AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: UIB
2021/04/28 10:44

Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) asteartean aditzera eman duenez, Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) HEFA fakultateko dekanotzak "borondate irmoa" azaldu du ikasleen aldarrikapenak asebetetzeko. Dekanotza talde berriak ohar bat helarazi die, negoziazio-mahai bat sortzeko eta prozesua amaierara arte eramateko "konpromiso atzeraezinarekin". Maiatzaren 3rako deitu dute bilera bat, Ikasle Kontseiluarekin eta dekanotzako ordezkaritzekin batera.


Negoziazioari hitzordua jarri eta gela bat ikasleria antolatuaren esku uzteko konpromisoaz gain, UIBk askatasun politikoen faltaren inguruan egindako salaketari arrazoia eman dio dekanotzak. Ikasleek, trukean, aste honetan hartutako 0.1 eta 2.1 gelak utzi dituzte. "Lorpen hau ez zen posible izango egunez egun egindako lan eta borroka nekaezina gabe", azpimarratu du UIBk. Hala, borroka prozesuan zehar zabaldutako aldarrikapena ekarri dute gogora: "Garaipenaren funtsa, antolakuntza".

EZ DAGO IRUZKINIK