AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / president.gov.ua
2023/01/05 11:11

Ukrainako Ekonomia Ministerioak eta Amerikako Estatu Batuetako Blackrock inbertsioak kudeatzeko enpresak iazko azaroan sinatu zuten "elkar ulermenerako memorandum bat", Consumer News and Business Channel (CNBC) hedabideak gogorarazi duenez. Modu horretan, Ukrainan aurrerantzean egin beharreko inbertsioa "koordinatzeko" pausoak eman zituzten, eta zehaztu zuten Blackrockek "aholkularitza" emango ziela Ukrainako autoritateei, "Ukraina berreraikitzeko" egin beharreko inbertsioen bide-orri bat diseinatzeko. Munduko inbertsioen administratzailerik handienetako bat da Blackrock: 8 bilioi dolar inguruko balioa omen dute bezeroek bere esku utzitako aktiboek, kudeatzeko eta administratzeko.

Iazko irailean ere bildu ziren Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea eta Larry Fink Blackrockeko presidentea. "Inbertsioa Ukrainako ekonomiaren sektore garrantzitsuenetara bideratzea" bilatzen omen dute Ukrainako Gobernuak eta Blackrockek, are gehiago: "inbertitzaile publikoek eta pribatuek Ukrainaren berreraikuntzan eta Ukrainako ekonomiaren berreskuratzean parte hartzea" omen da bi aldeen helburua; alegia, inbertsio horiek Ukrainara erakartzea. Horretarako, "inbertitzaile eta parte-hartzaile potentzial guztien ahaleginak koordinatu" nahi omen dituzte.

Antza, "aholkularitza-lanekin" jarraitzeko, Blackrockeko ordezkariak 2023. urtean zehar bertaratuko dira Ukrainara. Blackrocken prentsa-ohar baten arabera, Ukrainan "inbertsio marko bat ezartzeko" egingo du lan, "aurreikusitako konfigurazio, egitura, agindu eta gobernantzarako diseinu-aukeren identifikazioa barne".

The American Conservative atariak dioenez, 2022. urte amaierarako, AEBek 13.000 milioi euroko laguntza zuzena eman zioten Ukrainari, gerra testuinguruan soilik. Joe Biden presidenteak, gainera, azaldu du "beharrezkoa den denboran zehar" emango diola babes hori Ukrainari.

EZ DAGO IRUZKINIK