AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/28 11:27

Antolakuntzaren hauspotzea, askatasunera bidea izenpean prestatu dute jardunaldi bateratua Hego Euskal Herriko hainbat campusetako emakume taldeek. Hain justu, Leioako campuseko (Bizkaia) Lorratz taldea, Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) Arrakala taldea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Akelarre taldea, Bilboko (Bizkaia) Unibertsitateko Emakume Taldeen Koordinadora eta Gasteizko (Araba) Unibertsitateko Emakume Taldea aritu dira elkarlanean jardunaldia antolatzeko.

Apirilaren 7an izango da baterajotzea Gasteizko campusean, eta egun osoko egitaraua izango da. Bi hitzaldi nagusi egingo dituzte, 09:30ean eta 11:30ean: Emakume langilearen egoera eta esku-hartze kulturalerako premia landuko dituzte batean, eta Emakume langileak jasan beharreko muturreko hipersexualizazioa aztertuko dute bestean.

Hitzaldien ondoren, ekitaldi bat izango da campusean, eta bazkari bat egingo dute gero. Aisialdirako aukera izango da horren ostean, bingo musikatua nahiz musika emanaldiak izango baitira.

Emakume taldeek azaldu dutenez, nagusiki, "emakume langilearen egungo errealitatea aztertzeko zein hausnartzeko espazio bat" sortuko dute apirilaren 7an. Ezinbestekotzat jo dute "emakume langilearen formakuntza politikoa" indartzeko "baldintzak sortzea", eta bide horretan urrats bat egin nahi dute Antolakuntzaren hauspotzea, askatasunera bidea jardunaldiaren bidez.

Prentsaurrekoa, bideoan jasota:


EZ DAGO IRUZKINIK