2021eko urtarrilaren 18a
Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Cabacasen erailketaren auziko ebazpenari jarritako helegite guztiak
IƱigo Cabacasen hilketaren harira sei ertzain epaitu zituzten arren, bakarra zigortu zuten: bi urteko espetxe zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri zizkioten. Espainiako Auzitegi Gorenak errefusatu egin ditu sententziaren aurka aurkeztutako helegite guztiak, eta berretsi egin du Bizkaiko Lurralde Auzitegiaren ebazpena.