ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/21 07:15

Nagusiaren partetik jasandako erasoak salatu ditu berriki emakume langile batek. Durangon (Bizkaia) eta Portugaleten (Bizkaia) zituzten negozioak gizonak eta bere bikoteak, eta beharginak salatu duenez, kontraturik gabe aritzen zen haientzat. Hainbatetan nagusiaren etxean egin behar izan zuen gaua, eta behin baino gehiagotan egin zizkion sexu-erasoak gizonak; ukituak egin zizkion. Gainera, diru truke haurdun gera zedila eta berekin haur bat izan zezala eskatu zion emakumeari.

Durangaldeko Itaiak protesta batera deitu zuen atzo arratsalderako, Durangon. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean, argitara atera diren azken eraso horiek salatzeko eta erasoen berri eman duen emakume langileari babesa adierazteko atera ziren kalera hainbat pertsona.

NO HAY COMENTARIOS