ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiak deitutako kontzentrazio bat, Donostian.
2023/03/09 14:33

Hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez, 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian (Gipuzkoa), gutxienez hamazazpi emakume adingaberi eraso egiteagatik. Nesketako bi bortxatu ditu, eta beste hamabostek jasan behar izan dute bere ziberjazarpena.

Zenbait hilabetez ikertu dute gertaturikoa, erasotua izan zen nesketako batek jarritako salaketatik abiatuta. Nerabeak azaldu zuenez, bera ere adin txikikoa zela esanez jarri zen harremanetan gizona, sare sozialen bidez. Erasotzaileak duki sexualeko irudiak eskatu zizkion neskari, eta berekin hitzordu bat jartzea lortu zuen. Aurrez aurre elkartu zirenean, neskarekin sexu-harremanak izaten saiatu zen gizona.

Salaketa hori zela-eta identifikatu zuten gizonezkoa, eta 2022. urtearen amaieran atxilotu zuten. Bere etxebizitza miatu zuten, eta sakelakoa aztertu dute ordutik: zehazki, sare sozialen bidez hainbat eta hainbat neska adingaberekin izan dituen elkarrizketak ikustatu dituzte. Hala jakin da, azken urteetan, gutxienez bi neska bortxatu dituela eta beste hamabost jazarri dituela. Guztiek zituzten 16 urte baino gutxiago gizonak eraso egitean.

Bihar, Itaiak antolatutako mobilizazioa

Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak elkarretaratze bat antolatu du biharko, martxoaren 10erako, argitara atera berri diren eraso horiek salatzeko. Gipuzkoako hiriburuko Bulebarrean izango da protesta, 19:00etan hasita.

NO HAY COMENTARIOS