ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Antonio Garamendi CEOE patronaleko lehendakaria.
2022/12/02 11:58
Soldatak baino zazpi bider gehiago igo dira enpresen irabaziak Espainiako Estatuan. Espainiako Bankuaren Hiruhileko Balantzeen Zentralaren emaitzek erakusten dutenez, 2021etik aurtengo hirugarren hiruhilekora bitartean, konpainia ez-finantzarioen irabaziak %21 areagotu dira batez beste, pandemiaren osteko kontsumoaren zein prezioen igoerengatik. Txanponaren beste aldean, langileriaren zeharkako zein zuzeneko soldatak (soldata garbiak eta kotizazioak barne) %3 baino ez dira igo. COVID-19aren enpresek kontratazioan eginiko gastu orokorra %7 igo bada ere, mozkinen hazkundea kostuena baino hiru aldiz handiagoa da.

Erakundearen inkestak 920 enpresatako datuak biltzen ditu, eta horien artean ez dago ez bankurik ez aseguru-konpainiarik. Espainiako Bankuak azken bolada honetako jarduera ekonomikoari erreparatuta ziurtatu duenez, konpainiek beren produktuen edo zerbitzuen salmenta-prezioak puzteko baliatu dute kostuen garestitzea. Ondorioz, guztizko dirusarrerak handitu eta errentagarritasun-marjina hobetu edo mantendu dute.

NO HAY COMENTARIOS