AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / DR
2025/06/23 12:24

Urte bat bete da Urruñako (Lapurdi) Laure Zacchello desagerrarazi zutenetik. 2024ko ekainaren 21ean desagertu zen, 43 urte zituela, bere seme-alabak eskolan utzi ondotik. Bere senarra zena, Alexis Juret, arratsaldean aurkitu zuten bere etxe aurrean, zauriturik eta gertatutakoaz ezer oroitzen ez zuela esanez.

Bera da Zacchelloren desagerpenaren susmagarri nagusia, eta Mont-de-Marsango espetxean daukate gaur-gaurkoz, Laure erail izana egotzita: odolez zikinduta zegoen mailu bat topatu zuten bere lorategian eta aztarna biologikoak kotxe batean. Dena den, oraindik ez dute gertaturikoa argitu, eta ez dute Laureren gorpua edo arrastorik aurkitu.

Erreserbako polizia da Juret, erreserbako jendarmea hain justu, eta jarraitzen du defendatzen ez duela ezer oroitzen iazko ekainaren 21ean jazotakoaz. Eraso egin ziotela dio.

EZ DAGO IRUZKINIK