Gasteizko 5 gaztek epaitegietatik pasa beharko dute ostegunean,Urteberri eguneko jazarpen polizialaren ondorioz

Urteberri eguneko goizaldean Gasteizko Gaztetxean Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 5 gazte atxilotu zituen, horietako lau aske geratu ziren egunean bertan, bostgarrena baina, Zaballako espetxean dago orduztik. 5 gazteek hilaren 14ean Gasteizko epaitegietatik igaro beharko dutela jakinarazi du gaur Gasteizko Gaztetxeak eta elkartasun jaialdia antolatu du ostegunerako.

Kasua instrukzio fasean dagoela argitu dute eta saio horretan epaileak erabaki beharko duela ikerketa amaitutzat jotzen duen edo epaiketa gauzatu dadin beste epaile batengana bideratuko ote duen.Epaiketatik erator daitezkeen gastu ekonomikoak “handiak” izan daitezkeela aurreikusita, gazteekiko elkartasun jaialdia antolatu du Gasteizko Gaztetxeak ostegunerako, dirua biltzeko helburuarekin. “Urte Berria betiko garaiak” jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Egitarauaren kartela