AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / NATO
2022/11/07 10:37

Ukrainako auzitegi batek Ukrainako Alderdi Sozialista (UAS) eta beste 11 alderdi legez kanpo utzi ditu behin betiko, "errusiazaletasunaren" eta "segurtasun nazionalaren aurkako mehatxuaren" akusaziopean. Dena den, erakunde horien jarduerak etenda zeuden 2022ko otsailaren 24ko lege martziala indarrean sartu zenetik.

Zerrenda horretan sartzen diren beste 11 alderdiak honakoak dira: Oposizioaren Blokea, Sozialistak, Justizia eta Garapena Alderdia, Nashi, Estatua, Vladimir Saldoaren Blokea, Ezkerreko Oposizioa, Sharia Alderdia, Ezkerreko Indarren Batasuna, Bizitzaren Aldeko Oposizioaren Plataforma eta Ukrainako Alderdi Sozialista Aurrerakoia. Aurreko gehienak liberalak, sozialdemokratak edota kontserbadore moderatuak izanda, Ukrainako parlamentuan geratzen diren legezko alderdi gehienak ultraeskuindarrak edota faxistak dira.


"Deskomunizazioa"


Beste hainbat alderdi askoz ere lehenago desegin zituzten; gehienak, izendegi komunistakoak. Rada Gorenak 2015ean abiatutako "deskomunizazio" prozesuaren erdian, Ukrainako Alderdi Komunista, Ukrainako Alderdi Komunista Berritua nahiz Langile eta Nekazarien Alderdi Komunista debekatu zituzten dekretu bidez. Horren aurretik, pertsona ugari jazarri eta erail zituzten komunista izatearen akusaziopean, sinbologia komunista oro debekatzearekin batera. 2014an, Euromaidana eta estatu-kolpea gauzatu eta berehala, Bloke Errusiarra eta Batasun Errusiarra izan ziren legez kanpo utzi zituzten lehenak.


Kokonovitx anaiak


Volodimir Zelenskiren gobernuak Mihail eta Aleksander Kokonovitx anaiak atxilotu eta torturatu zituen martxoan, Ukrainako Gaztedi Komunista Leninista erakundeko militanteak izateagatik. Uztailean izan zen haien aurkako epaiketa, defentsarako eskubidea bezalako oinarrizko berme prozesalak urratuta. 

EZ DAGO IRUZKINIK