Historia egiteaz
2020ko azaroaren 26a
«Toda la historia de la sociedad humana, hasta la actualidad, es una
historia de luchas de clases»
K. Marx, 1948, Manifestu Komunista.
Euri asko egin du ordutik, eta errealitateak etengabeko aldaketa bat
bizi izan du 170 urte hauetan. Baina, hala ere, oinarrian dagoen ideiari
dagokionez, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Indar sozialen talkan idazten da
historia. Gaitasun produktiboen garapenak bizitzeko «arau» batzuk inposatzen
dizkio gizarteari, eta horren arabera bizi gara salbuespenik gabe. Bizitzaren
erreprodukzioa bermatzeko borrokak eduki konkretuz betetzen du historia. Hala,
historiako fase ezberdinetan, oinarri ezberdin baten araberako forma ezberdinetan
bizi izan da gizartea, edo ...