Category Archives: Sailkatu gabea

Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntza aldarrikatu du GKS-k Aberri Eguneko komunikatuan

Nazio auzia klase borrokaren baitan soilik ebatzi daitekeela eta beraz, nazio askapenaren gakoa nazio eraikuntzaren nolakotasunean dagoela azpimarratzen du GKS-k: euskal langileriaren defentsa, prozesu sozialista elikatuko duten mota desberdineko instituzio nazionalen sorrera eta beraien arteko artikulazio nazionala Euskal Estatu Sozialistaren norabidean soilik gauzatuko dela seinalatu

Ireki dituzte Zizurkilgo eta Hondarribiko gaztetxe berrietako ateak

Bi gaztetxe berri zabaldu dituzte Gipuzkoan. Batetik, Zizurkilen Kaxilda Gune Autogestionatua martxan jarri dute Aiztondoko Gazte Asanbladako kideek, “langile autonomia sustatzeko, klase boterea eraikitzeko eta autodefentsa artikulatu ahal izateko”. Hala, “elkar zaintza, auzolana eta elkar babesa” izango dituzte ardatz. Bestetik, Hondarribin alde zaharreko eraikin batean

Soldatapean eraila langile bat Araban, hilabete honetako bigarrena

Apirilaren 16an erail zuten Gasteizko Sidenor enpresak soldatapean lanean zuen garraiolaria. Hilabete honetan lantokian hildako bigarren langilea da Araban; izan ere, Gorbeia merkataritza zentroan erail zuten beste langile bat apirilaren 3an. Apirilaren 16an, asteartea, langile bat erail zuten Gasteizko Sidenor enpresaren instalazioetan, LAB sindikatuak sare

Lekeitioko Gazte Asanbladak okupatu berri duen gaztetxea aurkeztu du asteburuan

Lekeitioko Gazte Asanbladak martitzenean okupatutako Gaztetxe berria egin zuen publiko atzo iluntzean, kalejira baten ostean. Okupatu berri duten gaztetxea zapalkuntza eta problematikei “soluzio errealak planteatzen hasteko lehen pausoa” dela azpimarratu dute. Urte bete inguru gazte problematikaren gainean hausnartzen eta kalean hau azaleratzeko lanean aritu ostean,

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere VII. Kongresuaren amaiera-ekitaldia ospatu du

Irailetik martxan zen hausnarketa-prozesua burutu ostean ehundaka militante batu dira Berriozarren. Hala,Ikasle antolakundeak bere historiako VII. Kongresua itxitzat jo du gaurkoan. Ikasturte hasieratik martxan zen barne-prozesuari amaiera emanez, Berriozarreko Musika Eskola bete dute ehundaka gaztek. Indarberritze politikorako ekimenean parte hartu duten kide guztietaz harro eta

“Mehatxu terroristak” egotzita aske geratu dira atzo Iruñean atxilotutako 3 lagunak

Ciudadanos alderdiak Iruñean ireki berri duen egoitzan amnistiaren aldeko margoketak agertu ziren. Margoketa horiekin lotuta, hiru pertsona atxiotu zituzten atzo Iruñean. Epailearen aurretik igaro ondoren aske utzi zituzten hiruak ere, karguekin. “Mehatxu terroristak” egitea leporatzen diete. Atxiloketak Espainiako Polizaia Nazionalak burutu zituen atzo goizean Nafarroako

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko jardunagatik, hainbat lagun epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionak irailaren 16an

11/2013 sumarioaren baitako epaiketa izango da, Herrira, Jaiki Adi, Etxerat taldeko kideak eta zenbait abokatu eta bitartekariren jardunaren aurkakoa,“ETAren espetxe frontea” egitea leporatuta. Guztira 47 lagun izango dira epaituak, eta Fiskaltzak 601 urterainoko kartzela zigor eskaerak egin ditu, 11 eta 20 urte artekoak norbanakoentzat. Epaiketak

Ehunka lagun bildu dira gaur Gasteizen UIB-k deitutako mobilizazio nazionalean 12.2 artikulua aldatzeko

“12.2 Aldatu, Erabakia Edonoiz!” lelopean egin dute ehunka ikaslek gaur mobilizazioa Gasteizko Campusean 12.2 artikulua aldatzeko eskatuz. Unibertsitateko Indar Batasunaren esanetan “ikasleek aste hauetan zehar argi utzi dute ikasleek indarrak batzeko nahikoa gaitasun dutela”, horren ondorioz, UIBren helburuak “arau hau hurrengo ikasturtean ez aplikatzea izan