ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/14 15:32

Bada denbora bat Unibertsitateko Indar Batasunak apunte bankua martxan duela. Unibertsitateko hainbat gradutako materiala jasotzen du banku horrek, besteak beste, ikasleek egin beharreko lanak, azterketa ereduak eta hamaika ikasgaitako apunteak. UIBk azaldu duenez, "ikasle langileon ikasketa-prozesuan laguntza eskaintzea" da tresna horren helburua, eta asmo horrekin sortu eta elikatu zuten.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), baina, oztopoak jarri dizkio apunte bankuari: blokeatu egin du, eta une honetan sarbidea itxita dago EHUko wifi sarean. "EHUk laguntza eskaintzea galarazi digu", salatu du UIBk.

NO HAY COMENTARIOS