AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bideo-zaintza kamerek hartutako irudiak.
2021/09/22 09:33

Gizonezko bat atxilotu dute Zangozan (Nafarroa), indarkeria matxista, kalteak eragitea eta "kautelazko neurri bat" urratzea leporatuta. Izan ere, bikotekide ohiari hainbatetan eraso dio gizonak: dozenaka aldiz egin ditu sabotaje ekintzak emakumeak daraman negozioan, eta erabili izan dituen bi ibilgailuen kontra ere jo du. Bikoteak bi urtez izandako harremana hautsi zenean hasi ziren erasoak.

Bideo-zaintza kamerek hartu dute, irudietan, nola gizonak bikotekide ohiaren autoko gurpilak sastatzen zituen. Gutxienez lau aldiz zulatu ditu gurpilak, eta margoa marratzen edota atzerako ispiluak kentzen ere aritu izan da. Utzitako auto bat erabiltzen hasi behar izan zuen emakumeak eraso horiek ekiditeko, baina horretaz jabetu eta beste ibilgailua sabotatzeari ere ekin zion.

Horretaz gain, negozio bat dauka emakumeak, eta lokal horretan ere askotariko sabotaje ekintzak egin ditu erasotzaileak. Besteak beste, sarraila eta pertsiana kaltetu izan ditu.

Gizonak, izatez, urruntze-agindu bat dauka bere gain. Dena den, eraso horiek guztiak egiteko, hainbatetan urratu du neurria.

EZ DAGO IRUZKINIK