AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
UIBren azken kanpainako kartela.
2020/11/18 11:41

EHUko errektoretza hauteskundeen "zilegitasunik eza" agerian uzteko asmoz, elkarretaratzeak antolatu ditu Unibertsitateko Indar Batasunak (UIB) azaroaren 26rako. Egun horretan egingo dituzte errektore berria hautatzeko bozak, eta "EHUren faltsukeriaren aurrean", antolakuntzari ekiteko deia luzatuko dute berriz ere. 

Joan den astean plazaratutako azterketaren ildotik, UIBk azaldu du unibertsitateko langile klasearen (ikasle, irakasle, garbitzaile, ikerlari) baldintza materialen aurkako ofentsiba betean direla, eta "jasaten ari garen krisialdi honen erdian hauteskunde hauek burutzea onartezina" dela. Garbitzaileen egoera eta greba, ikerlariei EPIF-a ez aplikatzea, edo pobretze orokortuaren erdian ere kostuak mantentzea jarri dituzte adibide modura.

Joan den astean jakinarazi zuenez, UIBk ez du ez hautagai baten ez abstentzioaren edo boto zuriaren alde egingo. "Teknokrata bat besteagatik aldatzeak ez du ofentsiba geldiaraziko".

ELKARRETARATZEAK

Honakoak dira azaroaren 26rako egindako deialdiak: EHUren faltsukeriaren aurrean, ekin antolakuntzari. Unibertsitateko langile klasearen alde lelopean:

  • Gasteiz (Araba): 12:45ean, Elurretan.
  • Donostia (Gipuzkoa): 13:00ean, Aulariopean.
  • Leioa (Bizkaia): 13:00ean, errektoretza aurrean.
  • Bilbo (Bizkaia): 14:00etan, Sarriko sarreran.