AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Urgence Palestine (X)
2025/05/06 11:41

Frantziako Estatuan, beste bi antolakunde politiko legez kanpo uzteko eta desegiteko prozesuei ekin die Barne Ministerioak. Bruno Retailleau ministroak apirilaren 30ean jakinarazi zuenez, Palestinarekin elkartasunez jarduten duen Urgence Palestine taldea eta Lyongo kolektibo antifaxista bat, La Jeune Garde, jarri dituzte jopuntuan oraingoan. Rassemblement National (RN) alderdiak egin zuen eskaera, eta onartu egin du Emmanol Macron buru duen gobernuak.

Ilegalizazio-prozesuaren aurka indarrak batu dituzte seinalatutako bi antolakundeek, eta babesa jaso dute estatuko hainbat mugimenduren partetik. Maiatzaren 1ean bertan, Langileon Nazioarteko Egunean, presente egon zen Barne Ministerioak iragarritako neurriaren aurkako aldarria, eta protestekin segitzen dute oraindik: gaur bertan, arratsaldeko 19:00etan, bi kolektiboen desegitearen kontra mobilizatuko dira Parisen. Ordu-erdi lehenago, 18:30ean, Lyonen egingo dute elkarretaratze bat, Rodanoko Prefetura aurrean.

EZ DAGO IRUZKINIK