ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Charlas
Kontraturik gabeko lanen inguruko tailerra
Agenda argazkia
Urola Kostako Kontseilu Sozialistak ekain erdialdean jarri zuen martxan 'Ostalaritzako esplotazioari aurre egin' kanpaina. Adierazpen bat argitaratu zuen dinamika aurkezteko, eta azaldu zuen hiru helburu nagusi dituela: "ostalaritzako langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatzea", "horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortzea" eta "auziari buruzko diskurtsoak aztertzea" nahiz lantzea. Kanpainaren barruan, eta ostalaritzan ohikoenak diren erasoei aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintze aldera, tailer bat prestatu dute orain: kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Ostalaritzan lan-kontraturik gabe jardutea ohikoa denez, Kontseilu Sozialistako kideen asmoa da, tailerraren bidez, hainbat gomendio ematea kontraturik gabe aritzen diren langileei. Horretarako, langileek legez onartuta dituzten eskubideak zeintzuk diren zehaztuko dute tailerrean, eta kontraturik gabe lanean ari diren beharginek nola joka dezaketen ere azalduko dute. Asteazken honetan, uztailaren 6an, Zumaian (Gipuzkoa) egingo dute kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Hurrengo egunerako, uztailaren 7rako, Zarautzen (Gipuzkoa) antolatu dute saio berdina.