ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Ecuador Etxea
2023/05/24 12:41

Adineko pertsonentzako Bizkaiko egoitzetan 2020an agortu zen itun kolektiboa. Langileek horregatik jo zuten borrokara, eta 68 egunez izan dira greban azken bi urteetan. Patronala nahiz Bizkaiko Foru Aldundia seinalatu dituzte borroka osoan zehar; egoitzetako zerbitzua Aldundiaren eskumena izan arren, bi zentro baino ez ditu zuzenean kudeatzen, eta egoitza publikoetako baldintza berdinak izatea exijitu dute, besteak beste, beharginek.

Borrokaldi luze baten ondotik, badirudi hainbat lan-baldintza hobetzea lortu dutela. Aurreakordio bat mahai gainean dago jada, zenbait hobekuntza jasotzen dituena beharginentzat. 2023. eta 2025. urteen artean soldatak %23,22 igotzea lortu dute (hilean 340 euroko igoera), baita plusetan hobekuntzak izatea ere; antzinatasunari lotutako plusetan, gaueko plusetan eta asteburuko plusetan, behintzat. Bestalde, 2025. urterako, asteko lanaldia 35 ordukoa izatea lortu dute (38 ordukoa da gaur egun), eta ordezkapenak lehen egunetik bermatzeko konpromisoa hartu du patronalak.

Hitzarmenak aurrera egiten badu, 2025era arte egongo da indarrean. Oraindik zehazteke daude zenbait baldintza, baina aurreakordioa sinatu dute jada ELA eta UGT sindikatuek. 5.000 behargin inguru dira sektorean.

NO HAY COMENTARIOS