ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Antxeta Irratia
2023/03/21 11:25

Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu Hendaian (Lapurdi) eta Urruñan (Lapurdi), pertsona migratzaileei "legez kanpoko laguntza" emateagatik. "Atzerritarren sarrera, zirkulazio edo egonaldi irregularra erraztea" leporatu diete.

Bidasoa Etorkinekin kolektiboko kidea da bat, eta astelehen arratsaldean atxilotu zuten, zenbait etorkin auto batean eramaten ari zela. Gaur goizean, 06:00ak aldera, beste bi pertsona eraman dituzte atxilo polizia-indarrek, euren etxeak miatu ondoren. Hendaiako (Lapurdi) polizia-etxean izan dituzte atxikirik, eta arratsaldean geratu dira aske, 15:00ak aldera. Ikerketa zabalik dago hala ere, "talde antolatuan egonaldi irregularrean dauden pertsonak laguntzea" egozten baitiete.

Bidasoa Etorkinekin eta Etorkinekin Diakite taldeek protestara deitu dute gaur arratsalderako. 18:30ean elkartu dira Hendaiako polizia-etxearen aurrean, jasandako errepresioa salatzeko.

NO HAY COMENTARIOS