AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: UIB
2021/02/22 12:18

Ibaetako campuseko (Donostia, Gipuzkoa) hainbat ikasle HEFA eta Psikologia Fakultatearen artean dagoen Zorroaga aretora sartu dira astelehen honetan. "Lan politikoa egiteko azpiegitura beharrak eta dekanotzaren jarrera pasiboak mahaian kolpe bat jotzera" eraman dituela ziurtatu dute Unibertsitateko Indar Batasunako (UIB) kideek. Horrekin batera, negoziaketa prozesua berrartzeko eta unibertsitateko langileriarentzat "politika egiteko bermeak" ziurtatuko dituen espazioari eusteko borondatea azaldu dute.


Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) joan den udan lapurtu zion ikasle mugimenduari campuseko jardun politikoa garatzeko baliatzen zuen espazioa. UIBren esanetan, "birusaren aitzakiapean" egin zuen hori unibertsitateak. Gainera, negoziatzeko saiakera guztietan "argudio bera" baliatzea leporatu dio dekanotzari. 


EKIN ANTOLAKUNTZARI


Urtarrilaren 27an UIBk askatasun politikoen aldeko kanpaina abiatu zuen Ibaetako campusean, Askatasun politikoen alde, ekin antolakuntzari! leloarekin. Bertan, "COVID-19aren aitzakiapean martxan jarri den ofentsiba burgesak unibertsitateko langile klaseko sektoreen baldintza materialen kaltetzea" ekarri duela nabarmendu zuen. Salatu zuen "askatasun politikoen urraketa" ere gauzatu dela horren ondorioz.


UIBko kideek horren guztiaren adibide modura aipatu zituzten ikasle gelak itxi izana nahiz campusetako garbitzaileei greba eskubidea ukatu izana Gauzak horrela, "antolakuntzarako ezinbestekoak diren azpiegitura eta bermeen gaineko kontrola" eta "unibertsitateko langile sektoreen baldintza materialen defentsa" aldarrikatu izan ditu UIBk. Otsailaren 17an, adibidez, elkarretaratzea egin zuten Ibaetan, Unibertsitateko langile klasearen askatasun politikoen alde lemapean.


ELKARTASUN KEINUAK


Ibaetako UIBk Leioako (Bizkaia) eta Gasteizko (Araba) campusetako kideen babesa jaso du astearte honetan. Hainbat ikaslek elkarretaratzeak egin dituzte EHUren bi campus horietan; errektoretza aurrean izan da Leioakoa, eta Letren Fakultatearen atzean Gasteizkoa.

EZ DAGO IRUZKINIK