Autoritarismoaren gorakada hezkuntzan eta IKAS (II)
2020ko abenduaren 19a
Orotara, hezkuntzaren zeregina ikaslea soldatapeko lanerako
gai egitea da, horretarako jakintza teknikoak transmitituz, bizi-ohiturak eta
ideologia txertatuz. Egiari zor, emaitza hori ez da soilik hezkuntzaren
ondorio; ezin dira gutxietsi ikasle horiek beren bizitzako gainontzeko
esparruetan jasandako eraginak, gazte masa-kulturarena, kasu.
Behin eta
berriz aipatzen ditugun gaitasun tekniko horiek, ordea, ez dute balio balioa
ekoizteko balio ez badute. Alegia, ikuspuntu produktibo kapitalista batetik,
alferrikakoa izango da eskuratutako edozein gaitasun, ondoren soldatapeko
lanaren diziplinan esplotatu ezin bada. Horren adibide, enpresetan maiz gertatzen
dena: tituludun berria...
Hezkuntzaren funtzioak, krisi kapitalista eta ideologia (I)
2020ko abenduaren 12a
"What
have we here laddy, mysterious
scribbling's, a secret code?""No, poems, no less. Poems, everybody! [class laughs]""The lad recons
himself a poet! [class laughs]"
"[Teacher
recites" Money, get back, I'm alright Jack, keep your hands off my
stack.[class laughs]"
"New car,
caviar, four star day dream, I think I'll buy me a football team.[class
laughs]"Pink Floyd – The Wall
Errealitate
zehatzetik abiatuta ulertuko dugu gure gizartea, begien bistan dugunetik
abiatuta, alegia, eta hala ezagutuko dugu bere baitan hezkuntzak duen lekua.
Ezagutza edo ulermen horretarako bidea, ordea, ez da errealitate zehatzaren
behaketa hutsean hasi eta bukatuko; izan ere, existitzen denar...
Ikasturte berria, desfasatua?
2020ko urriaren 9a
Desfasatua da fisikaren esparruan maiztasun
berarekin baina fase desberdinarekin oszilatzen duten bi fenomenoren arteko
harremana. Fisikaren terminologiari ez dagokionean, desfasatu deritzo bi
objekturen arteko elkarrekikotasun harremanik ezari; soineko bat desfasatua da
garaiko modari ez badagokio, adibidez. Ikama («Ikasleria Martxan»-en akronimoa)
antolakundearen ustez, hasi berri den ikasturtea desfasatua da, bizi dugun
momentuarekiko, ulertzen dut. Nire ustez, berriz, hasi berri den ikasturteak
gaurkotasun osoa du, eta Ikamaren baieztapenak gehiago du borondate
adierazpenetik analisitik baino; gehiago nahi luketenetik denetik baino. Horixe
azaltzen saiatuko naiz hurrengo lerroetan, bai...