2020ko uztailaren 29a
Mobilizazioak "areagotuko" dituzte Zumaiako Siemens Guascorreko langileek, enpresak iragarritako hamar kaleratzeak geratzeko
Siemens Guascorrek enpresa batzordeari adierazi dionez, azkenean, hamar izango dira Zumaiako lantegitik kanporatuko dituzten beharginak. Abuztuaren amaieran mobilizazioak "areagotzea" erabaki dute, momentuz, lanuzteak luzatuz. Aldarrikatu dute ez dutela kaleratzerik onartuko.