Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Larunbata, 2021eko apirilaren 10a
  • Larunbata
    2021eko apirilaren 10a
Ikuspuntua logoa
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Ikasle borrokaren beharraz

2019ko urriaren 14a


Versión en CastellanoUrria ere aurrera doa eta konturatzerako sartu gara berriro ikasturte berriaren egunerokotasuneko errutinan. Ikasturtea aurrera joan ahala, unibertsitate eta ikastetxeetako mugimendu sozialista pixkanaka martxa hartu eta ikasturte honetako erronkak definitzen ere ari da. Erronka hauetaz eta ikasleok antolakuntza eta borrokarako pausua emateko daukagun beharraz idatzi dut ondorengo lerroetan. Baliteke, testu hau irakurtzen ari den hori unibertsitateko lehenengo urtea hasi berri duen norbait izatea. Zorte gehiagorekin, irakurtzen ari den hori, bere intuizio politikoei jarraiki, ikasle dinamika edo antolakuntza moduren batean parte h...
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Heziguneak, performanceen erakusleiho ala klase borrokarako gudu-zelai? (II)

2019ko irailaren 16a


Gaztelaniazko bertsioaAurreko testuan klase ertainaren eta proletalgoaren programa politikoa eta bakoitzaren militantziaren izaera  azaldu ondoren, bigarren eta azken testu honen helburua heziguneen ulerkera politikoa, eta klase ertainaren eta proletalgoaren interesetara jarduten duen militantziaren ezaugarriak izendatzea da.Hezkuntzaren eta heziguneen inguruko ulerkera politiko ezberdinduakAurreko testuan zehaztu dugun politikaren eta militantziaren ulerkera desberdinduak badu bere isla heziguneetan ere. Langileria, bere bizitzako momentu batean zehar derrigortuta dago hezkuntza prozesu...
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Heziguneak; performanceen erakusleiho ala klase borrokarako gudu-zelai? (I)

2019ko irailaren 9a


Gaztelaniazko bertsioaIkasturte hasierako freskotasuna baliatuta, hausnarketa orokor batekin nator. Hezkuntza (gizarteko gainontzeko esparru guztiak bezala), klase borroka ematen den esparru gisara ulertzen dugu sozialistok eta, horregatik da ezinbestekoa, bertan ere langileok burgesia menderatzeko garatu behar dugun jardun politikoaren nolakotasunaz hausnartzea. Bada, auzi konplexu horri ekarpena egiteko asmoz idatzi dut; baina esan beharra dago idatzia ez dela indibiduala, hausnarketa eta gogoeta kolektiboen emaitza baizik (oraindik amaitu gabe daudenak, garapen handia behar duten lan lerroak baitira). Nioen moduan, idatzi honen helburua, modu orokorrean ulerkera p...
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Ibilian sortzen ari garen proletalgoaren eskola

2019ko uztailaren 1a


Badira urte batzuk ikasle mugimenduak proletalgoaren kontrolpeko eskola sortzeko hautua egin zuenetik. Hezkuntza burgesean jasotzen dugun formazio ideologiko, tekniko eta kulturalaren ordez, prozesu sozialista indartzeko modu askotariko formazioa jasotzea helburu duena. Burgesiaren interbentzio eta kontrol mekanismoetatik aldenduta, proletalgoaren beharrei zuzenean erantzuteko gai izango den formakuntza eredua landuko duen instituzioa: proletalgoaren kontrolpean dagoen eskola. Norabide politiko honen emaitza da esaterako, Herri Eskola eta Herri Unibertsitateek azken urteetan bizi duten joera gorakorra. Norabide honen emaitza ona da ere, ikasle antolakundeak duela urtebete berreskur...
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Selektibitatea, bere lekuan.

2019ko ekainaren 4a


Udaberrian sartzearekin batera hasten da loratzen urduritasuna ikasleriarengan. Ikasturteko azken txanpan murgilduak gaude eta, honek, azterketa garaia dela esan nahi du. Unibertsitateko ikasleontzat, maiatza eta ekaina izan ohi da azterketa garaia (eta uztaila ere bai sarri). Bigarren Batxilergoko ikasleentzat ere bai, selektibitatearen mamua geroz eta gertuago sentitzen dutelako. Zehazki, datozen egunotan Hego Euskal Herriko milaka ikaslek euren etorkizuna baldintzatuko duen froga egin beharko dute. Hiru egunetan. Pasa den ikasturteko datuak begiratzen baditugu, selektibitatea, 203.369 pertsonek egin zuten estatu Espainiar guztian eta hauetatik 12.028 ikaslek Hego ...
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Tasen igoera EHUn 2019-2020 ikasturtean

2019ko maiatzaren 6a


Azken asteetan jakin dugunez, Hezkuntza Sailak eta orokorrean Eusko Jaurlaritzak, EHUn tasak igotzea proposatu du 2019-2020 ikasturterako. Baita EHUko Gobernu Kontseiluak onartu ere. Hau da, datorren ikasturtetik aurrera, EHUn gradu edo karrera bat ikastea orain arte baino garestiagoa izango da. Gutxienez kasu batzuetan. Zehazki, hirugarren eta laugarren matrikulazioa izango da garestiagoa. Irakasgai berean, hirugarren edo laugarren aldiz -urtez- matrikulatzea, alegia. Hirugarren matrikulazioaren kasuan, %2´25 garestiagoa izango da. Laugarren matrikulazioa aldiz, %44´27. Ondo irakurri duzu, datorren ikasturtean laugarren matrikulazioa %44´27 igoko da E...
Manex Gurrutxaga
Hezkuntza
Manex Gurrutxaga

Noren hezkuntza? Hezkuntza klase borrokatik pentsatzen hasteko ekarpena

2019ko apirilaren 29a


Izenburuan eta azpi-izenburuan aurreratu dudan moduan, hekuntzaren eta bere inguruan dabilenari buruzko hausnarketak partekatzeko espazioa izango da hau. Tarteka eta koiunturaren arabera idatziko dut, baina batez ere, iraultza sozialista galdu ezin den iparrorratz gisa duen ikasle proletario baten begietatik. Langileriaren erronka potoloa den hezkuntza proletarioaren eraikuntzari ekarpena egitea da asmoa, egungo fase historikoak eta nire gaitasunek inplikatzen dituzten muga guztiekin, baina borondate eta ausardia guztiarekin. Sarrera txiki honekin amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet Gedar Langile Kazetako burkideei, honetarako aukera eta espazioa eskaintzeagatik. An...
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia