ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: UIB
2021/04/26 12:44

Unibertsitateko Indar Batasuna (UIB) Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) HEFA fakultateko 0.1 gelan sartu da astelehen honetan. Helburu argia du ekintzak, UIBko kideek azaldu dutenez: "Unibertsitatearen jarrera pasiboa eta antolatzeko azpiegituraren beharra salatzea", aurreko aldian bezala.

Otsailean kolpe bat jo zuten mahai gainean, ikaslegoaren askatasun politikoak gauzatzea bermatuko lukeen espazio bat eskuratzeko. Ordutik,  Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) dekanotzaren eta errektoreordetzaren aldetik erantzunik jaso ez, eta Ertzaintzaren esku-hartzea eta 35 ikasleren identifikazioak jasan dituzte.

Enegarren eskaera

Gauzak horrela, zuzenbidearen oinarriei erreferentzia egin die UIBk azken egunetan. Ibaetan "biltzeko eta adierazteko askatasunak urratu" egin direla ohartarazi die UIBk Gipuzkoako errektoreordetzari eta fakultateko dekanotzari, HEFAko Ikasle Kontseiluaren bidez helarazitako oharrean. Zentzu horretan, polizia-indarrek eskubide horien defentsan aritu diren ikasleak kanporatzea eta zigorrak ezartzea "onartezina" dela diote UIBko militanteek.

Ikasleak alde

HEFA I fakultateko 0.1 gelaren ohiko erabiltzaileek ohar bat sinatu dute, UIBri babesa emanez. Gizarte Hezkuntzako bigarren mailako 31. taldeko 28 ikaslek sinatu dute agiria, eta, besteak beste, ondokoa adierazi dute: "Birjabetze hau askatasun politikoen defentsan egina dela ulertzen dugu, politika egiteko azpiegituraren beharrak bultzatuta".

Hori ez ezik, beste zenbait baieztapen ere mahaigaineratu dituzte. Hasteko, irakaskuntzaren oztopoei buruzko kexu hipotetikoei dagokienez, zera erantzun dute: "Askatasun politikoen urraketarik gertatu izan ez balitz, unibertsitatean ez zen hau gertatuko". Euren esanetan, "goi-organoetako kideak" dira arazoaren erantzuleak, eta ez UIB. Bigarrenik, "negoziazio-mahaia berrartzea" eskatu diote EHUri. Azkenik, oharraren sinatzaile diren ikasleen aurkako jarrerek zein neurriek "askatasun politikoen gabezia nabarmenduko luketela" ohartarazi dute.

Bigarren gela bat

UIBko militanteak HEFA I-eko 2.1 gelan sartu dira gerora, astearte goizean. Bien bitartean, astelehenean eskuratutako 0.1 gelan ere jarraitzen dute. Euren esanetan, "EHUk espazioaren inguruan negoziatzeko borondaterik gabe" jarraitzen du, eta horregatik sartu dira 2.1 gelan ere.


NO HAY COMENTARIOS