Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Larunbata, 2021eko apirilaren 10a
  • Larunbata
    2021eko apirilaren 10a
Ikuspuntua logoa
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Politika despolitizatzaileak

2021eko apirilaren 2a


Atera berri da albistegietan Bilboko udalak boluntariotzazko Erasmus programa bultzatzeko hautua egin duela. Europako Solidaritate Gorputzak finantziatutako eta bultzatutako praktika hauek ziurtagiri bidez abalatzen dira. Garatzen joan ahala, aurreikusteko modukoa da praktika kurrikular gisa kontsideratzen hasiko direla, izan ere, praktika hauek soldatapeko lan baten baliokide dira; logika honakoa da: 2-12 hilabeteko praktikaldi bat, Europako edozein herrialdetan, egonaldi eta gastu minimoak ordainduta, osasun laguntzailea, gizarteratze zein migranteen harrera lanak egiten aritzea. Europar Batasunaren azken hordagoak gazteen egoerari buelta emateko saiakera interesatua estaltzen du. Saiakera...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Kriminalizazio estrategia

2021eko otsailaren 2a


Azken hilabeteetan, Donostia presentzia polizial eta jazarpenaren lekuko izaten ari da, azkenengoz larunbat honetan. Ez da mota honetako ekintza poliziala pairatu duen toki bakarra (Mungia, Lizarra, Ondarroa, Santurtzi...); bai, ordea, agian intentsitateagatik eta maiztasunagatik, alderdi politikoak eta gizarte zabala posizionamendu bat hartzera bultzatu dituen testuinguru tentsionatu bat sorrarazi ahal izan duena. Donostian ematen ari den ezohiko aktibitate polizialak partikularitate batzuk izan badituen arren, eremu horretan jardun hori intentsifikatu zedin eragin duena batik bat, errealitate orokorrago batean txertatu behar dugu. Izan ere, badago logika orokor bat Euskal Herriko txoko e...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Askatasunaren mugetan

2020ko abenduaren 6a


Imanol Kañamaresek oraintsu idatzitako koiunturatik tiraka, Nafarroako Gobernuaren erabakiaren harira, pare bat hausnarketa plazaratu nahiko nituzke. Biltzeko eta mugitzeko murrizketei, manifestatzeko askatasun eza gehitu baitzaie. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren azken erabakia, askatasun politikoen ezeztatzeari dagokionez, manifestazioak mugatzea izan da. Deitutako manifestazioan, Nafarroako Gobernuak zein berau osatzen duten alderdiek ofentsiba burgesean betetzen duten papera salatu nahi zen, beste hainbat gauzaren artean. Harritzekoa iruditzen zait hain zuzen kritikatu eta salatu nahi dugun horrek kritika eta salaketa hori nola egin behar dugun erabakitzea. Askok esan dute manifestazio...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Ezingo gara aske izan elkarrekin ez bada

2020ko urriaren 17a


Sistema kapitalistaren egiturazko krisia elementu determinantea ari da izaten jasaten ari garen atzeraldi ekonomikoan. Baldintza ekonomikoak okertu izanak langileriaren proletarizazio-prozesua eragin du, horrenbestez, gizartearen gehiengoaren gaitasun ekonomikoa murriztuz joango da eta horrek guztiak patroi kultural berriak sorraraziko ditu. Espainiako Gazteriaren Kontseiluaren Emantzipaziorako Behatokiak abuztuan ateratako datuen arabera, gazteriak gaur egun kobratzen duenaren bikoitza kobratu beharko luke etxebizitza bat erosi ahal izateko, batez beste 1.935,57 €. Era berean, alokairua ere ez da aukera bat; iragan den ikasturtean Gazteriaren Kontseiluak argitaratu zuen gazteok alokairua ...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Gazteak kriminalizatuz langileria makurrarazten

2020ko uztailaren 12a


Ekainaren 19an Diputatuen Kongresuak lege-proiektu bat onartu zuen: 121/000022 Proyecto de Ley Orgánica de protección integral a la infancia y la adolescencia frente a la violencia. Lege-proiektu horretan haur zein gazteekiko biolentzia forma ezberdinak zerrendatzen eta horiekiko erantzuna gogortzen da, oro har. Baina 23. artikulua jarri nahiko nuke jopuntuan gaurkoan, horrela baitio: Artículo 23. Prevención de la radicalización en los niños, niñas y adolescentes. Las Administraciones Públicas competentes adoptarán las medidas de sensibilización, prevención y detección precoz necesarias para proteger a las personas menores de edad frente a los procesos de radicalización y adoctrinamiento...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Ez direlako diruditena

2020ko ekainaren 2a


Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren berri izan dugu egunotan, maiatzaren 30ean onartua izan zena Espainiako ministro-kontseiluan. Gizartearen masa zabal batek ilusioz hartu du errenta honen agerpena, begiratu batean ona izan litekeena, baina errealitatean, askatzailetik gutxi erakutsi duena. Gazteongan antzeko egoerarik eman den ikertu nahian, hau da, askatasun itxuran saldutako kondenak bilatu nahian, hezkuntzaren aurrekontuen auziarekin egin dut topo. 2008. urtean gordindutako krisiaren faseak, BPGa 2009. urtean Espainiar Estatuan -3,6raino eror zedin eragin zuen. 2009. urtetik 2012. urtera arteko aurrekontuen, diru laguntzen zein soldaten murrizketak nabarmen ugaritu ziren, h...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Erabaki ziurgabeak

2020ko maiatzaren 5a


Versión en castellanoCOVID-19 gaitzak langile klasearengan eragin handia izan du, heriotza tasa altuez gain, gaixotasunarekin jasan behar izan dugun elkarbizitza ez baita baldintza onenetan eman. Lanpostuen galerak, ordaindu gabeko alokairuak, ordu luzez tratu txarren emaile denarekin espazio murriztuak elkarbanatu beharra... Baina bada beste sentsazio orokortu bat, kudeaketa txarraren, burgesiaren interesen eta egia ez jakitearen ondorio dena: ziurgabetasuna. Ezegonkortasun egoera honek psikologikoki langile klasea zeharo kaltetu du, erabakiak egoera onenetan hartzen ez gaudenaren sentsazioak eta datorrenari aurre egiteko baliabiderik edo adorerik izango dugun ez jakiteak langile klasea a...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Gazteria krisian

2020ko apirilaren 2a


Versión en castellano2008tik aurrera nabarmen zabaldu zen krisi kapitalistak, bistakoa da Europan eragin zuen kaltea, are gehiago Espainiar Estatuan. Luze iraun du zulo hartatik irteteko saiakerak eta garesti ordaindu ditu proletalgoak lehen urte haiek. Gainbehera ekonomiko horren aitzakia pean, orduko Zapateroren gobernuak estatu-erreforma asko gauzatu zituen 2009 eta 2011. urteen artean, politika autonomiko zein supraestatalen bidez elikatu zirenak; Europaren aginduz zor pribatua publiko bilakatu zen, eta enpresa publikoak pribatizatu ziren, Troikaren mehatxu pean. Gainera, erreformak planteatu ziren Zigor Kodean, hezkuntzan, lan-esparruan eta etxebizitzaren arloan. Lang...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Gazte borrokak irentsi nahian

2020ko martxoaren 5a


Versión en castellanoGenerazioa giza multzo historiko konkretu bat litzateke, produkzio forma zehatz batek determinatutako garai berberean sozializatutakoak. Sozializazio horretatik, komunean ematen den jardun sozial horretatik, ezaugarri kultural eta subjektibo espezifikoak eratortzen dira. Izatearen osaketa fasean, sortzean, bereziki sentibera denean norbera, bereizgarri estruktural horiek asumitzen dira, generazio horri partikularra zaion izate bat gorpuztuz. Izate horretatik abiatuta garatzen du jarduna norbanakoak, interakzioan, norabide zehatz batean, garaiari dagozkion muga eta aukerekin. Plusbalioaren erauzketaren logikaren baitan marraztutako joko zelai horrek sort...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Millennialetatik Z belaunaldira

2020ko otsailaren 8a


Versión en castellano1990ean, makinen bigarren aroa hasi zenean, potentzia informatikoaren hazkunde esponentzialak, Internetak eta teknologia digitalaren botere zein bizkortasunak ezaugarritu zuten. Ikusi ahal izan dugu hamarkada horrek zabaldu zuen aro digitalean produkzio ereduak nola fagotizatu duen informatika, eta nola pairatu duen lanerako erraminten informatizazioaren eragin kulturala. XIX. mendean, lurrun-makinak eskulanaren ezaugarritzearen logika beretik (eskulan kualifikatuaren beharraren agerpena, adibidez), teknologia informatikoaren garapena jakintza- eta produkzio-egitura guztien transformazioan ezinbesteko engranajea izan da. Giza logikaren parametro berriak...
Ane Ibarzabal
Gazte problematika
Ane Ibarzabal

Gazte problematikaren ulerkerarako oinarrizko apunteak

2020ko urtarrilaren 11a


Versión en castellanoZaila da paper txuriaren aurrean eseri eta hitzei forma ematen hastea. Iragan den urteari eta datorrenari begira, igaro ditugunez eta etortzear daudenez aritzea. Baina hitz soltez, urte honetan behintzat, gazte problematikaz arituko natzaizue, edo saiatuko naiz behintzat. Ez espero testu akademikorik edo akatsik gabeko testurik, esperientzia militantetik jasotako ondorioetatik eta kideen bizipen eta eskarmentuetatik idatzitako testuak izango baitira; ekarpen xumeak egiteko saiakerak, ez besterik. Gazte problematika abordatzeko helburuaz solasean arituko natzaizue, alegia, fenomeno desberdinez eta gertakari anitzez. Horien ulerkerarako baina, ar...
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia