ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / L'Obs
2022/11/24 09:49

Aurtengo martxo hasieran atera zen argitara Arlesko kartzelan gertatutakoa: Yvan Colonna preso politiko korsikarrari eraso zion beste preso batek, modu hilgarrian. Eragindako zauriak zirela-eta, Colonna ia hiru astez izan zen koman, eta martxo bukaeran zendu zen, Marseillan. 61 urte zituen, eta biziarteko kartzela-zigor bat ari zen betetzen. Denbora luzez eskatu zuen Korsikako espetxeren batera lekualdatzeko, baina ez zuten bere eskaria onartu.

Zazpi hilabete igaro dira Colonnaren hilketatik, eta oraindik ez dituzte gertakariak erabat argitu. Frantziako Batzar Nazionaleko Zuzenbide Batzordeak aste honetan onartu du ikerketa batzorde bat eratzea, preso politikoaren heriotza ikertzeko. Dirudienez, korsikarra hil zuen presoaren atxiloaldi-baldintzak aztertuko dituzte, baina ohartarazpen bat egin dute: ezingo dira "autoritate judizialaren eskumen esklusibokoak diren materiak" miatu.

Uztailean jakinarazi zuten "diziplinazko espediente" bana ireki zietela Arlesko espetxeko bi agenteri. Izan ere, Colonnaren heriotzari buruzko txosten batean ondorioztatu zen "hutsuneak" izan zirela bien aldetik; batek "zaintza aktiboan" huts egin zuen, eta, besteak, "bideozaintzaren eta orientazioaren erabilera desegokia" egin zuen "erradikalizazioa ebaluatzeko" eremuan.

Korsikan protestak piztu ziren Colonna hil zenean. Irailean, erailketa izan zela sei hilabete bete zirenean, berriz hasi ziren protestak; Bastian, esaterako, manifestazio bat izan zen.

NO HAY COMENTARIOS