2019ko abenduaren 10a
Bloke Naranjaren hustearen atarian, "etorriko diren erronkei begira" jarri da Gernikako Eztena
Epaileak biharko agindu du Gernikako Bloke Naranjaren hustea, baina urrian jazotako suteaz geroztik, eraikinetik kanpo egon behar izan dute Bloke Naranjako bizilagunek eta Eztena proiektuko kideek. Eraikinaren birjabetzea proiektuaren hasiera baino ez dela izan azpimarratu du Eztenak, eta "aurrera begirako erronkei begira" dago dagoeneko, urte eta erdiko ibilbideak emandako fruituak eta irakaspenak esku artean. Proiektua martxan jartzean erdigunera eramandako helburua berretsi dute: "langile klaseko sektore zabalen bizi baldintzak hobetzea", alegia. "Langile boterea eraikitzeko bide" horretan, "prozesu sozialistan lerrokatzeko hautuari" heldu dio Eztenak.