Hausturaren garaia
2019ko urriaren 21a
Versión en castellano Azken urteetan hartu ditudan hainbat erabakiren ondorioz, nire
egunerokotasuna herriko zein Euskal Herriko hainbat gazterekin elkarbanatzea
egokitu zait. Izan ere, gaztetxearekiko gertutasunak horretara eraman nau:
urtez urte errealitate ezberdinak bizi izan ondoren, jendearen gorabehera
konstanteak, batzuk lana, besteak erasmus...baina gaztetxeak hor jarraitu du.
Esparru honetan, azken urteetan, belaunaldi aldaketa gordin bati loturik,
militantzia eredua transformatu eta finkatzen doala dirudi.Denbora gutxi pasa dela iruditu arren, 80. hamarkadan jaiotzea tokatu
zitzaigunon errealitate kulturala eta indartsu datorren subjektibitate berria,
guzti...
Autoantolakuntzaren garapena, testuinguruaren exijentzia
2019ko uztailaren 8a
Gaztelaniazko bertsioaGaztetxe, gazte
asanblada eta gune autogestionatu ezberdinen ibilbideari erreparatzen hasiz
gero, ez da erraza hauek mahai gaineratu dituzten auzien zerrenda egitea. Izan
ere, modu partzialean hainbat gai jorratzeaz gain, lan egin eta antolatzeko
moduak berak, beherago hobeki azaltzen saiatuko naizen moduan, Euskal Herriko
militanteengan kultura propio bat eratzeko baldintzak jartzeko gaitasuna izan
duela uste dut. Gaztetxeek, urteetan,
borroka ezberdinak hauspotzeko dinamikak izan dituzte lehen lerroan; hala nola intsumisoen aferak, AHT
edota Fracking-a, etxebizitza arazoa edota proiektu txikitzaile lokalak… Era
berean, elkartas...
Loralditik haratago
2019ko maiatzaren 13a
“Legedi burgesak ezartzen digun ahultasun egoera estrukturalaren aurrean, desjabetuoi kolektiboki gure buruaren kargu egitea besterik ez zaigu gelditzen. Miseria eragiten duen bizi formatik haratago gure burua pentsatzea dagokigu. Etsaiak gure txoko bat erasotzen duen bakoitzean hor egongo gara, gaitasun ezberdinak metatuz, elkarrekin indartuz, ezintasunarekin hautsiz.”ErrakiAzken hilabetean, hiru Gaztetxe berri okupatu dira Gipuzkoan, bi Bizkaian (bata, Galdakaokoa, idazten ari naizen honetan desalojatu berri), beste bat Arabar Errioxan... Argi dago, Gaztetxeen loraldiaz ari garenean, ez garela ezer puzteko saiakera propagandistiko bati erantzuten ari. Errealitatea da. Gertatzen ari...