Category Archives: Langile Mugimendua

Ireki dituzte Zizurkilgo eta Hondarribiko gaztetxe berrietako ateak

Bi gaztetxe berri zabaldu dituzte Gipuzkoan. Batetik, Zizurkilen Kaxilda Gune Autogestionatua martxan jarri dute Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek, “langile autonomia sustatzeko, klase boterea eraikitzeko eta autodefentsa artikulatu ahal izateko”. Hala, “elkar zaintza, auzolana eta elkar babesa” izango dituzte ardatz. Bestetik, Hondarribin alde zaharreko eraikin batean

Lekeitioko Gazte Asanbladak okupatu berri duen gaztetxea aurkeztu du asteburuan

Lekeitioko Gazte Asanbladak martitzenean okupatutako Gaztetxe berria egin zuen publiko atzo iluntzean, kalejira baten ostean. Okupatu berri duten gaztetxea zapalkuntza eta problematikei “soluzio errealak planteatzen hasteko lehen pausoa” dela azpimarratu dute. Urte bete inguru gazte problematikaren gainean hausnartzen eta kalean hau azaleratzeko lanean aritu ostean,

Ehunka lagun bildu dira gaur Gasteizen UIB-k deitutako mobilizazio nazionalean 12.2 artikulua aldatzeko

“12.2 Aldatu, Erabakia Edonoiz!” lelopean egin dute ehunka ikaslek gaur mobilizazioa Gasteizko Campusean 12.2 artikulua aldatzeko eskatuz. Unibertsitateko Indar Batasunaren esanetan “ikasleek aste hauetan zehar argi utzi dute ikasleek indarrak batzeko nahikoa gaitasun dutela”, horren ondorioz, UIBren helburuak “arau hau hurrengo ikasturtean ez aplikatzea izan

`12.2 aldatu. Erabakia Edonoiz´ manifestazio nazionala, bihar Gasteizen

Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, manifestazio nazionala egingo dute, bihar, eguardiko 13:00etan Gasteizko Campuseko Triangelutik. 12.2. artikulua aldatu eta “ikas baldintzak langileen interesera jartzea” helburu duen mobilizazioa izango da. Indar erakustaldiaren bidez ikasleen eta unibertsitate esparruko langileen eskubideak borrokatzeko “baldintza egokiak” sortzea nahi dute. 12.2. aldatu. Erabakia Edonoiz dinamikaren baitan

Iruñerriko Langile Autodefentsa Sarea eta Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataforma elkartu dira Maiatzaren 1a aldarrikatzeko

Langileriak egun bizi esparru ezberdinetan bizi dituen baldintza prekarioen aurrean “besoz beso borrokatzeko beharrak” elkartu dituela adierazi dute. Era berean, klase elkartasunaren aldeko hautua egiten dutela azpimarratu dute, autodefentsa kolektiboa eta elkarren arteko babesa aldarrikatzeko. Helburu horiekin, “klase elkartasuna, desjabetuon indarra” dinamika abiarazi dute. Iruñerriko Langile Autodefentsa Sareak eta Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak

`M1 Langileontzat´ plataformako kideek, bigarrenez, mobilizazioa antolatu dute Maiatzaren Lehenean Donostian

M1 Langileontzat plataforma sortu zuten iaz, “klase borrokaren gaurkotasuna eta klase independentzian oinarritutako langile boterea eraikitzeko beharra aldarrikatzeko”. Aurtengoan ere plataformako kideek aldarri berari eutsiko diote, bat eginaz. Hala, mobilizazio deialdia egin dute Maiatzaren Lehenerako M1 Langileontzat plataformako kideak “Klase borroka ala sumisioa. Langile boterea

Iruñeko Alde Zaharrak OSCUS espazioaren zesioarengatik lanean hastea erabaki du

Maravillas Gaztetxearen desalojo bortitzaren ostean, gaztetxeko asanbladak eta AZ ekimenak autogestionatua izango den espazio baten zesioa eskatu dute. Auzo topaketak burutu zituzten aurreko ostegunean, bertan OSCUS eraikina identifikatu zuten horretarako espazio apropos gisa. Prozesu judiziala abian den honetan, borroka horri ekingo diote orain Iruñeko Alde

“Kapitalaren eta burgesiaren metropoliaren aurkako kanpaina” abiatu du Piztu Bilbok

“Burgesiaren estrategiaren ardatz diren hiru prozesuak”, turistifikazioa, gentrifikazioa eta espazio publikoaren merkantilizazioa, “antagonismo eremu” bihurtuko ditu Bilboko plataformak. Salaketarako zenbait ekintza aurrera eraman dituzte dagoeneko, eta besteak beste, People Rentals Alquiler Vacacional enpresa eta Basque Tour turismoaren euskal agentzia izan dira “Bilboko auzokide desjabetuen amorruaren

“Agenda politiko eta sozialean eragiteko” hitzorduak izango ditu pentsiodunen borrokak udaberrian

Gasteizen izan duten hitzorduan, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako pentsionisten mugimenduaren ordezkariek mobilizazioak deitu dituzte apirilaren 13rako eta maiatzaren 11rako. Mobilizazioak lau laurraldeetako hiriburuetan izango dira eta “agenda politikoan eragitea” dute helburu, hauteskunde testuingurua baliatuta Borroka egunak baina, agenda sozialean ere eragin nahi du, “gizarte