ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/12/29 16:45

Mobilizazioak izango dira gaur Baionan (Lapurdi), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa), lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek deituta. Bizitzaren garestitzea eta proletalgoaren ofentsiba orokorra salatzea da asmoa, baita ofentsiba horren erantzuleak seinalatzea eta autodefentsa sozialistaren antolaketa aldarrikatzea ere. Ikusi hemen mobilizazioetara deitzeko Kontseilu Sozialistek egindako adierazpenak.

18:00etan hasiko da Iruñeko manifestazioa, Sarasate pasealekutik. Gainontzeko lau hiriburuetan, berriz, 19:00etan ekingo diete mobilizazioei. Merkatu plazatik abiatuko da Baionako mobilizazioa, La Casillatik Bilbokoa eta Bulebarretik Donostiakoa. Gasteizi dagokionez, El Caminanten egingo dute elkarretaratzea.

Azken egunetan proletalgoaren ofentsiba orokorraren hainbat erantzule seinalatzeko protesta-ekintzak egin dituzte tokian toki; esaterako, erregaien prezioen igoera salatu eta petrolio-enpresak seinalatu dituzte zenbait gasolindegitan, askotariko enpresek euren irabazi ekonomikoak mantentzen jarraitzeko egiten dituzten esku-hartzeak salatu dituzte kaleetan nahiz zenbait enplegu-zerbitzutan, eta oinarrizko produktuen eta elikagaien prezioen igoera salatu dute hainbat supermerkatutan.

NO HAY COMENTARIOS