AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Xabier Letona/Argia
2021/07/05 12:05

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak alde batera utzi ditu fiskaltzaren eta defentsaren helegiteak, eta 11 urteko espetxe zigorra ezarri dio zortzi urteko neska bati sexu-abusuak egin zizkion gizon bati. Fiskaltzak 22 urteko zigorra eskatzen zuen; izan ere, epaiketan frogatuta geratu zen gizonak gutxienez bi aldiz egin ziola eraso neskatoari, 2019ko irailaren 16an eta 30ean, hain zuzen. Bestalde, gizonaren absoluzioa eskatu zuen defentsak.

Epaileak adierazi duenez, ez dira bi sexu-abusu izan, "jarraikortasuna izan duen sexu-abusu bat" baizik: hori dela-eta ezarri diote 11 urteko kartzela zigorra, eta ez 22 urtekoa, fiskaltzak eskatzen zuen moduan.

Defentsak Auzitegi Gorenari helegite bat aurkeztu diezaioke oraindik.

EZ DAGO IRUZKINIK