AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Zaldibar Argitu plataforma.
2021/09/08 12:13

Akordio batekin itxi dute Zaldibarko zabortegian lanean ari zirela eraildako bi langileen auzia. Hiru lagun zeuden inputatuta homizidio delituagatik, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginen kasuan: Jose Ignacio Barinaga zabortegiaren jabea, Arrate Bilbao Verter Recycling enpresaren kudeatzailea eta Juan Etxebarria ingeniaria. Auzipetuek akordioa egin dute akusazio partikularrarekin eta fiskaltzarekin, eta sei hilabeteko zigorra onartu; ondorioz, ez dute espetxean sartu beharko.

Akordioarekin, langileen segurtasunaren aurkako delitua eta arduragabekeria larriagatiko homizidio delituak onartu dituzte Verter Recycling enpresako arduradunek. Besteak beste, bazekitela zabortegian ezegonkortasun arazoak zeudela, 2018ko ikerketa batzuen arabera. Isunak eta kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte.

Iazko otsailaren 6an amildu zen Zaldibarko zabortegia, eta azpian harrapatu zituen bertan soldatapean ari ziren bi langileak. Bi auzibide ireki zituzten ondoren auzitegietan: ingurumenari lotutakoa bata, eta langileen erailketen ingurukoa bestea. Azken hori akordio bidez itxi dute, eta ikerketa fasean dago lehenengoa.

Zenbait sindikaturen arabera, gutxienez 45 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.

EZ DAGO IRUZKINIK