ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/25 15:52

Hernanin (Gipuzkoa) familia bat etxegabetu nahi dute datorren ekainaren 7an, asteazkenean. Otsailean azaldu zuen Buruntzaldeko Etxebizitza Sindikatuak familia horren egoera, eta hasieran kaleratzea behin-behinean gelditzea lortu bazuten ere, kanporatzearen behin betiko data ezarrita dago jada.

Etxebizitza Sindikatuak, beraz, kaleratzeari aurre egitera eta kale gorrian geratzeko arriskuan dauden bizilagunei babesa ematera deitu du. Hain justu, protesta bat antolatu du ekainaren 7rako, kaleratze-data ezarrita dagoen egunerako: 09:30etarako Elkano kaleko 33. zenbakira bertaratzeko deia egin du.

Alternatibarik gabe

Sindikatuko kideek hasieratik salatu dute Hernaniko Udala (EH Bildu) "etxegabetzea gauzatzeko izaten ari den konplize-jarrera". "Familiako kide bati errolda eta horrekin lortu daitezkeen laguntzak ukatu dizkiote, eta gerora eskaini zaion alternatiba bakarra hainbat hilabete iraungo lukeen balorazio-prozesu baten ondorioz iritsiko litzateke, iristekotan", jakinarazi dute hilabete honetan.

Oraingoz, bere horretan jarraitzen du egoerak: erakunde publikoek, hala nola udalak eta Gizarte Zerbitzuek, ez diote bizitoki-alternatibarik ziurtatu familiari, ez eta erroldarik ere.

"Instituzioen aldetik etxegabetzeak ezkutatzeko ahalegina garbia" dela iritzi diote Etxebizitza Sindikatuko kideek. Familia honen egoera larriaz gain, aste honetan jakin dute beste etxegabetze bat izan dela Hernanin bertan. "Udalaren kezka nagusia hauteskunde-kanpaina betean bere aurkako iritziak eta bere erantzukizuna garbitzea da", gaineratu dute.

NO HAY COMENTARIOS