ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Ocio
Agirretarren bandera
Agenda argazkia
'Agirretarren bandera' antzezlana ikusteko azken datak iragarri ditu Ekida Arte Ekimen Sozialistak. Antzezlanaren abiapuntua Agirretarren familia da, eta haien aitonaren heriotza. Horren ostean, bere bi alabek eta hiru bilobek bizitakoak eta hitz egindakoak kontatzen dira oholtza gainean. Bi belaunaldi parez pare eta krisi kapitalista garaian indarrez loratutako kezkak, ezinegonak eta hausnarketak, bata bestearen atzetik, eta Trigger txelo-jotzaile aretxabaletarraren zuzeneko musikaz lagunduta. Ekidaren sareetan emango dituzte azken emanaldiei buruzko xehetasunak.