AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Donibane Lohitzuneko tren geltokia.
2021/11/20 03:11

Atzo, goizaldeko 05:00ak aldera, Donibane Lohitzune (Lapurdi) eta Getaria (Lapurdi) udalerrien artean, gazte migratzaile bat zauritu zuen Hendaiatik (Lapurdi) zihoan tren batek. Berria egunkariak azaldu duenez, trenaren ufakoak bota zuen 25 urteko gaztea eta, kolpearen ondorioz, Baionako (Lapurdi) ospitalera eraman behar izan zuten, zauri arinekin.

Ostegunean bertan, Espainiako eta Frantziako estatuetako polizia-indarrek migratzaileen kontrako enegarren kontrola jarri zuten martxan Dantxarineako (Nafarroa) 121-B errepidean, Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugako udalerrian.

Azken hilabeteetan ere asko izaten ari dira, polizien kontroletatik ihesi, muga igarotzeko bide arriskutsuetara jo behar izan duten pertsona migratzaileak; besteak beste, trenbideetara edo Bidasoa ibaira. Pasa den hilabetean, tren batek harrapatuta, hiru pertsona hil ziren Ziburun (Lapurdi); aurten, gutxienez, sei lagun hil dira muga-bidea igarotzen.

EZ DAGO IRUZKINIK