBen inguruan hainbeste akats historiko ugari egitea, hau “herri txikien” etsai bezala erakutsi nahi izanagatik –edo behar izanagatik, nazioen etengabeko borrokaren aipatuta arkitektura teoriko hartan oinarritzen bagara, ez baitugu beste irtenbiderik-. Lehenik eta behin arazo logiko bat dugu, izan ere XIX mendean ukrainerarentzat egoera ezin beltzagoa aurkezten baditu, Valueven zirkularrak (1863) eta Emseko dekretuak (1876) ukrainera debekatu egin bazuten, nola zatekeen posible aldi berean Sobietar Batasunak sorrera momentutik “errusiartzea indartzea” (are gehiago?) eta aldi berean 1933an “ukrainartzea gelditzea” (beraz ukrainartzea martxan zegoen? Noiz jarri zen martxan?) edo 1958an “hizkuntza aukeratzeko eskubidea” eman izana gurasoei (hau al da “errusiartzea gogortzea”?).

Odriozolak kronologia bat erakuste digu, antza denez errusiar nazionalismoak ukrainar nazionalismoari edo ukrainar nazioari eginiko kalte guztiak zerrendatuz. Horietako bat da “1914 eta 1916 artean, Ukraina Mendebaldean errusiarrek ukrainera Elizan eta eskolan debekatu izana” -1915ko iraila arte izan zen, ez 1916 arte-. Ez dugu hori ukatuko; Lehen Mundu Gudaren kontestuan eman zen Halitxina probintziaren konkista (Austria-Hungariaren parte) Errusiak “anai errusiarrak askatzea” bezala aurkeztu zuen eta asimilazio nazionaleko politika garatu zuen; baina baita ere orduko halitxinar populazioaren sektore batengan, “erruteniar zaharrakiv” edo “erruteniar moskuzaleak” izenez ezagutuak zirenengan, oinarritu zen. Populazio-sektore errusiarzale autoktono hau Austro-Hungariar Inperioak gogor zapaldu zuen, horietako asko Talerhof herriko kontzentrazio-eremura bidaliz (30.000 halitxinar moskuzale atxilotu zituztela eta 3.000-5.000 hil zirela kalkulatzen da). Halako epaiketa eta erabaki askotan fiskal lanetan aritu zena Kost Levitski austro-hungariar parlamentuko diputatu nazionalista ukrainarra izan zen. Levitski berriz aurkitzen dugu 1941 urtean Lviven, kasu honetan banderisten aldeko lanean, pogrom odoltsuak berriz gertatzen ari zirela. Honekin ez dugu esan nahi halitxinarren artean ez zegoela sentimendu ukrainarrik, edo mugimendu ukrainarzalerik, edo bertako hizkera ukraineraren aldaera ez denik. Hau da, honek ez du esan nahi Halitxina Ukraina ez denik, edo hala dela esateko arrazoirik ez dagoenik, eta ezta ere 1914-1915ko errusiar okupazioak politika asimilatzaile gogorra egin ez zuenik; baina bortizkeria aipatzen badugu, isuriaren norabide biak kontuan hartu behar ditugu –halitxinar errusiarzaleak ez ziren inolako errusiar inperialismoaren “ondorio ustel”, Halitxina ez baitzen Errusia inoiz izan; bertan jaiotako mugimendu, bertako tradizioan ernaldutako produktu baino-.

Hala ere, egitateen itxuraldaketa are okerragoa bihurtzen da Odriozolak SESB aipatzerakoan. Odriozolaren ustez SESB “Errusia Handiaren proiektuaren jarraipena” besterik ez zatekeen izango. Baieztapen horrek hainbat distortsio erakusten ditu; alde batetik sobietartasuna errusiarra ez den beste nazioez arrotz bezala hartzen duelako, eta bestetik, sobietar ideologia eta tsarismoaren artean nolabaiteko jarraikortasuna iradokitzen duelako, Iraultzak ekarri zituen aldaketa guztiak –aldaketa politiko, sozial, ideologiko, filosofiko- ukatuz. Hau ikusten da adibidez, “1920. Sobietarren Ukraina hartu zuten. Hurrengo sei hamarkadetan errusiartze politika gogorragoak ezarri zituzten” esaten duenean. Esaldi hori Odriozolaren pentsamoldean koherentea barruan koherentea denik ezin da ukatu; izan ere dena gatazka nazional batera murrizten du, “sobietarrak” Ukrainarekiko arrotz balira moduan. Arazoa da, ez direla horrela, “sobietarrak” Estatu-antolakunde mota baten aldekoak ziren, langile Sobietetan oinarritutako boterearen aldekoak, eta berdin zeuden Ukrainan zein Errusian zein bestelako nazioetan. Ukrainan bertan, iraultza-garaietako gertakizun famatuak izan ziren adibidez 1917ko Kharkoveko Sobieten Kongresua (zeinak Ukrainako Sobieten Errepublika aldarrikatu zuen) edo 1918ko Kieveko Arsenal lantokiko matxinadav. Armada Gorriaren fundazioan eta burutzan ere ukrainar piloak hartu zuen parte. Hots, ez ziren kanpotik etorrikoak ez Ukraina “hartu zutenak”, bertakoak (ere) baizik. Are gehiago, 1919an, ukrainar nazionalistek Ukrainaren gaineko kontrola denbora tarte labur batez berreskuratu zutenean, Mikhailo Hruxevski ukrainar historiagile ospetsu eta politikari nazionalistak (Rada edo ukrainar parlamentuaren lehen lehendakaria) esan zuen Sobietetan oinarritutako Gobernua zatekeela komenigarriena ukrainar masak gobernatzeko. Jakina, hori ez zuen otutze hutsez esan, baizik eta Sobietek ukrainar herriarengan lortu zuten atxikimenduaren eraginez –eta postura hartze horrek, ukrainar beste nazionalistek, Petliurak adibidez, Hruxevski erbesteratzea ekarri zuten-vi.

Sobietar Batasunaren hizkuntzekiko errealitatea Odriozolak aurkezten digunetik nahiko urrun dago; izan ere, hasieratikoakvii eta konstanteak izan ziren hizkuntza ezberdinak promozionatzeko ahaleginak; Konstituziotik hasita, Richard Pipes historiagile antikomunistak onartu zuen moduan (“Sobietar Errusia izan zen nazioen printzipioa lege bihurtu zuen lehen Estatua”viii). Zenbait historiagileren arabera, 1919-1920 arteko Gobernu nazionalista antikomunisten nazio-eraikuntza lanak sobietarrek aintzatetsi izan zituzten (jakina, beste ideologia baten pe)ix. Adibidez hezkuntzan, 1927ko datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ukrainar ikasleen %93,7k eta bielorrusiarren %90,2k zeuden euren “ama hezkuntzan” matrikulatutax. Ukrainan 1928rako, 20.000 eskoletatik 14.000 ukrainerazkoak ziren (1.500 errusierazkoak)xi. Bielorrusian, 1930rako, eskolen %93 ziren bielorrusierazkoakxii. Kontuan izanik aurreko egoeran hizkuntzak nola zeuden, halako lorpena, perfektua ez bazen ere, ikaragarria izan zen. Politika horrek jarraitu egin zuen 1930eko hamarkadan, adibidez, 1938ko legaren ostean -lege hori askotan, okerbidez, “errusiartze-lege” bezala hartzen da, errusiera jakintzagai bezala arautu zuelako-, egia esan, eskola ez-errusiarren kopurua are gehiago handitu zenxiii. Baina baita ere hezkuntzaz kanpo. 1928an, errusiera ez ziren beste 47 hizkuntzatan 207 egunkari editatzen ziren SESBn, eta 1938rako 66 ziren egunkariak editatzen ziren hizkuntza ez-errusiarrak, 2000 egunkari baino gehiago editatuz, Juri Slezkinek ematen dituen datuen araberaxiv. Ukrainan, adibidez, hamarkada honetan aurrerapena oso handia izan zen: 1924an egunkarien %37,5, aldizkarien %32 eta liburuen %31 ateratzen ziren ukrainerazxv; 1928an ordea, egunkarien %71 eta liburuen %54 ukraineraz ateratzen ziren; eta 1930an egunkarien %84 eta liburuen %70 ateratzen zen hizkuntza horretanxvi. Ukrainera zein bielorrusiera, ordura arte “baserri-hizkera” bezala deskribatuak zirenak –Odriozola zuzen dago honetan- ere, Sobietar Batasunaren pe (Stalinen garaian) estandarizatu ziren: bielorrusiera 1926an eta ukrainera 1927anxvii.

Halako politikak ere nabariak izan ziren Estatu-administrazioan, non komunistek “bertakoen” sartzea lehenesten edo funtzionarioek “bertako hizkuntza” ikastea bultzatzen zuten. Adibidez, Ukrainan, 1929rako goi-administrazioaren %36 ukrainarrak ziren (kontuan izan behar da ukrainar etnia, garai horietan hirietatik at kontzentratzen zela eta beraz, tradizionalki administrazioan ukrainar gutxi zeudela iraultzaren aurreko garaietan); baina behe-administrazioan %54 ziren; Bielorrusian, goi-administrazioan erdia bielorrusiarrak ziren eta behe-administrazioan %73; Georgian eta Armenian jada gehiengoa ziren bat behe zein goi-administrazioetan. Pixka bat mantsoagoa izan zen Asia Erdialdeko lurretako administrazioen “bertakotzea”: Uzbekistanen behe-administrazioan %41 uzbekiarrak ziren baina soilik %11 goi-administrazioan; Tadjikistanen tadjikiarrak %45 behe-administrazioan eta %14 goi-administrazioan eta Turkmenistanen, orpoz-orpo, %24 eta %8 turkmeniarrakxviii. Ordezkaritza politikoan ere tokiko ordezkari “Nazionalen” kopurua handitu egin zen: 1927an Ukrainako Sobieten X Biltzar Nagusian, ordezkari sobietarren %60 ukrainarrak zirenxix. Bielorrusian 1927an Ordezkarien %48 ziren bielorrusiarrak, eta, 1929an, %61 (herrietan, %72)xx. Tatarstanen, 1927rako, Sobieten %90 tatarieraz funtzionatzen zutenxxi, eta 1926an, Ukrainan Gobernuaren erabakien, eta oro har komunikazioen %65 ukraineraz ziren –Bielorrusian, 1928rako, Gobernu-komunikazioen %90 bielorrusieraz zen-xxii.

Alderdian ere “bertakotze” bat nabaria zen. Alderdiko kide gehienak, Errusia ez beste Errepubliketan, geroz eta gehiago bertako nazionalitatekoak izatea, baita ere 1930eko hamarkadaren ostean: 1922an, Alderdi Komunistako kideen %72 ziren errusiarrak, baina 1927an %65 eta “Errusia ez beste lurretan”, errusiarrak ez zirenak %46,6 ziren. 1932rako datu horiek jada irauli egin ziren, “Errusia ez beste lurretan” militante gehienak errusiarrak ziren: %54xxiii. Hain zuen ere Ukraina da eredurik garbiena: Ukrainako Alderdi Komunista sortzerakoan, kiderik gehienak, hiri errusieradunetako proletalgoko kide, etnia-identifikazioz errusiarrak ziren. Baina hori aldatu egin zen 1920ko hamarkadan, Basil Dmitrixin ukrainar jatorriko historiagileak (joera nazionalistakoa) esaten digunez: 1922an jada Ukrainako Alderdi Komunistako militanteen %22,3 ziren, 1924an %33, eta 1927an, %52 (1930an, antzeko zenbakiak zituzten)xxiv. Beste alde batetik, sobietar politika nazionalari dagokionean hau “inposatu” bezala agertzen zaigu Mendebaldean, baita ere Odriozolaren artikuluan, norbaitek “Moskutik” “honarte bai, haratago ez” etengabe erabakiko balu bezala. Bestetik, hizkuntza nazionalak ez zekiten koadroek ikas zezaten programa bat martxan jarri zuten boltxebikeek (praktikanstvo), 1924an hasitaxxv.

Salbuespen bat gertatu zen errepublika gehienetan (bai Ukrainan eta Bielorrusian zein Erdialdeko Asian), proletalgoari dagokionez eta beraz, honen ondorioz, sindikatuei dagokionez. Kasu honetan, leheneste programek gutxiago iraun zuten. Bi izan ziren honetarako faktoreak: alde batetik, langile askok lanpostua galtzearen arazoari jarritako erresistentzia, eta beste alde batetik Alderdiak hain proletalgoaren gain halako politika kulturalak inposatzeko mesfidantza, kontuan izanik errepublika nazional askotan proletalgoaren gehiengoa errusiar etniakoa zela. 1926ko Stalinen eta Lazar Kaganovitxen artikulu ezberdinetan agertzen zena: “Ukrainako Sobietak ukrainartu ditzakegu, baina ezin diogu ukrainartzea inposatu Ukrainako proletalgo errusiarrari”; beraz “borondatezko –ez legezko- ukrainartzea” (hitzaldi, kontzertu eta abarren bidez) zen industrian martxan jarri zena. Hala adibidez, 1930eko hamarkadako lehen urteetan Ukrainan, lantegietako eta sindikatuetako buletin gehienak errusieraz ziren (ukraineran %30 bat), beste instituzioetan joera kontrakoa zeneanxxvi. Hau da, Sobietetan, Alderdian, hezkuntzan edo kulturan bertakotzea indartu egin zen unean, sindikatuak eta lantegiak mantsotu egin ziren.

Historiarekin jarraituz, Odriozolaren ustez, hurrengo mugarria 1933da: urte horretan Stalinek telegramaz agindu omen zuen ukrainartzea (hau da, ukrainar kulturaren bultzatzea) geratzea. Hemen bi gauza gertatzen dira: alde batetik halako erabakiak aldebakarreko bezala aurkezten edo ulertarazten dituena, Urliak telegramaz deitu eta dena aldatu SESB osoan, unisonoan aldatu bailitzan moduan. Bigarrenik, gaizki-ulertu edo desitxuratze potolo bat dago –aipatutako akats logikoaz gain-. Stalinek gomendatu izan zuena izan zen Ukrainako Errepublika Sozialistaz kanpoko eskualdeetan (Kuban, Ipar Kaukaso, Kazakhstan), bertako ukrainar komunitateek egindako ukrainartzearen aspektu batzuk itzularaztea izan zenxxvii, tokiko beste komunitate batzuekin talka egiten zuelako, ez ukrainartzea gelditzea (eta are gutxiago Ukrainan bertan). Ez zen Ukrainan ukrainartzea abolitu (eta ezta ere beste errepubliketan “bertakotzea”)xxviii.

Lehenari buruz, badira komentatzeko aspektu asko, batez ere, topikoak –ideologia burgesak, egia esan- Stalinen aldia gizon bakarraren erregealdi mugagabe gisa aurkezten baitigu, eztabaidarik izango ez bailitzan. Auzi nazionalaren inguruan, bederen, hori ez zen hala gertatu. Halako kideek agentzia lokala izan zuten, askotan zentruaren erabakiak baldintzatu, eragin edo itzularazi zuketelarik. Serhii Jekeltxik bezalako historiagile ukrainarren arabera, politika nazionalean tokiko indarrek autonomia eta eragin-gaitasun handiz jokatzen zuten (ideologia komunistaren barruan, noski)xxix. Alderdiaren arteko eztabaidetan norabide aldaketak eztabaidatuak izaten ziren, askotan organo batek beste baten kontra erabakiak har zitzakeelarik, lehia politikoak edo are joera eta dinamika kontrajarriak gertatzen zirela. Honen adibide dugu, 1933an Ukrainan “ukrainartzailerik” gogorrenen –Mikola Skripnik eta jarraitzaileen- kritika gogorra egin ostean, zenbaitek hura errusiartze bezala ulertzea –egunkari batzuk errusierara itzuliz, Alderdiaren jarduerak errusierarra pasaz-: Ukrainako Alderdi. Hau da, ukrainar nazionalismo politikoari kritika egiteak ez zuen esan nahi Alderdiak ukrainartzea gelditzea eskatu zuenik –batzuek hala ulertu bazuten ere-. Hain zuzen ere, “errusiartze espontaneo hori” (Terry Martinen hitzak erabiliz), Alderdiaren behe-mailako koadro batzuek bultzatu zutena, Alderdiak itzularazi egin zuen 1933ko bukaeran, Stanislav Kosiorrek ukrainartzearekin jarraitzeko deia egin zuenxxx. 1934an Bielorrusiako Alderdian zentralizaziorako haizeak gertatzerakoan (auzo Ukrainan gertatutakoa ikusita), Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak, Stalinen beraren ahotan adibidez Bielorrusiako Sobieten autogobernua defendatu izanaxxxi. Garai hauetan ere, nahiz eta esan bezala 1930eko hamarkadan baita ere nazio ezberdinetan kultura mailan klase-borroka gogortu –hau da, kultura bakoitza osorik bultzatu ordez kultura horretako elementu aurrerakoiak bultzatzea eta atzerakoiak erasotzea- “arazo nagusitzat nazio handiko txobinismoa” hartzen jarraitzen zutenxxxii.

Bigarren arazoari arreta handiagoa eskaini behar diogu; askotan ezkerretik “Stalinek posizioak indartu ahala” aurreko hamarkadako nazioaniztasunaren aldeko politikak ezabatu egingo bailitu aurkezten baitzaigu arazoa; gizon bakar batek “boterea eskuratzea”; “izua erabiltzea” eta “errusiartzea” sinonimoak izango bailiran. Honi buruz hitz egin beharra dugu, datuak eskuan jakina. Hain zuzen ere 1930eko hamarkadan ukrainartzeak eta bertakotzeak jarraitu egin zuten, are gehiago, geroz eta ahalegin gehiago egin ziren elkarren artean ezagutu zitezen, adibidez Moskun edo Leningraden urtero egiten ziren “hamarraldi” famatuen bidez –kultura jakin bati eskainitako hamar eguneko jaialdiak-xxxiii. Politika hauek urte ezberdinetan moldatu egin zirenik ezin uka, bai edukiarekiko eta bai helburuekiko: adibidez 1930eko hamarkada industrializatzailean kultur tradizionalismoarekiko edota bizitza tradizionalaren elementu bizirauleekiko askoz ere tolerantzia txikiagoa zegoen aurreko hamarkadan baino, hau da, klase borroka ideologiko-kulturala baita ere nazio ezberdinetako kulturara eraman zutenxxxiv.

Bertakotzearen” jarraipenaren eredutzat eskolak ditugu . Odriozolak Ukraina aipatu duenez, 1930eko hamarkadari buruzko Ukrainaren datuak ez dira berak aipatutako “ukrainartzearen geldialdiarekin” bat etortzekoak. Adibidez, Dmitrixinen arabera, 1934-35 ikasturtean, Ukrainan zeuden 21.000 eskoletatik 17.000 ukrainerazkoak ziren, zenbakiak berdin iraun zuen 1936-37 ikasturtean: bost milioi eta erdi ikasle ukrainerazko eskoletanxxxv -Terry Martinen arabera, 1933an Ukrainako eskolen %7 soilik ziren errusierazkoak eta 1934an soilik %8,5, oso zenbaki apalak, ez dator bat errusiartze gogorraren politikarekinxxxvi-. Bielorrusian, 1935an, 1858 eskoletatik 1624 bielorrusieraz ziren, ehunekotan %87,4xxxvii. Egia bada ere 1938an (Odriozolak bere kronologian data hau aipatzen du), hezkuntza legeak errusiera beharrezko jakintzagai ezarri zuela, baita ere beste hizkuntzetako eskola nazionaletan, egia esan, ehunekotan halako eskola nazionalen kopurua handitu egin zen. Blitsteinen arabera, errusiera jakintzagai beharrezko jartzeak bi helburu zituen: alde batetik errusieraren irakaskuntza, bai adinen arabera eta baita ere testuliburuen arabera erregularizatzea, eta bestetik, sobietar herritar guztien artean oinarrizko komunikazioa erraztea, batez ere, Armada Gorriaren errekrutatzeari begira –eskola nazionalen kopuruaren handitzeak ez du erakusten beste herrien errusiartzea bilatzen zenik-xxxviii. Terry Martinek esan bezala, “1933 urteak ez zuen Ukrainaren errusiartzea ekarri”xxxix.

Beste aspektu batzuetan ere “bertakotzeak” aurrera egin zuen 1930eko hamarkada horretan. Adibidez, literaturari dagokionez, Dmitrixinek ematen dituen 1935eko datuen arabera, Ukrainako egunkarien %56 ukraineraz zen (%26 errusieraz), 1930eko zifrak baino zertxobait gutxiago baina gehiengoa hala ere, eta 1936an, 13.000 liburutegi ukrainar baino gehiago ziren, urte horretan guztira 69 milioi liburu-ale atera zirelarik hizkuntza horretanxl. 1958an, Duxanben (Tadjikistaneko hiriburua), 89 liburutegi zeuden, 5.000 herritar bakoitzeko batxli. 1930eko hamarkadan bertakotzearen ahuldade nagusia zen goi-hezkuntzan era aurrerakountza handia eman zen: Ukrainan, karreraren arabera, ikasleen %40 eta %70 artean ukrainarrak zirenxlii. Prentsa arloan, datuek ere ez dute “errusiartze politikarik” izan zenik eusten; Ukrainak argitaratzen ziren ukrainerazko egunkarien kopurua aurreko hamarkadakoa baino handiagoa zen: 1935, 1936 eta 1937an, %80ren bueltan zegoen; nahiz eta Alderdiko goi-agintari batzuen ohartarazpenak medio 1938an egunkari errusiarrak indartzen hasi, 1938an eta 1939an ukrainerazko prentsaren zirkulazioa %70 baino pixkat txikiagoa zen, errusierazkoarena %30 bueltakoaxliii -orekatze honek ere ez du errusiartze bortitzik atzemanarazten-.

Alderdiari zegokionean, kide gehienak tokiko errepubliketan (eta batez ere tokiko etnian) errekrutatzen jarraitu zuten; adibidez, Ukrainako Alderdi Komunistaren kidetzan, ukrainarrak 1930an %54 baziren, 1933an %60 ziren eta 1938an, %63 (errusiarrak 1930an %26 izatetik, 1933an %22 eta 1938an %19 izatera pasa ziren)xliv. Berdina gertatu zen Asia Erdialdeko errepublika “turkikoetan” (non hiritar-baserritar amildegia askoz ere handiagoa zen, eta beraz, Alderdian –eta baita langileria industrialean- tokiko etniako jende gutxiago zegoen): errepublika horietan 1937an alderdikideen erdia zer bertako etnietakoaxlv. Bestetik, errepublika jakin batera beste batetik ekarritako koadroek, bai Alderdian eta baita ere administrazioan, bertako hizkuntza ikasteko politikarekin jarraitu zuten, argigarria da 1933ko azaroan Ukrainako Alderdi Komunistako Stanislav Kosiorrek halako hitzaldi argigarria botatzea: “Ukrainako administrazioan lan egin nahi duen orok jakin beharko du ukrainar herriaren hizkuntza” edo Tadjikistango Alderdi Komunistako idazkariak 1937an koadro tadjikar gehiagoren beharra azpimarratzeaxlvi.

Administrazioari dagokionez ere, gora egin zuen Ukrainako ukrainartzeak, 1935an, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren ordezkarien %50 baino gehiago ukrainarrak ziren, historian lehen aldiz (errusiarrak %25). Probintzia mailan ordezkari ukrainarren ehunekoa %43ra jaitsi bazen ere, barruti mailan %68 ziren, eta herri mailan zifra are handiagoa zenxlvii. Hain zuen ere, 1933an bertan, Ukrainako Alderdi Komunistako buru Stanislav Kosiorrek ukrainar koadro gehiago errekrutatzeko deia egin zuenxlviii. 1937an, Ukrainako Alderdia eta sobietak ukrainartzeko beste kanpaina bat hasi zen, Terry Martinen araberaxlix. Bielorrusian ere antzeko joera bat zen, 1934an Bielorrusiako Sobietetako ordezkarien %85 bielorrusiarrak zirenl. Honekin batera, ez soilik administrazio sobietarrean, baizik eta lanpostu “intelektualetan” (white-collar jobs), 1930eko hamarkadan langile ez errusiarren ehunekoak gora egin zuenli.

Baita ere, hiri ezberdinetan bertako proletarioak ager daitezen ere bermatu zuten: hau da, hiriak errusiartzerako berme izateari utzi zioten, hirietan jada “bertako” proletalgoa agertzen hasi zenlii. Beste aspektu batzuekiko ere, Estatu-kulturaren bertakotzeak jarraitu egin zuen: antzerkian eta operan, zeinetan batez ere errepublika bakoitzean tokiko antzerki-lan edo musikalen kopuruaren igoera handi bat eman zen, adibidez 1935an Ukrainako 97 antzeztokietatik soilik 28 ziren ez-ukrainarrakliii (eta bertako ekoizle edo konpositorerik ez bazen, errusiar edo nazioarteko musikalak itzuli egiten ziren, Baxkirian gertatu bezala, edo Ukrainan, non ukrainar operaz gain, errusiar operazko lanak askotan ukraineraz ematen zituzten, errusiar aktore edo zuzendarien kexen gainetikliv), 1929an Tadjikiar Drama-Antzerki Nazionala zabaldu zuten, 1932an Bielorrusiako Antzeztoki Nazionala zabaldu zutenlv eta 1941an turkmenierazko lehen opera idatzi zutenlvi. Kultura mailan ere literatur nazionalen ingurukolanketak jarraitu zuen 1930eko hamarkada horretan, 1933an Taras Xevtxenkoren inguruko ezagutza kanpaina bat hasi zen Ukrainan, askok “kultu” moduan jo zutenalvii. Peter Biltsteinen arabera, zeinak sobietar politika garai horietako beste europar Estatuekin konparatu zuen –horietako asko aurreko Inperioen errautsetatik sortutakoak, hau da, nazionalismo “askatzaile” baten proiektuaren eramale-, sobietarren asimilazio-politikaren maila txikiagoa izan zenlviii. Terry Martinen arabera, “Sobietar Batasuna izan zen gutxiengoen aldekoen politika aktiboak (Affirmative Action) ezarri zituen lehen Estatua, eta inongo Estatuk ez dut berdindu sobietar politika aktibo horiek”lix.

Ez da egia ezta ere, Odriozolak esan moduan, “Gerra Handiaren ostean sobietar komunismoaren hizkuntza ofizial moduan errusieraz ezarri zutenik”. Errusiera ez zen SESBren hizkuntza ofizial moduan ezarri 1990 arte, ordura arte errepublika bakoitzak bere politika propioa zuen hizkuntzekiko. Egia da errepublika askok bere hizkuntzarekin batera errusiera koofizial bezala jarri zutela, baina bazeuden errusiera sekula ere ofizial bezala ezarri ez zuten errepublikak, Georgia eta Azerbaijan kasu. Egia da baita zerbitzu nazionalen garapenak, errepubliken arteko harremanak handitzeak eta abar, errusiera zen lingua franca zelakoaren presentzia areagotzea ekarri izana (berriz ere, Estatuaren politika kontziente baten emaitza baino, joera soziolinguistekiko omisioaren emaitza izan daiteke), egia da baita ere Khruxtxovi zenbait iruzkin leporatzen zitzaizkiola, -adibidez, bielorrusieraren aurka-; baina ez da egia errusiera 1945ean ofizial egin zutenik.

Egia esan, Aberri Guda Handiaren bukaeran, nazioen arteko elkarrekiko aurkakotasuna edo “zanpaketa” oso gutxik bat egiten zuten sentsazio bat izan zen; adibide bezala dugu Serhii Jelkeltxikek jartzen diguna: AEBtako ikerlariek 1945ean elkarrizketatutako ukrainar erbestera joandako berriak: are halako salaketak egiteko egoera nahiko aldeko batean (emigrazio eskaera egin zuten, eta AEBko ikerlariak zeuden galdekatzen) elkarrizketatuen gehiengoak ez zuen ikusten errusiarren eta ukrainarren arteko egoera-ezberdintasun handirik SESB barruan, ezta ere bi herrion arteko etsaitasun handiriklx.

Azkenik, 1958-1959ko SESBko hizkuntza legeek, Odriozolaren arabera, gurasoei umeen hezkuntza-hizkuntza aukeratzeko eskubidea eman zien “baina salbuespen gisa, errusiera ikastea derrigorrezkoa zen”. Hor oker edo zehazgabetasun bat dago, hain zuzen ere 1958ko legean ez baita salbuespen hori ezartzen. Lege hori ikertu zuen Jaroslav Bilinski historiagile ukrainarrak zioen arabera, 1958ko aurreko egoeran (1938ko legearen ondorioz) bazen errusiera derrigorrezko, behintzat jakintzagai moduan. 1938-1958ko legearen arabera, umeak hiru hizkuntza ikastera derrigortuak zeuden, beren errepublikako hizkuntza nazionala, errusiera eta kanpoko hizkuntza bat. 1938ko legearen arabera, Errepublika bakoitzean posible zen hezkuntza hizkuntza nazionalean jasotzea (errusiera jakintzagai moduan) edo errusieraz ikastea (hizkuntza nazionala derrigorrezko jakintzagai moduan) aukeratzea; 1958an ezarri zena izan zen bigarren hizkuntza hori gabe (errusiera beste hizkuntzetako hezkuntza, tokiko errepublikarena errusierazko hezkuntzan) emateko aukera. Lege berriaren (bide batez, errepublika bakoitzak bere erara moldatzeko gaitasuna zuela), batez ere gurasoen presioz ezarri zen, txikitatik hiru hizkuntza behartzeak umeak gehiegi zamatzen zituela etalxi. Ondorioz, borondatezko egin zuten hizkuntza nazionaletan hezitako umeek errusiera ikastea edo ez (hau da, hezkuntza osoa hizkuntza nazionalean egin, errusierarik gabe, edo errusiera jakintzagai bezala hartzea), edo errusieraz hezitako umeentzat errepublika nazionaleko hizkuntza ikastea edo ez (hau da, hezkuntza osoa errusieraz ikastea edo hizkuntza nazionala ama hizkuntza bezala moduan hartu izatea)lxii. Jakina, eztabaidatu dezakegu ea lege berri honek tokiko hizkuntza nazionalak, errusieraren aldean, babesgabeago utzi ote zituen (aukera askea, beste politika aktiborik gabe printzipio bakar gisa ezartzeak, historikoki desoreka bat egon denean, “Hizkuntza handiari” egiten ohi dio mesede), interpretazio soziolinguistikoak egin daitezke; baina ez da egia de iure ez errusiera derrigorrezko egin zutenik, ezta pribilegio batzuk eman zizkiotenik, eta ezta ere aldebakarreko inposaketa izan zenik (eztabaida ekarri baitzuen, lehen eta ondoren, lege horrek).

Egun nagusi den ideologiak ezkerreko pentsamoldea ere moldatzeko gaitasuna badu, adibide esperientzia historikoen inguruan. Sobietar Batasunaren gainean ere halako klixe batzuk zabaldu dira; segituan “autoritarismoa”; “errepresioa” eta baita ere “errusifikazio behartua” burura brastakoan etortzea dakar, eta horren arabera pentsatzen dugu, baita ere ezkerreko pentsamenduan. Baina zorrotz jardun behar badugu, ikerketa egin behar dugu, ez ideologiaren moldaketak gure egin. Ukrainako zein edozein gatazkaren erroak historian topatzea eta faktore politiko ezberdinez hitz egitea gomendagarria eta beharrezkoa da. Hala ere, analisiak zorrotza izan behar du, ezin da aurriritzietan edota egitate historikoak itxuraldatzean oinarritu.






iii Fenomeno honen inguruko artikulu bat irakurri daiteke, adibidez, iturri honetan: https://violence-marker.org.ua/en/2021/11/24/nazi-exodus-how-russian-nazis-ended-up-in-ukraine/

iv “Erruteniar” jentilizioa “Rus” (Kievko Rus) hitzetik eratortzen da, horren latinizazioa den “Ruthenia”-tik eratorria. XV menetik aurrera, Poloniaren menpe, eta geroago, XVIII mendetik aurrera, Austria-Hungariaren menpe geratu ziren lurraldeetako populazio eki-eslaviarrari esleitzen zitzaion izen hori. XIX mende bukaera aldean, Halitxinan zeuden erruteniarrak bi korrontetan zatitu ziren: “erruteniar zaharrak” edo “moskuzaleak” Errusiarekin eta errusiar herriarekin loturak estutzearen aldekoak ziren, antzinako Rusetik zetozen guztiak herri bera zirela esanez, eta “erruteniar” izendapenari eutsiz –arrazoi etimologikoak ere tarteko ziren, erruteniar (rus’kyi) eta errusiar (russkii) hitzek erro bera baitute-; “erruteniar berriek” ordea mende horretan sortzen ari zen kontzientzia nazional ukrainarrarekin bat egin zuten, laster “erruteniar” izena alboratuz eta “ukrainar” izena hobetsiz.

v Honetan sakontzeko, adibidez, BOJCUN, Marko: The Workers’ Movement and the National Question of Ukraine. Brill. Leiden eta Boston. 2021; edo BORYS, Jurij: The Sovietization of Ukraine, 1917-1923: The Communist Doctrine and the Practice of Self-Determination. Canadian Institute of Ukrainian Studies. Edmonton, 1980. Azken liburu hau ikuspuntu nazionalista ukrainarretik idatzita dago, hala ere ez du ukatzen alderdi sobietarrek Ukrainan izan duten presentzia.

vi Sobieten inguruko Hruxevskiren posizio honetarako, iturri hauek: PRYMAK, Thomas: Mykahilo Hrushevsky. The politics of national culture. Torontoko Unibertsitatea. Toronto, 1987, 189-190. orr.; eta PLOKHY, Serhii: Unmaking Imperial Russia. Mykhailo Hrushevsky and the Writing of Ukrainian History. Torontoko Unibertsitatea. Toronto, 2005, 217. or.

vii 1918an, Letonian aldarrikatu zen Estatu sobietar batek letoniera ezarri zuen hizkuntza ofizial bezala. Estatu horrek 1919 arte iraun zuen, bertako nazionalisten, alemaniarren eta errusiar zurien koalizio batek desegin baitzuen. SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 102. orr.

viii PIPES, Richard: The formation of the Soviet Union: Communism and Nationalism, 1917-1923. Harvardeko Unvertsitatea. Massachussets (AEB), 1964 [1954], 11. orr.

ix Honen inguruan: SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 99-101. orr.; eta MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 15. or.

x SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 432. orr. “Ama hizkuntza” gisa ez da ulertu behar soilik bielorrusiera Bielorrusian eta ukrainera Ukrainan, izan ere nazio eta hizkuntz-komunitate asko bizi ziren bi errepublikotan (baita ere errusiarrak). Hala ere, Terry Martinek dioenez, 1929-1930 inguruan, “ama-hizkuntzan” ikasi ez zutenen apurra errusieraz ikasterik ez zuten errusiar-hiztunak ziren. MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 107. or.

xi DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 128. orr. Beste toki batean (84. or.) Dmitrixinek dio 1926an Ukrainako eskolen %87 ukrainerazkoak zirela (bere iturria: Ukrainako Sobietar Errepublikako Hezkuntzarako Herri-Komisariotza). Ronald Grigor Sunyren arabera, 1927an, Ukrainako eskolen %83 ukrainerazkoak ziren: SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 103. orr. Martinek %80ko zifra ematen du, baina onartzen du goi-hezkuntzan zenbakiak apalagoak zirela, 1930ean hasi ziren goi-mailako hezkuntzako zentruak ukrainartzen MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 92. eta 110-112. or.

xii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 261. or.

xiii BLITSTEIN, Peter A.: “Nation-Building or Russification. Obligatory Russia Instruction in Non-Russian School” in SUNY, Ronald Grigor eta MARTIN, Terry: A State of Nations. Empire and Nation-Making in the Age of Lenin and Stalin (253-283. orr). Oxford University Press. New York, 2001, 253. or.

xiv SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 431-432. eta 439. orr.

xv MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 92. or.

xvi DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 128-129. orr. Terry Martinek zenbaki pixka bat apalagoak ematen ditu 1928rako: egunkarien %63, aldizkarien %66 eta liburuen %54 ziren ukraineraz.

xvii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 204-205. or.

xviii SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 104. orr. Ukrainari buruzko datuak Basil Dmitrixinek ere baieztatzen ditu, bere ustez datu hauek “ukrainarrak Alderdian eta instituzioetan zokoratuta” zeudenaren froga dira. Interpretazio hau ez dator bat 30eko hamarkadan berak ematen dituen datuekin, administrazioan ukrainarren kopurua igo zelarik. DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 129-130. orr. Erradikalenak agian Kazakhstanen izan ziren, non 1924an, bai Errepublika-mailako zein tokiko-mailako postuetarako “lehentasun etnikoaren” programa bat ezarri zuten, hein batean beste errepublika turkiko batzuek kopiatu zutena. 1926an “lehentasun etniko” hori “hizkuntza-lehentasunaz” ordeztu zuten, hau da, kazakhiera zekiten errusiarrek ere “lehentasun” hori har zezaketela. MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 135-138. or.

xix DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 83. orr.

xx MANDEL, William M.: Soviet but not Russian. The other peoples of Soviet Union. Albertako Unibertsitatea. Edmonton (Kanada), 1985, 357-358. or.

xxi MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 134. or. Hala ere, Tatarstango Gobernuan soilik %35 ziren (146. or.).

xxii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 92., 112. eta 261. orr.

xxiii SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 103. orr. Sunyren arabera, jada Bielorrusiako militanteen %60 bielorrusiarrak ziren, Ukrainako militanteen %59 ukrainarrak, eta Georgian %66 georgiarrak. Armeniarrak ziren euren Alderdia “Nazionalduen” zutenak: Armeniako Alderdi Komunistaren %90 armeniarrak ziren.

xxiv DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 240-242. orr. Terry Martinen arabera, 1925an kideen %37 ziren ukaainarak, eta 1928an %43. MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 91. or.

xxv MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 93-94., 116. eta 134-135. or. Martinen arabera, politika hori hainbat errepublikek bai administrazioan eta bai Alderdian aplikatu zuten.

xxvi MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 97-102. eta 146-154. orr. Terry Martinen arabera, Erdialdeko Asiako errepubliketako gobernuek saiakera handiagoak egin zituzten “bertakotzea” industriara eramateko, neurri legal eta koertzitiboak tarteko -nahiz eta politika hau burura lortzerik ez lortu-, Bielorrusian eta Ukrainan ez zen halakorik egin. Hau bi faktorek azal dezakete: alde batetik Asia Erdialdeko “proletalgoa” zenbakiz oso txikia izatean, eta hizkuntza-amildegia altuagoa izatean, “bertako proletalgo nazional” bat sortzeko modu bakarra hori izan zitekeen. Bestetik, Alderdiaren goi-mailako zuzendariek euren alarma Ukrainarengan ezartzean (Stalinen eta Kaganovitxen kezkak 1926an), Erdialdeko Asiarengan baino gehiago.

xxvii Honen inguruan, iturri hauek: MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 26., 155-156. eta 403. orr. Terry Martinen arabera, Ukrainako Errepublika Sozialistak ondoko errepubliketako gehiengo ukrainardun eskualdeak anexionatu nahi izateak ekarri zuen Ukrainaz kanpoko ukrainartzea itzularaztea (273-274., 279-280. , 282-293. eta 302-303. orr.). Hala ere, Martinen arabera, 1930eko hamarkada bukaeran probintzia batzuetan, adibidez Errusiako Leningrad probintzian, bazirauten gutxiengoen “sobiet nazionalak” (51., 406. eta 413. or.). Baita ere: BLITSTEIN, Peter A.: “Cultural Diversity and the Interwar Conjuncture: the Soviet Nationalities Policy in Its Comparative Context” in Slavic Review, 65. lib., 2. zkia. (273-293. orr.), 2006, 289. or.; SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 445-446. orr.; eta KUROMIYA, Hiroaki: “Ukraine and Russia in the 1930es” in Harvard Ukrainian Studies, 18. lib. 3-4. zkia. (327-341. orr.), 1994, 330-331. orr. 1933 arteko Ukrainaz kanpoko ukrainartze horrek, paradoxikoki, lurraldeaz gaindiko nazioen existentzia aurresuposatzen zuen. Hau da, data horretara arteko Stalin eta jarraitzaileen politikak Stalinek 1913ko Marxismoa eta nazio-auzia liburuan kritikatu zuen nazioaren kontzepzio estraterritoriala (partzialki) aintzatesten zuen. 1920ko hamarkadako “estralurraldetasuna” aintzatesten zuen politika horri buruz: SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 87. eta 102. orr.

xxviii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 351. eta 379. or. Martinen arabera, 1933ko aurrerako ukrainartze berria “aurreko hamarkadakoa bezain gogorra ez bazen ere, Ukrainako errusiarren aldetik ez zen zalantzan jarria izan”.

xxix YEKELCHYK, Serhy: Stalin’s Empire of Memory. Russian-Ukrainian Relations in the Soviet Historical Imagination. Torontoko Unibertsitatea. Toronto, 2004, 5-6. eta 52-66. orr.; YEKELCHYK, Serhy: “Diktat or Dialogue in Stalinist Culture: Staging Patriotic Historical Opera in Soviet Ukraine, 1936-1954” in Slavic Review, 59. lib., 3. zkia. (597-624. orr.), 2000, 597-599. eta 609. orr.

xxx MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 363. 365-366. eta 376. or.

xxxi MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 364. or.

xxxii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 360-361. or.

xxxiii BLITSTEIN, Peter A.: “Cultural Diversity and the Interwar Conjuncture: the Soviet Nationalities Policy in Its Comparative Context” in Slavic Review, 65. lib., 2. zkia. (273-293. orr.), 2006, 274. or.; eta YEKELCHYK, Serhy: “Diktat or Dialogue in Stalinist Culture: Staging Patriotic Historical Opera in Soviet Ukraine, 1936-1954” in Slavic Review, 59. lib., 3. zkia. (597-624. orr.), 2000.

xxxiv Honen inguruan, iturri hauek, adibidez: BLITSTEIN, Peter A.: “Cultural Diversity and the Interwar Conjuncture: the Soviet Nationalities Policy in Its Comparative Context” in Slavic Review, 65. lib., 2. zkia. (273-293. orr.), 2006; SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 436., 438. eta 440-442. orr.; eta SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 115-117. orr. Baita ere Dmitrixinek antzeko zerbait dio, nahiko hizkuntza nahasia erabiltzen badu ere: 1933an ukrainartzea gelditu egin zenaren inpresioa eman nahi du, baina aldi berean 1933ko Kongresuan Alderdiaren txotenak aipatuta, honen programan “ukrainartze benetan boltxebikea” behin eta berriz aipatzen du; eta baita ere Alderdiak ukrainerazko egunkarien, eskolen eta abarren kopuruaren handitzea lorpentzat zuela. Hots, Dmitrixinek hartutako Alderdiaren aipuetatik ezin daiteke ondorioztatu ukrainartzea gelditu nahi zutenik, baizik eta honen ideologi-gakoa handitu zela. DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 136-150. orr. Kulturaren ideologizatzearen interpretazioari ñabardura jartzen dio Serhii Jekeltxikek –behintzat antzerki eta musikari dagokionez-, zeinaren arabera, 1930eko hamarkadan, Ukrainako opera are aurreko hamarkadan baino “patriotikoagoa” bihurtu zen, iraultzaren aurreko figurak goratuz –askotan botere politikoak doinu “patriotiko” hori goratzea eskatzen zuelarik-. YEKELCHYK, Serhy: “Diktat or Dialogue in Stalinist Culture: Staging Patriotic Historical Opera in Soviet Ukraine, 1936-1954” in Slavic Review, 59. lib., 3. zkia. (597-624. orr.), 2000, 603-605. orr.

xxxv DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 154. orr.

xxxvi MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 355. or. Terry Martinen iturria Volodimir Zatonski da, Ukrainako Errepublika Sobietarreko Hezkuntza komisarioa.

xxxvii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 365. or.

xxxviii BLITSTEIN, Peter A.: “Cultural Diversity and the Interwar Conjuncture: the Soviet Nationalities Policy in Its Comparative Context” in Slavic Review, 65. lib., 2. zkia. (273-293. orr.), 2006, 273. or. Terry Martinen arabera, errusiera 1938 artea baino lehen jada ikasten zen SESBeko eskoletan, dekretu honek egin zuena izan zen errusiera ikasteko moduak eta testuliburuak neurribakartu. MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 457-458. or.

xxxix MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 355. or.

xl DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 154. orr.

xli MANDEL, William M.: Soviet but not Russian. The other peoples of Soviet Union. Albertako Unibertsitatea. Edmonton (Kanada), 1985, 130. or.

xlii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 368. or.

xliii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 369. eta 372. or. Martinen arabera Pavel Postixev (Kieveko Alderdi Komunistako burua eta Ukrainako Alderdi Komunistako buru-ordea) kexatu zen 1937an esanez Ukrainako 32 egunkari nazionaletako bat ere ez zela errusieraz, eta eskualdeko 23 egunkarietatik bakarra zela hizkuntza horretan. 1938an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistari aurkeztu zion txosten batean, orduan Ukrainako Alderdi Komunistako buru zen Nikita Khruxtxov kexu zen Kieven “errusierazko egunkari bat bera ere argitaratzen” ez zela eta. DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 161-162. orr.

xliv DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 245-246. orr. Dmitrixin ez da bereziki sobietarzalea edo boltxebikeek nazio txikien alde egin zutela erakustearen zalea, baizik eta ukrainar nazionalisten aldekoa da eta SESBk Ukraina errusiartzeko asmoa zuela militanteki defendatzen du; honek inkoherentzia batzuk dakarzkiolarik. Adibidez, 1932-33ko kolektibizazioen inguruan gertutako alderdikideen purga zela eta, Ukrainan kideen %14 bota zituztela dio “gehienak baserritarrak eta ukrainarrak”, eta hauek kide errusiarrez ordeztu: “hain handia izan zen errusiarren etorrera, ezen Ukrainako Alderdi Komunistaren kide kopurua hazi egin zen”. Hala eta guztiz ere, 1933an Ukrainako Alderdi Komunistaren kideen artean %60 ukrainarrak zirela dio, aurreko urteetan soilik %54 zirenean. Hori “datu hauek ez dira fidagarriak” esanez konpontzen du, baina ez du Errusiatik Ukrainarako alderdikideen fluxuaren frogarik ematen, soilik dio langile jatorriko koadro hiritar asko baserriguneetara bidali zituztela (SESB osoko politika zena, eta ez etnia-faktoreen araberakoa).

xlv MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 376. orr.

xlvi SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 433. orr.; eta MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 365-367. eta 379. or.

xlvii DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 155. orr. Terry Martinen arabera, 1937rako, Estatu administrazioko langileen %52,4 ukrainarrak ziren. Ikusten dugun moduan, ez zen 1920ko hamarkadarekiko jaitsiera bat gertatu. MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 368. or.

xlviii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 363. or.

xlix MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 423. or.

l MANDEL, William M.: Soviet but not Russian. The other peoples of Soviet Union. Albertako Unibertsitatea. Edmonton (Kanada), 1985, 358. or.

li MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 380-385. orr. Hala ere, igoera hau gehiago eman zen Menebaldeko errepubliketan Asia Erdialdekoetan baino –non 1920ko hamarkadan ere ehunekoa oso baxua zen. Martinen arabera, ingeniarien kasua erdi-salbuespena zen, ingeniarien kasuan ez-errusiarren presentzia beste lan “intelektualetan” baino txikiagoa zen (kontuan izan behar da, beste herrietan ere, hiriak oro har, errusiar populazioaren kontzentrazio-gune zirela). Bi hamarkada hauen artean halako lanpostuetan igoera izan ez zuen herri bakarra armeniarrak izan ziren, zeina 20ko hamarkadan jada oso presentzia handia izan zuen.

lii Askotan proletalgo hau lanpostuetan ere “lehentasun nazionala” aplikatuz sortu zen, batez ere Asia Erdialdeko Errepubliketan eta baita ere Errusia barneko autonomia “turkikoetan”: MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 147-157. eta 159-160. or.; eta SUNY, Ronald Grigor: The Revenge of the Past. Nationalism, Revolution and the Collapse of the Soviet Union. Stanfordeko Unibertsitatea. Stanford (AEB), 1993, 105. orr. Tadjikiar eta Asia Erdialdeko kasurako: MANDEL, William M.: Soviet but not Russian. The other peoples of Soviet Union. Albertako Unibertsitatea. Edmonton (Kanada), 1985, 128-130. or. Baita ere: DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 127-128. orr. Dmitrixinen arabera, Ukrainako hirietako proletalgoa 1920ko hamarkada bukaeran eta 1930eko hamarkada hasieran ukrainartu zen (nahiz eta egile honen idazketa nahiko nahasgarria den eta askotan aurkeztuen dituen datuen eta ondorioen arteko diskordantzia dagoen).

liii DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 154. orr.

liv SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 447. orr.; eta YEKELCHYK, Serhy: “Diktat or Dialogue in Stalinist Culture: Staging Patriotic Historical Opera in Soviet Ukraine, 1936-1954” in Slavic Review, 59. lib., 3. zkia. (597-624. orr.), 2000, 607-608. orr.

lv MANDEL, William M.: Soviet but not Russian. The other peoples of Soviet Union. Albertako Unibertsitatea. Edmonton (Kanada), 1985, 128. eta 358. or.

lvi MANDEL, William M.: Soviet but not Russian. The other peoples of Soviet Union. Albertako Unibertsitatea. Edmonton (Kanada), 1985, 237. or.

lvii MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. Londres, 2001, 363-364. or.

lviii BLITSTEIN, Peter A.: “Cultural Diversity and the Interwar Conjuncture: the Soviet Nationalities Policy in Its Comparative Context” in Slavic Review, 65. lib., 2. zkia. (273-293. orr.), 2006, 280-283. orr. 1937an Stanislav Kosiorrek 1937an, Sobieten Biltzar Nagusian egin zuen hitzaldian, Ukrainan ziren arazo politiko batzuen funtsa “Alderdian, Sobietetan (…) ukrainartze-lan nahikorik ez egitean” ezarri zuen. Hau da, Alderdi Komunistaren bozeramaile ofizial baten arabera, 1937an, oraindik eta ukrainartze gehiago behar zen!! DMYTRYSHYN, Basil: Moscow and the Ukraine, 1918-1953. A study of Russian Bolshevik National Policy. Bookman Associates. New York, 1956, 158. orr.

lix MARTIN, Terry: The Affirmative Action Empire. Nations and Nationalism in the Soviet Union, 1923-1939. Cornell University Press. AEB, 2001, 18. or.

lx YEKELCHYK, Serhy: ““Them” or “Us”. How Ukrainians and Russians saw each other under Stalin” in Ab Imperio, 2009/2. zkia. (267-294. orr.), 2009.

lxi Juri Slezkineren arabera, lege berria ezartzeko arrazoi bat borondate askea zen, ezen 1958 aurretik, askotan etnia jakin batetako ume batek “bere etniako eskolan” ikasi behar zuen. Borondate askean errusiartzea indartu ote zuen egia izan daiteke (gehiago izan baitzitezkeen umeak errusiar eskolara bidaltzen zituzten beste etnietako gurasoak, hizkuntza nazionalen batezko eskolara bidaltzen zituzten errusiar gurasoak baino; ezkontza mistoez ez hitz egitearren), baina ezin da hau asmo bakar baten arabera goitik ezarritako plan baten emaitza bezala hartu. SLEZKINE, Yuri: “The USSR as a Communal Apartment, or How a Socialist State Promoted Ethnic Particularism” in Slavic Review, 53, lib., 2. zkia. (414-452. orr.), 1994, 432., 436. eta 450-451. orr.

lxii BILINSKY, Yaroslav: “The Soviet Education Laws of 1958-9 and Soviet Nationality” in Soviet Studies, 14. lib., 2. zkia. (138-157. orr.), 1962.

EZ DAGO IRUZKINIK