AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ibaeta Martxan
2021/03/29 22:06

Hainbat ikaslek elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Ibaetako campusean (Donostia, Gipuzkoa). Ikasleek jardun politikorako daukaten espazio faltari "irtenbiderik eman gabe" jarraitzen du Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) salatu duenez. Liburutegiaren aurrean elkartu dira, Eraso polizialik ez, negoziazioa orain! aldarrikatzeko.


Bada hilabete bat UIBk EHUren Ibaetako campuseko errektoreordetzari antolakuntza politiko zein sindikalerako espazio bat bermatzea eskatu zionetik. Unibertsitateak, ordea, ez die ikasleei espaziorik ziurtatu oraindik. Gauzak horrela, irmoa da UIBren jarrera: "Errektoreordetzaren borondate ezaren aurrean, borrokan jarraituko dugu espazioa lortu arte", berretsi du.


Jarduera oztopatuta


Duela bi aste, Ibaetako ikasle mugimenduak otsailaren 24an izan zen esku-hartze polizialaren arduradunak seinalatzeko afixak itsatsi zituen campusean. EHUk ikasleen propaganda kenduz erantzun zuen. Ikasleen esanetan, "askatasun politikoen aurkako etengabeko erasoen beste adibide bat" izan da martxoaren 15ean jazotakoa.

EZ DAGO IRUZKINIK