ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Movilizaciones
PSOEren desalojo azkarra gelditu. Langile Kontrolpeko Espazioak aurrera
Agenda argazkia
Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak mobilizazio deialdiak egin ditu abenduaren 10erako, 'PSOEren desalojo azkarra gelditu. Langile Kontrolpeko Espazioak aurrera' aldarri modura hartuta. Gasteizen (Araba) eta Iruñean (Nafarroa) egingo dituzte manifestazioak, 18:00etan. Errakiren esanetan, "indarra hartu dute okupazioaren kontrako lege proposamenek", eta PSOEk mahaira atera duen azkeneko neurria "horren erakusle nagusia" dela seinalatu du. Huste azkarrak errazten ditu lege berriak, okupatutako espazio bat 48 orduan eta aurretiazko epaiketarik gabe hustea baimentzen baitu. "Banketxeek, putre funtsek eta jabe handiek ere bide azkarra erabili ahal izatea" sustatuko du horrek, "orain arte ez bezala", Errakik ohartarazi duenez.