ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta Gernikako sukurtsalaren aurrean.
2023/01/23 11:33

"Kutxabankek proiektu sozialak erasotzen ditu". Hala salatu du Busturialdeko Kontseilu Sozialistak, jakinarazi baitu Gernikako (Bizkaia) Zentro Sozialista hustu nahi duela Kutxabankek. 2022ko udaberrian birjabetu zuten hamar urtez itxita egon zen lokal bat (apirilean eman zuten horren berri), Kutxabanken jabetzakoa, Zentro Sozialista bilakatzeko. Hainbat lan-lerro eta proiektu abiatuta, Zentro Sozialistaren bidez "langile klasearen beharrei erantzutea eta antolakuntza sustatzea" zen helburua. Kontseilu Sozialistako kideek azaldu dutenez, baina, birjabetzearen kontrako salaketa bat jarri du Kutxabankek, eta martxan jarri du espazioaren desalojo-prozesua. Banketxearekin harremanetan jartzen saiatu da Kontseilu Sozialista, baina ez du Kutxabankek "erantzun argirik" jaso, eta ez da elkarrizketarako bide formalik ireki.

Gernikako Udalaren "jarrera konplizea" ere salatu dute Busturialdeko Kontseilu Sozialistako kideek. Zentro Sozialista ireki zuten unetik, udalak jarritako "traba burokratikoak eta mehatxuak" etengabeak izan direla diote, eta "jazarpen polizialaren bidez" Zentro Sozialistan jardun bat eta hamaika ekintza aurrera eramatea "ezinezkoa bihurtu" dela.

Kontseilu Sozialistako kideek gaur goizean adierazi dutenez, protesta bat egin dute Kutxabanken Gernikako sukurtsalaren aurrean, "Zentro Sozialistatik desalojatu nahi gaituztela salatzeko eta udalaren jarrera konplizea seinalatzeko". Protestan parte hartzen ari zen pertsona bat identifikatu dute polizia-indarrek.

Exijentziak Kutxabanki

Busturialdeko Kontseilu Sozialistak hainbat exijentzia egin dizkio Kutxabanki; hala nola, salaketa bertan behera utz dezala eta, "arazoari konponbidea bilatzeko", Kontseilu Sozialistako kideekin bil dadila. Izan ere, Zentro Sozialisten garrantzia eta beharra azpimarratu dute.

"Krisi kapitalista nabarmentzen ari den garaian, langileriarentzat miseria eta ogi apurrak dira bermaturik dauden gauza bakarrak", sakondu dute: "Egoera honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da proletalgoaren bizi-baldintzak borrokatzea eta antolakuntzarako baldintzak sortzea, eta, horretarako, ezinbestekoak dira Zentro Sozialistak". "Espazioen gaineko kontrol burgesari proletalgoaren antolakuntza independentearen bidez egin behar diogu aurre, programa komunistaren garapen politikorako Langile Kontrolpeko Espazioak defendatuz eta bultzatuz", gaineratu dute.

NO HAY COMENTARIOS